Berriak

Elikagaietako plagiziden hondakinen zaintza- eta kontrol-programaren emaitzak-AESAN 2013

AESANek argitaratu egin ditu 2012an zehar egindako programaren emaitzak, eta bat ez datozen laginen kopurua 27 izan da (kopuru osoaren % 1,22). Aipatutako 27 laginetatik, 25 frutak eta barazkiak dira, 1 prozesatutako produktuak eta 1 animalia-jatorriko produktuak. Aintzat hartu behar da hondakinen gehienezko mugak (HGM) gainditu dituzten lagin batzuek adostasuna lortu dutela, ziurgabetasun analitikoa dela eta.Guztira 2.210 lagin aztertu dira, eta lortutako emaitzak honako taula honetan jaso dira:Matriz de la muestra Total Sin residuos Con residuos < LMR Con residuos > LMR No conformeAnimalia-jatorriko produktuak658 602 35 21 1Haurrentzako produktuak136 136000Laboreak38281000Produktu prozesatuak3162268911Frutak, barazkiak10625594653825GUZTIRA221015515996037HGMak gainditzen dituzten produktu fitosanitarioen hondakinak, fruta fresko ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Landareak polinizatzeko polena inportatzeak dituen arriskuak 13/10/14

EFSAko Landareen Osasun Panelak ebaluatu egin ditu Prunus L., Cydonia Mill., Fragaria L., Malus Molino, Pyrus L., Ribes L., Rubus L. eta Vitis L. generoetako polena inportatzeak dakartzan arriskuak, EBn sar ditzaketen birusei eta birusen antzeko organismoei dagokienez.2000/29/EE Zuzentarauak polena jasotzen du landatzekoak diren landareen definizioaren baitan. Bada, ez dagoenez polenean merkatu identifikaturik Fragaria, Rubus, Ribes, Vitis eta Cydonia generoak polinizatzeko, bide horretatik birusak sartzeko arriskua oso txikia da. Ziurgabetasuna ere txikia da. Batez ere, bost genero horietako polena polinizatzeko saltzeko aukerarekin lotzen da, nahiz eta Panelak ezin izan duen salerosketa hori egiaztatu. Alabaina, aukera hori badirudi nekez gerta daitekeela; ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

2012an murriztu egin da Hegazti Gripearen kasu positiboen kopurua Europan 13/10/14

Europako Batzordeak argitaratu egin ditu EBko hegaztien Hegazti Gripearen presentziari buruzko datuak. Guztira 27 herrialde kidek parte hartu dute. Eskortako hegaztien kasuan, guztira 29.404 establezimendutako laginak hartu dira: 8.801 arrautzatarako oiloen abeletxeetan (basokoak eta ohikoak), 5.691 auto-kontsumorako ustiategietan, 5.274 ugaltzeko abeletxeetan eta gainerakoak bestelako ustiategi-mota batzuetan. Emaitzei dagokienez, H5 serotipoan positibo eman duten 40 ustiategi aurkitu dira. Horien artean, nabarmentzekoak dira ahateak haztearekin eta loditzearekin lotutakoak (40tik 28). Halaber, H7 serotipoan positibo eman duten 4 ustiategi egon dira. Basoko hegaztietan, helburu nagusia izan da H5N1 hegazti-gripea atzematea. Azterlanaren jomuga zaintza pasiboa (hiltzear dauden edo hil diren hegaztiak), bereziki 50 hegazti-espezietan. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Landareak polinizatzeko polena inportatzeak dituen arriskuak 13/10/14

EFSAko Landareen Osasun Panelak ebaluatu egin ditu Prunus L., Cydonia Mill., Fragaria L., Malus Molino, Pyrus L., Ribes L., Rubus L. eta Vitis L. generoetako polena inportatzeak dakartzan arriskuak, EBn sar ditzaketen birusei eta birusen antzeko organismoei dagokienez.2000/29/EE Zuzentarauak polena jasotzen du landatzekoak diren landareen definizioaren baitan. Bada, ez dagoenez polenean merkatu identifikaturik Fragaria, Rubus, Ribes, Vitis eta Cydonia generoak polinizatzeko, bide horretatik birusak sartzeko arriskua oso txikia da. Ziurgabetasuna ere txikia da. Batez ere, bost genero horietako polena polinizatzeko saltzeko aukerarekin lotzen da, nahiz eta Panelak ezin izan duen salerosketa hori egiaztatu. Alabaina, aukera hori badirudi nekez gerta daitekeela; ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Bioteknologia aplikatzea Arriskuen Ebaluazioan – EFSA 2013

EFSAk txosten bat argitaratu du, zenbait teknologia “omiko” mota (genomikoa, proteomikoa, metabolomikoa eta transkriptomikoa) jasotzen dituena Txosten horren helburua da Arriskuen Ebaluazioan gerora ezar daitezkeen aplikazioak aztertzea. Txostenean ondorioztatzen da teknologia horiek metodologiako erronka konplexuak izan ditzaketela arriskuak ebaluatzeko orduan, eta era berean arrisku emergenteak identifikatzeko aukerak ere ematen dituela.Teknika “omiko"-ek oinarrian bolumen handiko datuen analisia dute, eta bioinformatika edota errendimendu handiko teknika azkar eta automatizatuak erabiltzen dituzte informazioa modu koherentean sartzeko. Aipatu teknikak oso sendotuta daude ikerketa-tresna gisa; izan ere, horien bidez zelula zein molekulen prozesuak sakon aztertu ahal izan dira eta sistema biologikoen (molekulen arlokoak) gaineko ezagutza ere ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Birusek eragindako landare-gaixotasunak ugaltzea 13/10/10

Landareen Osasunerako Panelak balioetsi egin zuen honako birus hauen izurrien arriskua Europako Batasunerako (EB): Arabisaren mosaikoaren birusa (ArMV), marrubiaren eraztun itxurako orban latentea, mugurdiaren eraztun itxurako orbana (RpRSV), eta tomatearen eraztun beltzeko orbana (TBRV). Halaber, identifikatu egin zituen arriskuak murrizteko aukera posibleak.Honako hauek dira adituen panelaren ondorio nagusiak:Lau birusak arriskuak ebaluatzeko eremuan daude. Hala ere, ArMV salbuespena da, EBtik kanpo ere hedatzen baita. Lau birus mota horiek nematodo bektoreak dituzte. Horiek arriskuak ebaluatzeko eremuan asko ugaltzen dira eta birusak tokian bertan hedatzen laguntzeko gaitasuna dute. Honako hauek dira arrisku-egoeran dauden uzta nagusiak: Fragaria, Rubus, Ribes eta Vitis. Laurak landatzen dira ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Berezi@ Molusku Bibalbioak: Arriskuak Saihesteko Neurriak – ELIKA 2013

Artikulua Molusku bibalbioek paira ditzaketeen arriskuei buruz. Arriskuak saihesteko neurriak ere ematen du.Artikulu osoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Deoxinivalenolaren maila elikagai eta pentsuetan – EFSA 2013

EFSAk txosten bat argitaratu du, eta bertan aztertu egin ditu Deoxinivalenola (DON) mikotoxinaren eta eratorrien (3-Acetil DON eta 15-Acetil DON) mailak elikagai eta pentsuetan. Horretarako, 18.884 lagin hartu ziren 21 estatu kidetan eta Norvegian 2007 eta 2012 urteen artean, eta lagin horien 26.613 emaitza analitiko izan dira txosten horren oinarria. Argitaratu den txostenak honako ondorio hauek ematen ditu:DON mikotoxina antzeman da laboreen lagin erdietan (% 44,6 alean eta % 43,5 labore-produktuetan). Hala ere, laboreen laginen % 0,8k baino ez zuten gainditu erreferentziazko gehienezko muga. DONen eratorriak askoz gehiagotan antzeman dira DON baino, baita maila baxuagoetan ere. Ia kasu guztietan, identifikatu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txostena: elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak eta zoonosiak Araban – Osakidetza 2013

Iaz, Araban, Campylobacterrak, Salmonellak eta Rotabirusak eragin zituzten Mikrobiologia Informazioko Sistemari (SIM) egindako jakinarazpenen % 93, patogeno enterikoen taldearen baitan. Datu horiek eta beste batzuk aurki daitezke Arabako Osasun Publikoko Zuzendaritzaordeak 2012an eginiko Zaintza Epidemiologikoari buruzko txostenean. Beste datu interesgarri batzuk:SalmonellaBehera egiten jarraitzen du jakinarazpenen kopuruak: 2012an 105 jakinarazpen egin dira. Hala ere, atzeman da B serotaldearen isolamendu-portzentajeak gora egin duela etengabe (% 49), D serotaldearen kalterako (% 41). CampylobacterBakterio-gastroenteritisaren iturri nagusia izaten jarraitzen du: 306 kasu jakinarazi dira. Aurten, isolamenduek gora egin dute zertxobait, iazko kopuruarekin erkatuz gero. Martxoan eta uztailean kasu-kopuruak handigoak izan direla atzeman da. Hiru kasutatik ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Amorrua errotik ken daiteke gizakietan 13/10/01

Urtero 60.000 pertsona hiltzen dira munduan amorrua dela eta.Gaixotasuna gizakietan errotik kendu eta animalietan kontrolatzeko asmoz, FAOk, OIEk eta OMEk ohar bateratua argitaratu dute irailaren 28an, hain zuzen ere, Amorruaren aurkako Munduko Egunean.Ohar bateratu horretan, hiru erakundeek gaixotasunari aurre egiteko neurri nagusiak zehaztu dituzte:Kontzientziazioa:herritarrek euren gain hartu behar dute beraien txakurren ardura, prebenitu egin behar dituzte hozkadak eta jakin egin behar dute zer egin behar den hozkaden aurrean. Txertaketa: txakurren % 70 txertatzeak eten egiten du transmisio-zikloa txakurren artean eta txakurretatik gizakietara. Amorruaren aurkako txartaketari buruzko informazio-oharra - MAGRAMAJardunbide egokia hozkada baten aurrean: animalia amorratu batek pertsona bati hozka eginez ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

3-MCPDren presentzia EBko elikagaietan 13/10/01

EFSAk argitaratu egin ditu 3-Monokloropropano-1,2-diolaren (3-MCPD) presentziari buruzko datuak; zehazki, 2009 eta 2011 bitartean eginiko laginketa-lanetako datuak eman ditu. Horien artean Europako 14 herrialdek aurkeztutako 1.235 emaitza analitiko daude, 11 elikagai multzoren (34 azpimultzo) arabera antolatuta. Honako hauek izan dira emaitza nagusiak: • Elikagai multzo gehienetan, batez besteko balioak “Atzeman gabe” eta 50 µg/kg bitartean daude. • Balio handienak animalia- eta landare-koipe eta olioetan (960 - 1090 µg/kg), eta horien azpi multzoetan (margarinak eta antzeko produktuak, koipeen nahasteak, etab.) atzeman dira. Beste alde batetik, EFSAk herritarren elikagaien bidezko esposizioa kalkulatu du, substantziaren batez besteko presentziari buruzko datuak eta elikagaien banakako ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Glisofatoa gernu-laginetan 13/09/27

Amigos de la Tierra en Alemania (BUND) erakundeak emandako informazioaren arabera, Europako 18 herrialdetako 182 pertsonei hartutako gernu-laginak Glisofato (herbizida gisa erabiltzen da) substantzia aktiboa atzemateko aztertu ziren.Atzemandako glifosato-kontzentrazio handiena gernu litroko 1,82 mikrogramo izan zen. AMPA (azido amino-metil-fosfonikoa) metabolitoaren kontzentrazio altuena, berriz, gernu litroko 2,63 mikrogramo izan zen.BUND azterlanaren emaitzak onargarriak dira eta adierazten dute glisofatoaren kutsadura dagoela, baina giza osasunerako arriskutsua izan daitekeena baino askoz ere maila txikiagoan.BfRk laginetan neurtutako glisofato-mailak aztertu zituen, giza osasunean izan ditzaketen eraginei dagokienez. Neurtutako kontzentrazioak kutsatutako elikagaien kontsumoaren ondoriozkoak balira, elikagai horien bidezko glisofato-ingesta 1.000 aldiz txikiagoa izango litzateke, osasunerako arriskutsuak izan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Glisofatoa gernu-laginetan 13/09/27

Amigos de la Tierra en Alemania (BUND) erakundeak emandako informazioaren arabera, Europako 18 herrialdetako 182 pertsonei hartutako gernu-laginak Glisofato (herbizida gisa erabiltzen da) substantzia aktiboa atzemateko aztertu ziren.Atzemandako glifosato-kontzentrazio handiena gernu litroko 1,82 mikrogramo izan zen. AMPA (azido amino-metil-fosfonikoa) metabolitoaren kontzentrazio altuena, berriz, gernu litroko 2,63 mikrogramo izan zen.BUND azterlanaren emaitzak onargarriak dira eta adierazten dute glisofatoaren kutsadura dagoela, baina giza osasunerako arriskutsua izan daitekeena baino askoz ere maila txikiagoan.BfRk laginetan neurtutako glisofato-mailak aztertu zituen, giza osasunean izan ditzaketen eraginei dagokienez. Neurtutako kontzentrazioak kutsatutako elikagaien kontsumoaren ondoriozkoak balira, elikagai horien bidezko glisofato-ingesta 1.000 aldiz txikiagoa izango litzateke, osasunerako arriskutsuak izan ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

EPIC-Soft: elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko metodologia berria – EFSA 2013

EBko elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko metodologia berria (EPIC-Soft) ezartzeko proiektuaren azken txostena argitaratu du EFSAk. Proiektu honen helburu nagusiak honako hauek dira: EPIC-Soft metodologia gauzatzea. Metodologia hori probatu eta ebaluatzea (oraindik ere prestatze-aroan dago), eta inkesta nerabe, heldu eta zaharren artean probatzea. Proiektuaren fase hau 4 herrialdetan egin da (Hungaria, Finlandia, Bulgaria eta Portugal). Metodologiak behar dituen berrikuspenak planifikatu eta gauzatzea. EPICen (Minbiziari eta Nutrizioari buruzko Europako Ikerketa Prospektiboa) ikuspegi kalibratua erabiltzen da, Europako zenbait herrialdetako elikagaien maiztasun-galderen bidez lortutako dietetika-datuak erkatzeko. Halaber, Minbiziari buruzko Ikerketarako Nazioarteko Agentziak (IARC), gaia lantzen duten zentro nazionalekin lankidetzan, EPIC-SOFT izeneko sofwtarea (informatika-programa) ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren ebaluazioa: fruta eta barazkietako perkloratoa – BfR 2013

Arriskuen Ebaluaziorako Alemaniako Institutuak (BfR) ebaluatu egin du fruta eta barazkietako perkloratoaren hondakinak hartzeak giza osasunerako dakarren arriskua.Perkloratoa hartzeak ondorio kaltegarriak ditu giza osasunean; zehazki, oztopatu egiten du guruin tiroideak ioduroa xurgatzea, eta horrek aldaketak ekar ditzake hormona tiroideoen mailetan, herritar talde minberetan (gaixotasun tiroideoak edo iodo gabezia duten pertsonak, jaioberriak eta haurrak).Aintzat hartuta kontrol ofizialetako eta elikagaien industriako kalitate-kontroleko datuak, 15 herrialdetan hartutako laginen azterketen % 33k 0,01 mg/kg-tik gora zuten, eta laginen % 17k 0,05 mg/kg-tik gora. Guztiak zeuden, baina, Batzordeak gomendatutako behin-behineko mailen baitan.Nolanahi ere, BfRk eginiko arrisku-ebaluazioan arrisku handiagoko egoera ikusi da. Bertan, zitrikoen, fruta exotikoen, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berezi@ Uraren Segurtasuna – 13/09/18

Ura funtsezkoa da ekosistema naturaletarako eta izaki bizidunek bizirauteko, eta nekazaritzan, industrian zein etxean dituen erabilera anitzak substantzia kimikoekin kutsatzeko aukerak sortzen ditu.Ondorioz, estrategia erkide bat abiarazi zen, 2015erako azaleko uren egoera ekologiko eta kimiko ona lortze aldera.Berezi@ honetan argitzen da uren kutsadura kimikoa murrizteko estrategia erkidea, eta zehaztapenak ematen dira arriskua sortzen duten 45 "substantzia lehenetsi"-ei eta horietatik arriskutsutzat jotzen direnek Elikagaien Segurtasunean duten eraginari buruz.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Akuikulturan probiotikoak erabiltzea – AZTI 2013

Akuikulturak metodologia eraginkorrak eta ziurrak behar ditu produktibitatea eta merkaturatzen diren produktuen kalitatea areagotzeko. Hori dela eta, oso garrantzitsua da ingurune urtarreko ingurumenaren narriadura murrizteko aukera ematen duten alternatibak garatzea eta arrainen gaixotasunak kontrolatzea. Hori guztia aplikatzea erraza eta ekonomikoki errentagarria izan beharko da.Akuikulturan probiotikoak erabiltzeak etorkizun handia dauka, baina jarduera onuragarria izango da eraginkortasuna mugatu dezaketen hainbat faktoreren arabera. Berariazko aplikazio bakoitzean erabili beharreko probiotikoak aukeratzerakoan, irizpide oso zorrotzak erabili behar dira bilatzen den eragina lortu ahal izateko.Probiotikoen erabilera praktikoa areagotu ahal izango da esparru honetan ikerketa gehiago egiten den heinean eta, horri esker, produktibitatea eta akuikulturako arrainaren kalitatea ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Azterlana: artsenikoa arrozean eta arrozetik eratorritakoetan – FDA 2013

Ameriketako Estatu Batuetako Elikagaien eta Sendagaien Administrazioak (FDA) artsenikoaren presentzia aztertu du, gutxi gorabehera, 1.300 arroz-laginetan eta arroz-produktuetan. Laginak 2012an zehar bildu ziren Ameriketako Estatu Batuetako merkatuetan. Laginetan zenbait arroz-mota (adibidez, zuria, jasmin-arroza eta basmati arroza) eta arroz-produktu jaso dira, honako hauek barne: jaioberri eta haurrentzako laboreak, arroz-pasta, laborez eginiko barrak, arroz-olatak, galletak eta pastelak, postreak eta arroz-esnea; eta zenbait edari (garagardoa, arroz-ardoa eta arroz-ura). Mailak nabarmen aldatu ziren aztertutako produktuen arabera, baina, oro har, artseniko kopuru atzemangarriak ez dira izan epe laburrean giza osasunean ondorio kaltegarriak eragiteko behar bestekoak. Bestalde, FDAk 20 urte daramatza kutsatzaile kimiko hori kontrolatzen, eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien eta uraren bidez kutsatutako sei patogeno nagusien joerak – ECDC 2013

ECDCk argitaratu egin du 6 patogeno nagusi horiek (Salmonella, Campylobacter, STEC/VTEC, Listeria, Yersinia eta Shigella) 2006tik 2009ra bitartean izandako joerei buruzko txostena. Hona hemen emaitzak: Dela campylobacteriosiek, dela STEC/VTECrekin loturiko infekzioek gora egin dute azterlanak iraun dituen 4 urteetan zehar. Campylobacter Campylobacteriosiaren jakinarazpenek % 13 egin dute gora, eta 2009an aitortutako 201.605 kasuetara heldu dira (eragina: 47 kasu 100.000 biztanleko). STEC/VTEC Bakteria mota horren jakinarazpenek % 9 egin dute gora, eta 3.698 kasu jakinarazi dira (eragina: 0,77 kasu 100.000 biztanleko). Salmonellosiak, Shigelosiak eta Yersiniosiak murriztu egin dira 2006tik 2007ra eta 2009an. Salmonella 2006tik 2009ra, 53.854 salmonellosi kasu gutxiago egon dira; ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Fitosanitarioen hondakinak elikagaietan

Elikagaietan aztertutako laginen % 95ek ez zuen honako substantzia hauen hondakin kuantifikaturik: benzalkonio-kloruroa (BAC) eta didezil metil amonio-kloruroa (DDAC).16 Estatu kidek eta Norvegiak, guztira, barazki, fruta, fruitu lehor, animalia-jatorriko produktu, jaioberrientzako elikagai, labore eta bestelako landare-produktuen 5.472 lagin aztertu zituzten 2012ko azarotik 2013ko apirilera bitartean.Atzemate positibo gehien DDAC substantzietan eta BAC n = 10-16 (10-16 BACak) baturan egin ziren. Bada, substantzia horien batez besteko balio handienak, hala gutxieneko nola gehieneko mugan, animalia-jatorriko produktuen (3,64 mg/kg) eta fruta eta fruitu lehorren (14,4 mg/kg) kategorietan aurkitu ziren, hurrenez hurren.EFSA-elikagaietako hondakinen monitorizazioa ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago