Berriak

Abeletxetako ehiza-animalietatik eratorritako haragi-ikuskatzeak – EFSA 2013

Ondoren azaltzen den iritzia EFSAk argitaratu du, eta helburua da berrikustea haragi-mota horretan (oreina, elur-oreina, ostruka, untxia eta basurdea) eginiko kontrola. Horretarako, identifikatu egin behar dira egungo ikuskaritzen gune sendoak eta hobetu beharreko alderdiak. Beste alde batetik, kontrol horietan lehenetsi beharreko arrisku kimiko eta biologikoak definitzen dira.Lehenetsi beharreko arriskuak ARRISKUAGutxiErtainaAltuaZehaztugabea, datu faltagatikBasurdeaY. enterocoliticaVTECTrichinella Salmonella spp.Toxoplasma gondiiCampylobacter spp.E HepatitiaOreinaY. enterocoliticaY. pseudotuberculosis Toxoplasma gondiiCampylobacter spp.Salmonella spp.VTECE HepatitiaOstruka   Campylobacter spp.Salmonella spp.Untxia   Campylobacter spp.VTECE HepatitiaHobetu beharreko arloen artean, honako hauek nabarmentzen ditugu:Ez dira Europa mailako kutsadura-adierazleak definitu, eta horrek zaildu egiten du Europan dauden arriskuen pisuaren zenbatespena.Ante mortem ikuskatze-teknikek ezin dituzte atzeman haragi-mota horretarako definitutako lehenetsitako arriskuak (ik. taula).Hainbat ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuak ebaluatzeko lehentasun metodologikoak – EFSA 2013

EFSA arriskuak ebaluatzeko metodologia bateratzeari buruz egiten ari den lanarekin jarraituz, EFSAko Zientzia Batzordeak berrikusi egin ditu zeharkako orientazioari buruzko gidak eta irizpen bat argitaratu du. Bertan, berrikustea edo orientazio berriak sortzea eskatzen duten eta lehentasuna duten gaiak identifikatzen dira. Informazio horrekin, EFSAk hurrengo lan-plana egingo du arlo horretan. Zientzia Batzordeak orientazio berria behar duten zeharkako gaien lau kategoria identifikatu ditu: epidemiologia-azterlanak interpretatzea arriskuak ebaluatzeko probetan zuhurtasuna erabiltzea toxikologian garrantzi biologikoa identifikatzea inportazioetako arriskuak ebaluatzea Era berean, orientazioak edo gidak eguneratzea eskatzen duten bi gai identifikatu dira: gizakien esposizioaren ebaluazioa bateratzea arriskuen ebaluazioko terminologia Gaur egun, EFSA lanean ari da ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Fluorraren erreferentziazko balio dietetikoen berrikuspena – EFSA 2013

EFSAko Dietetika-produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) irizpen bat argitaratu du. Bertan, berrikusi egiten dira fluorraren erreferentziazko balio dietetikoak, eta honako balio hau ezarri da, Ingesta Egoki gisa: 0,05 mg/gp kg/egun. Horretarako, iturri guztiak aintzat hartu dira, elikaduraz gaindikoak ere bai.Fluorra ez da funtsezko nutrientea; beraz, ezin dira oinarrizko funtzio fisiologikoetarako betekizunak definitu. Alabaina, haginetako txantxarrak saihesteko onuragarria denez gero, Panelak egokitzat jo du Ingesta Egokiko erreferentziazko balioa ezartzea.Elikaduran, fluor-iturri nagusiak ura, ur fluordunarekin berrosatutako edariak, tea, itsas arrainak eta gatz fluorduna dira. Epidemiologia-azterlanek erakutsi egiten dute alderantzizko harremana dagoela uretako fluoruroaren kontzentrazioaren eta txantxarren prebalentziaren artean. Alabaina, oso gaitza ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Erresuma Batuaren plana, Campylobacteraren aurka borrokatzeko – FSA 2013

Campylobacter bakterioak urtean 460.000 elikadura-intoxikazio 22.000 ospitaleratu eta 110 hildako eragiten ditu Erresuma Batuan. FSAk 2008an eginiko azterlan batean (herrialdean saltzen zen oilaskoari buruzkoa) adierazi zen dendetan saltzen ziren oilaskoen % 65 Campylobacter bakterioarekin kutsatuta zegoela. Horregatik guztiagatik, egiaztatu ondoren oilaskoen kutsadura-indizeak ez direla murriztu 2008az geroztik, FSAk jarduera-plan bat definitu du, bakterio horrek eragindako morbilitatea eta hilkortasuna murrizte aldera. Aurreko datuak aintzat hartuta, honako helburu hauek proposatu dira: 2015rako Helburuak <100 UFC/g 100-1.000 UFC/g +1000 UFC/g Aldez aurreko azterlana (2008) % 42 % 31 % 27 Azterlana 2012ko martxotik 2013ko otsailera % 35 Aldaketa nabarmenik gabe % 35 Aldaketa nabarmenik gabe % 30 Aldaketa nabarmenik gabe Target 2015 2008aren aldean hobetzea 2008aren aldean hobetzea % 10 Horretarako, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Fluorraren erreferentziazko balio dietetikoen berrikuspena – EFSA 2013

EFSAko Dietetika-produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) irizpen bat argitaratu du. Bertan, berrikusi egiten dira fluorraren erreferentziazko balio dietetikoak, eta honako balio hau ezarri da, Ingesta Egoki gisa: 0,05 mg/gp kg/egun. Horretarako, iturri guztiak aintzat hartu dira, elikaduraz gaindikoak ere bai.Fluorra ez da funtsezko nutrientea; beraz, ezin dira oinarrizko funtzio fisiologikoetarako betekizunak definitu. Alabaina, haginetako txantxarrak saihesteko onuragarria denez gero, Panelak egokitzat jo du Ingesta Egokiko erreferentziazko balioa ezartzea.Elikaduran, fluor-iturri nagusiak ura, ur fluordunarekin berrosatutako edariak, tea, itsas arrainak eta gatz fluorduna dira. Epidemiologia-azterlanek erakutsi egiten dute alderantzizko harremana dagoela uretako fluoruroaren kontzentrazioaren eta txantxarren prebalentziaren artean. Alabaina, oso gaitza ...

Irakurri gehiago

Argitaratu dute PNCOCAri buruzko 2012ko urteko txostena 13/09/04

Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) argitaratu egin du Elikakatea Kontrolatzeko Plan Nazionala (PNCOCA) gauzatzearen emaitzei buruzko 2012ko urteko txostena. Txosten honek adierazten du, oro har, betetzen ari direla kontrol ofizialei buruzko 882/2004 Araudiko betekizunak. Horrez gain, jorratu beharreko hobekuntza-arloak identifikatzeko aukera ematen du. Txostenaren ondorio garrantzitsuenetako bat honako hau da: nabarmen hobetu dira kontrol ofizialei buruzko araudi orokorrak xedatzen dituen kontrol-prozedurak eta betekizunak. Neurri berean, adierazten da programen aplikazio-maila handia dela, eta ia kasu gehienetan lortu egin dela programatutako kontrolak gauzatzearen xedea. Txostenak programa bakoitzean atzemandako gabeziak eta hartutako neurriak zehazten ditu. Neurri horien helburua da hutsegiteak konpontzeko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txostena: Animalietan eta produktu eratorrietan dauden hondakinen zein kutsatzaileen kontrola Espainian – FVO 2013

Txostena FVOk igorri du eta Andaluzia eta Gaztela-Mantxa autonomia-erkidegoetan 2012an eginiko ikuskaritzaren emaitzak erakusten ditu. Bertan, ondorio hauek jasotzen dira: Plangintza Hondakinak Zaintzeko Plan Nazionala eta autonomia-planak modu aproposean egin dira, alderdi interesdun guztien parte-hartzearekin eta datu egokiak aintzat hartuta. Plangintzaren garapena Maila nazionalean, ez da alderik egon hartutako lagin kopuruaren eta laginketa-lanetarako programatutako laginen kopuruaren artean. Horrek erakusten du plana inplementatzean jarraipen-lana egin dela. Alabaina, erakutsi da aldeak daudela autonomia-planak garatzean, eta zenbait kasutan ohartarazi da laginketa-lanak ez direla urtean zehar banatuta egin: urtearen zati batean kontzentratuta egin dira, eta horrek eraginkortasuna kentzen die eginiko kontrolei. Elikakateari buruzko informazioa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Germen patogenoak igortzea meloia kontsumitzerakoan 13/09/02

Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutuak (BfR) gomendatzen du zorrozki bete daitezen higiene-arauak sukaldean meloiak prestatu eta biltzerakoan. Era berean, biztanle talde sentikorrenei, hala nola, haurdun dauden emakumeei, haur txikiei, adinekoei eta gaixoei, gomendatzen die segurtasun-neurriak areagotu ditzaten, eta ez ditzaten jan hainbat ordutan giro-tenperaturan gordeta eta moztuta egon diren meloiak.Meloiak agente patogenoekin kutsatu daitezke ekoizpenean, garraiatzean edo biltegiratzean. Halako agenteak dira, besteak beste, Salmonella, Listeria eta Escherichia coli Entehemorragikoa (EHEC). Meloiak mozten direnean, bakteriak azaletik haragira igaro daitezke. Gainera, haragia germen patogenoekin kutsa daiteke eskuen edo zikin dauden sukaldeko tresnen (labanak eta mozteko oholak) bidez; beraz, nahiko azkar biderkatu daitezke frutaren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Uretako organismoen babesa fitosanitarioen aurrean 13/09/02

EFSAk eguneratu egin du 2012an Produktu fitosanitarioek uretako organismoei (arrainak, anfibioak, ornogabeak eta landareak) eragiten dieten arriskuaebaluatzeko argitaratutako gida. Organismook substantzia horiekin landutako larretatik hurbil dauden aintzira, zanga eta erreketan bizi dira.Gidaren helburu nagusia da uretako organismoen biztanleria-mailei eustea, oro har. Arriskuen kudeatzaileei galdetuta, Fitosanitarioen Batzorde Teknikoak neurriak ezarri ditu, uretako ornodunei (besteak beste, arrainak eta anfibioak) babes handiagoa emateko.Gidan arriskuen kudeatzaileek erabil ditzaketen bi eskema jaso dira, lortu nahi diren honako helburu hauek lortzeko:Muga Ekologikoko Aukera (ETO), uretako organismoetan garrantzirik gabeko ondorioak bakarrik ahalbidetzen dituena.Berreskuratze Ekologikoko Aukera (ERO), baimendu egiten dituena uretako organismoen gaineko zenbait ondore kaltegarri, betiere organismoak ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Patatako Mildiu-aren arriskua kudeatzea 13/09/02

Patata haztean edo biltegiratzean ager daitezkeen gaixotasunen artean, aipatzekoa da Mildiua edo ezkabia berankorra (Phytophtora infestans onddoak ekoitzitakoa).Patatei eragiten dien gaixotasun garrantzitsuena da. Infekzioa tenperaturak jaistean eta hezetasuna handitzean gertatzen da, baina beharrezkoa da tenperaturek gora egitea onddoaren esporak ernetzeko.Sintomak hostoen ertzetatik hurbil agertzen diren orban berdeak dira, beltz bihurtu eta zurtoinerantz hedatzen direnak. Erasoa oso gogorra bada, tuberkuluei ere eragin diezaieke, eta, ondorioz, usteldu egin daitezke.Tuberkuluak kontrolatzeko, kaltetutakoak batu eta baztertu egin behar dira biltegiratu aurretik. Biltegiratuta daudenean, garrantzitsua da aireztatzea egokia izatea, tenperatura ahalik eta baxuen mantenduta.Patataren Europako Batzordeak gida bat argitaratu du. Bertan, izurria uztatik kanpo mantentzeko ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Perkloratoa fruta eta barazkietan 13/09/02

Europako Batzordeko Elikakateko eta Animalien Osasuneko Batzorde Iraunkorrak adostu egin du fruta eta barazkietako perkloratoaren behin-behineko mailak ezartzea, eta estatu kideei eta operatzaile ekonomikoei eskatu die maila horiek betetzen direla zaintzea, bereziki negutegietako fruta eta barazkietan.Horregatik guztiagatik, estatu kideek adostu zuten ez dela saihestu behar honako elikagai hauek merkaturatzea, kasu bakoitzean ezarritako erreferentziazko balioak, ondoren zehazten direnak, errespetatzen direnean:Fruta eta barazkiak oro har 0,5 mg/kgSalbuespenak: zitrikoak, pipitadun frutak, sustrai eta tuberkuluak, mahaiko mahatsak, espinakak, meloiak eta angurriak 0,2 mg/kgHostodun barazkiak (espinaka, belar freskoak eta apioa salbu, betiere horiek guztiak negutegian edo estalpean hazten badira) 1,0 mg/kgEFSAri dei egin zaio, gaiari ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Uretako organismoen babesa fitosanitarioen aurrean 13/09/02

EFSAk eguneratu egin du 2012an Produktu fitosanitarioek uretako organismoei (arrainak, anfibioak, ornogabeak eta landareak) eragiten dieten arriskuaebaluatzeko argitaratutako gida. Organismook substantzia horiekin landutako larretatik hurbil dauden aintzira, zanga eta erreketan bizi dira.Gidaren helburu nagusia da uretako organismoen biztanleria-mailei eustea, oro har. Arriskuen kudeatzaileei galdetuta, Fitosanitarioen Batzorde Teknikoak neurriak ezarri ditu, uretako ornodunei (besteak beste, arrainak eta anfibioak) babes handiagoa emateko.Gidan arriskuen kudeatzaileek erabil ditzaketen bi eskema jaso dira, lortu nahi diren honako helburu hauek lortzeko:Muga Ekologikoko Aukera (ETO), uretako organismoetan garrantzirik gabeko ondorioak bakarrik ahalbidetzen dituena.Berreskuratze Ekologikoko Aukera (ERO), baimendu egiten dituena uretako organismoen gaineko zenbait ondore kaltegarri, betiere organismoak ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Ekialde Ertaineko Arnas Sindromea, gaixotasun emergente berria? 13/08/28

Ekialde Ertaineko Arnas Sindromea (MERS-CoV dira ingeleseko siglak) animaliei eta gizakiei eragiten dien gaixotasuna da.Gizakien artean 2012ko irailean antzeman zen estreinakoz, baina geroztik, gizakien agerraldi esporadikoak gertatu dira 9 herrialdetan: Frantzia, Alemania, Italia, Jordania, Qatar, Saudi Arabia, Tunisia, Arabiar Emirerri Batuak eta Erresuma Batua. Kasu guztiek nolabaiteko harremana izan dute, zuzenean edo zeharka izanda ere, Ekialde Ertainarekin.Hala deitzen da, mikroskopio elektronikoan birusa agertzerakoan, koroa edo aureola berezi batek inguratzen duelako. Hainbat koronabirus espeziek animaliak zein gizakiak kutsa ditzakete.Susmoa dago MERS-CoVak animalia-jatorria duela, baina ez dago horren ebidentziarik. Egun arte, birus hori ez da animalietan antzeman eta ez da egiaztatu gizakia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagai-Arriskuen fitxa berriak – 13/08/13

Nekazaritzako Elikagai-Arriskuen fitxa eta infograma berriakMikotoxinak :Okratoxina A, Deoxinibalenola, Nibalenola eta Zearalenona.Kadmioa. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Artikulua: Hainbat substantzia kimikoren aurreko esposizio konbinatua – ELIKA 2013

EFSAk azken aldian argitaratutako zientzia-txostenean deskribatzen dira erreferentziazko agintaritzak hemendik aurrera erabili beharreko metodologia eta jarraitu beharreko metodologiak, hainbat substantzia kimikoren aurreko esposizio konbinatutik eratorritako giza osasunerako arriskua ebaluatzeko.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Produktu fitosanitarioen arrisku metagarria balioesteko metodologia – EFSA 2013

EFSAk metodo berri bat osatu du, produktu fitosanitarioen hondakin anitzen aurreko esposizioak dakarren arriskua balioesteko. Metodo horren oinarria da organo edo sistema zehatz batean antzeko propietate toxikologikoak dituzten osagaiak taldekatzea.Metodo horrek lau etapa ditu:Organo edo sistema batean eragin kaltegarria duten efektu toxiko zehatzak identifikatzea.Organo edo sistema batean efektu kaltegarri horien arriskua karakterizatzea.Efektu toxikoen mailei buruzko datuak biltzea.Balioespen metagarrien taldean (CAGak) antzeko efektu toxikologikoak dituzten produktu fitosanitarioak taldekatzea.Lehen urratsa gisa, PPR Panelak (Produktu Fitosanitarioak eta horien Hondakinak) aplikatu egin du metodo hori, nerbio-sistema zentralerako eta tiroiderako toxikoak diren pestiziden taldeak definitzeko. Halaber, aurretikako lan handia egin da, beste organo edo organo-sistema ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren Balioespena: Pirrolizidina alkaloidea belar usaintsuetan – BfR 2013

Arrisku Balioztatzeko Alemaniako Institutoak (BfR) aztertu egin ditu pirrolizidina alkaloideen mailak landare usaintsuen eta horien infusioen 221 laginetan. Infusio horien artean daude tea, mihilua, kamamila, menda, garraiska eta asuna.Pirrolizidina alkaloideak bigarren mailako metabolitoak dira, eta askotariko landareek eragiten dituzte animalia belarjaleetatik babesteko. Euren presentzia eta kontzentrazioa aldatu egiten da honako hauen arabera: landare espeziea, landare zatia eta bestelako kanpoko faktore batzuk (besteak beste, klima eta lurzoruaren ezaugarriak).Bereziki, pirrolizidina (PA) 1,2 alkaloide asegabeak elikagai eta pentsuetako substantzia kaltegarritzat jotzen dira, gibelean kalte latzak eragin ditzaketelako dosi handietan kontsumitzen direnean. Esperimentuetarako erabiltzen diren animalien kasuan, frogatu egin da zenbait PA kartzinogenoak eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren ebaluazioa: Haurren dietako aluminioa- COT 2013

Erresuma Batuko Elikagaietako Substantzia Kimikoen Toxikotasunaren Batzordeak (COT) haurrek aluminioa hartzeak dakartzan arriskuen zientzia-ebidentziak bildu ditu, herritar-talde horrentzako aholku dietetikoak berrikuste aldera.Batzordeak ondorioztatu du haurren aluminioaren aurreko esposizio-iturri nagusia dieta dela, aluminioa berez baitago elikagaietan eta uretan. Bada, hesteen bidez xurgatzen den aluminio kopurua txikia bada ere (oro har, % 0,5etik beherakoa), haurrek ez dute behar bezala kanporatzen, giltzurrunen funtzioa ez baitute erabat garatuta.COTek uste du, BAIT gisa, 2 mg/gorputz-pisuaren kg-ko kopurua egokia dela. Kopuru hori OMEk ezarri zuen, eta COTek aholkatzen du aluminioaren aurreko esposizio dietetikoak izan ditzakeen arriskuak ebaluatzeko erabiltzea.Txostenaren aztergai nagusia bularreko haurrek aluminioaren aurrean duten esposizio ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

FVOren ebaluazioa: Espainiako Kontrol Sistema Ofizialak 13/07/16

FVOk argitaratu egin ditu iaz Espainiako kontrol-sistema ofizialak ebaluatzeko egindako ikuskaritza baten datuak, Elikagaien Segurtasunaren eta prozesuen higienearen irizpideei jarraikiz (2073/2005 Araudia -EE-). Ikuskaritzak Andaluzia eta Gaztela eta Leoneko bederatzi establezimendutan egin ziren. Bertan, kontsumitzeko prest dauden elikagaiak (haragi gorria, eskortako hegaztien haragia, esnekiak, arrantza-produktuak, arrautza-produktuak, sushia, entsaladak eta barazkiak) ekoizten ziren, eta. elikagai guztiok daude arrisku handiko kategorian. OndorioakEspainiako agintariek elikagaien segurtasunari eta prozesuen higieneari dagozkien irizpideen kontrolak egin dituzte, Araudian ezarritako betekizunei jarraikiz. Kontrol ofizialeko planak, oro har, modu egokian zeuden ezarrita bisitatutako autonomia-erkidegoetako batean. Bestean, ordea, gabezia batzuk atzeman ziren APPCCren printzipioen kontrolen aplikazioan. Bisitatutako establezimenduetan azken ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago