Berriak

Europarren eguneko energi-beharrak – EFSA 2013

EFSAk gainbegiratu egin du pertsona batek egunean behar duen energiaren batez besteko balioa, eta honako kaloria-kopuru hauek balioetsi ditu adinaren arabera:Generoa Adina Kcal/egunMutilak/neskak61500-1600122000-2200172300-2900 Emakumeak/gizonak30-392000-260050-592000-250070-791800-2300Oharra: balio horiek nahiko bizitza aktiboa duten pertsonentzat dira. 22 kg/m2-tik gorako edo beherako gorputzaren masa-indizea duten pertsonen kasuan, balio horiek egokitu egin behar dira.Haurdunaldian, egokitzat jotzen da, amaren zein fetuaren osasunerako, gorputzaren masa 12 kg igotzea. Haurdunaldirako beharrezkoa diren energia-kopuru gehigarriak honela zenbatetsi dira: 70 kcal/egun, 260 kcal/egun eta 500 kcal/egun lehenengo, bigarren eta hirugarren hiruhilekoan hurrenez hurren.Zenbatetsi da bizitzaren lehenengo sei hilabeteetan umeari titia ematen dioten emakumeek egunean 500 kcal gehiago behar dituztela batez ...

Irakurri gehiago

Gardentasuna erabakiak hartzeko arriskuen ebaluazioan – Europako agentziak, 2012

Elikagaien Segurtasuneko Europako sei agentziatako zuzendariek lan-taldea (HoA) sortu dute, EBn Elikagaien Segurtasunari buruzko erabakiak hartu behar direnean Arriskuen Ebaluazioak modu kontziente eta gardenean egiten direla aztertu eta bermatzeko. Lan-talde horretan parte hartzen duten agentziak Belgikakoa (FAVV), Alemaniakoa (BfR), Holandakoa (VWA), Norvegiakoa, Suediakoa eta Britainia Handikoa (FSA) dira. Lan-taldeak lortu duen emaitza gakoa honako hau da: beharrezkoa da Arriskuak kudeatzeko erabakietan Arriskuen Ebaluazioan erabiltzen den gardentasun- eta zorroztasun-maila berari eustea, erabakiak hartzeko oinarria argia, arrazionala eta justifikagarria izan dadin. Proposatutako helburua erdiesteko, Lan-taldeak gauzatu beharreko funtsezko bi aholku ezarri ditu: Arriskuak Kudeatzeko Europako esparrua garatzean eta erabiltzean pilatutako esperientziak partekatzea. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaiekiko alergiei eta intolerantziei buruzko infografia – ELIKA 2013

Elikagaiekiko alergiak eta intolerantziak ezagutzeko, infografia honetan murgiltzera gonbidatzen zaitugu. Elikagaiekiko alergia eta intolerantziak elikagaien segurtasunerako arazo larria dira; izan ere, azken hamarkadan bikoiztu egin da gizakion osasunari eragiten dioten diagnostikoen kopurua.Infografia horretan, modu grafiko eta errazean irudikatu dugu zer diren elikagaiekiko alergia eta intolerantziak, zein elikagaik eta osagaik eragiten dituzten, eta zein diren horiek erostean, erabiltzean, kuzinatzean eta kontsumitzean jarraitu beharreko jardunbide egokiak, alergia edo intolerantzia eragiten duten elikagaiak/osagaiak dietatik kentzeko; beraz, alergia edo intolerantzia jakin bat sortzea ekiditeko.Elikagaiekiko alergiei eta intolerantziei buruzko infografia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Balorazioa: Kutsatzaile kimikoei buruzko datuak biltzeko protokoloa – EFSA 2013

EFSAk aztertu egin du azken bi urteotan elikagaietako kutsatzaile kimikoen inguruko datu-bilketa. Gainera, honako hauek nabarmendu ditu: Estatu kide guztien partaidetza handia; jakinarazitako datuen normalizazio- eta homogeneotasun-hobekuntzak aurreko urteen aldean; eta datuak transmititzeko prozesua estandarizatzean emandako aurrerapausoak. Analisian zenbait muga atzeman dira. Beraz, EFSAk zenbait hobekuntza-neurri ezarri ditu, datu-bilketa bateratzeko protokoloan jaso behar direnak. Halaber, Estatu kideei zenbait gomendio eman dizkie, informazioa igortzeari dagokionez.Europako elikagai- eta pentsu-taldeetako kutsatzaile kimikoen presentziari buruz eskuragarri dauden datu guztiak modu bateratuan biltze aldera, EFSAk sistemaren normalizazioa bermatzeko protokoloa garatu zuen 2010ean.Protokoloaren helburua da estandar bat ematea, datuak sortzeko eta transmititzeko, eta EFSAren datu-basean biltegiratu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gidaliburuak: fruta-arboletarako gomendatutako tratamenduak 13/01/09

Bizkaiko Foru Aldundiak eguneratu egin ditu gomendatutako tratamenduei buruzko bere gidaliburuak. Horietan, zehaztu egiten dira zein diren fruta-arbolen ohiko izurrite edo gaixotasunei aurre egiteko tratamendu fitosanitario egokienak. Gaur egun, honako gidaliburu hauek daude eskura: Mahairako sagarra Sagardoa egiteko sagarraMadaria Mahatsa Bizkaiko Foru Aldundiko informazio teknikoari buruzko orrialdea ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Kontsumitzeko prest dauden elikagaietan Listeria monocytogenes kontrolatzeko gida – FSANZ 2012

Elikagaien Segurtasuneko Zeelanda Berriko Agintaritzaren (FSANZ) Listeriaren Arriskua Kudeatzeko 2008-2013rako Estrategiak honako helburu hauek ditu: Bermatzea elikagaien bidez transmititutako gizakien listeriosi-kasuak ez direla ugaritzen. Kontrol-neurri praktiko, erabilgarri eta errentagarriak sortzea eta ezartzea. Kontrol-neurriak zaintzeko eta ebaluatzeko programa sortzea eta ezartzea. Estrategia horren berri ematea elikakateko operadore guztiei. Helburu horiek lortzeko, FSANZek Kontsumitzeko prest dauden elikagaietan Listeria monocytogenesa Kontrolatzeko Gida sortu du. Honako atal hauek osatzen dute gida: Listeria kudeatzea Honako hauei buruzko informazioa ematen da: Listeriaren ezaugarriak, iturriak, kutsadurak elikagaietan dituen ondorioak eta elikagaiak prozesatzean dituen sarbideak. Halaber, ekoitzitako elikagai-motaren arabera, L. monocytogenesa kontrolatzeko neurriak prozesuko zein fasetan eta nola ezarri behar diren azaltzen du. Ekoizpenerako Jardunbide ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ebaluazioa: Kataluniako herritarren hondakin fitosanitario batzuekiko esposizioa – ACSA 2013

ACSAk ebaluatu egin du Kataluniako herritarrek dietaren bidez produktu fitosanitario batzuekiko duten esposizioa, 2005-2007 urte bitartean. Hain zuzen ere, produktu horiek kutsatzaile organiko iraunkorrak (KOI) dira, eta, besteak beste, honako hauek aztertu dira: DDTa, aldrina, dieldrina, endrina, heptakloroa, hexakloroziklohexanoak, endosulfana eta alaklora. Dokumentu honetan osagai horien karakterizazioari, toxikotasunari eta FAO/OMEk ezarritako erreferentziazko baloreei buruzko informazioa ematen da.Ebaluazio honetan 3.456 elikagai-lagin aztertu dira, Kataluniako herritarren dieta ondoen ordezkatzen dituzten 12 elikagai-taldeetako 144 laginen bidez (haragia, arrainak, barazkiak, lekaleak, tuberkuluak, frutak, arrautzak, esnea, esnekiak, ogi eta laboreak, koipeak eta opilgintza-produktuak). KOI horien ingesta kalkulatzeko, Kataluniako herritarren nutrizio-egoerari eta elikadura-ohiturei buruz 2002-2003an eginiko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Patogeno nagusiak animalia-jatorrikoak ez diren elikagaietan – EFSA 2013

Animalia-jatorrikoak ez diren elikagaiekin lotutako patogenoen zerrendako lehenengo postuetan, honako hauek aurkitzen ditugu:Salmonella spp. gordinik kontsumitutako hosto berdeko begetaletanSalmonella spp. zurtoina eta erraboilak dituzten ortuarietanSalmonella spp. tomateetanSalmonella spp. meloietanEscherichia coli patogenoak leka freskoetan, lekaleetan edo laboreetanHorixe izan da EFSAk emandako zientzia-iritziaren emaitzetako bat. Iritzi horrek analisi bat biltzen du, Europan 2007tik 2011ra bitartean elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen agerraldien datuei buruzkoa.Iritzi honetan aipatzen den beste ondorioetako bat da animalia-jatorrikoak ez diren elikagaiek agerraldien % 10 eragin zituztela, kasuen % 26, ospitalerazteen % 35 eta heriotzen % 46. Alde batera utziko bagenitu Europako VTEC O104ren agerraldiei buruzko datuak, aldatu egiten dira arestian ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuen Balioespena: karamelu-koloratzaileak – EFSA 2012

EFSAk eguneratu egin du kontsumitzaileen hiru karamelu-koloratzaileekiko esposizioa (E-150a, E-150c y E-150d). Koloratzaile horiek elikagai ugariri gaineratzen zaizkie kolore marroi iluna emateko; besteak beste, honako hauei: zopak, gozokiak, ongailuak eta edari ugari (kola edariak, garagardoa eta whiskya).Duela gutxi, hiru koloratzaile horiek elikagai eta edarietan zuten mailari buruzko datuak eta elikagaien kontsumoari buruzkoak lortu dituzte, eta, hain zuzen ere, datu horiek izan dira balioespen berri horren oinarria. Emaitza horiek alderatu egin dituzte 2011n Elikagaiei gaineratzen zaizkien Gehigarrien eta Nutriente-iturrien Panelak (ANS Panela) egindako balioespen osoko emaitzekin. Balioespen hartan Eguneko Ingesta Toleragarria (EIT) ezarri ziren koloratzaile horientzat.Balioetsi da edozein herri-talderen hiru karamelu-koloratzaileekiko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Artikulua: Arrisku Emergenteen Identifikazioa – ELIKA 201313/01/03

Artikulu honetan zehaztu egiten da zer diren arloan arrisku emergenteak elikagaien eta pentsuen segurtasunaren arloan. Halaber, arrisku horiek arin atzemate aldera EFSAk ezarritako prozedura ere azaltzen da, gizakien eta animalien osasunerako egiazko arriskuak identifikatzeko. Era berean, 2011n atzemandako arrisku emergenteei buruzko informazioa ematen da. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Aurrerapausoak Elikagaien Segurtasunean Euskal Arrantza Sektorean 12/12/31

Lau urte bete dira Arrantzaren Plan Estrategikoa 2009-2013 martxan jarri zenetik, eta jada posible da arrantza-jarduerari, sektorea profesionalizatzeari, lan-istripuak murrizteari eta Elikagaien eta Lanaren Segurtasunaren lege-esparrura egokitzeari dagokienez lortutako emaitzak ikustea.Artikulu osoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Merkurioak gizakietan duen toxikotasunari buruzko ikerketak eta arriskuaren ebaluazio berria elikagaietan – EFSA 2012

EFSAk berrikuste-azterlana eta merkurio totalaren, hau da, merkurio inorganikoaren eta metilmerkurioaren (MeHg) toxikotasunari buruzko datuen bilketa bibliografikoa argitaratu ditu. Metilmerkurioa da, 2002az geroztik, elikagaietako merkurioaren forma toxikoena. Alabaina, ez dago behin betiko ondoriorik eta gaiaren inguruko ikerketa berriak behar dira, orain arte aurkitutakoak egiaztatze aldera. Esperimentazio-animalien artean, MeHg-aren ondorio larrienak lotura du jaio aurreko esposizioaren ondoren sortutako neurotoxikotasunarekin. Neurotoxikotasuna ez diren beste ondorio sistemiko batzuk ere aurkitu dira dosi handiagoetan. Gainera, azken aldiko ikerketek egiaztatu dute metilmerkurioak ondorioak dituela sistema kardiobaskularrean eta immunologikoan. Merkurio inorganikoari dagokionez, ez dago behar besteko datu epidemiologikorik gizakietan duen toxikotasuna ebaluatzeko, zenbait muga direla eta: ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrisku Balioztatzea: Tomatearen Brontzeztatze Birusa Europan 12/12/26

Tomatearen Brontzeztatze Birusa (TSWV) oso zabalduta dago estatu kide guztietan, zenbait landare-espezie kaltetzen ditu eta Europan oso ugariak diren 3 trip bektoreren bidez transmititzen da. EFSAren Panelak, Europako Batzordeak hala eskatuta, patogeno honen Arrisku Ebaluazioa egin du. Bertan, honako ondorio hauek nabarmentzen dira: Birusaren transmisioa trip bektoreen jardueragatik eta infektatutako landareen salerosketaren bidez gertatzen da. Zenbatetsi da Estatu kideetan zabaltzeko aukerak egon, badaudela, eta zalantza-tasa txikia dela. Birusaren sarrera gisa bi bide posible identifikatu dira: ereiteko ez diren landare-produktuena garrantzi txikiena duen bidea da. Aitzitik, ez da gauza bera gertatzen landatzeko landareekin, bide garrantzitsuena baitira. Izan ere, kasu honetan patogenoa ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Larrialdi-egoeretan elikagaiak baztertzeko gida – FAO/OME 2012

Elikagaiak baztertzeko sistema eraginkorra eta horren euskarri gisa erabiltzeko beharrezko azpiegitura edukitzea funtsezkoa da elikadurako arriskuak kudeatzeko. Hori dela eta, Osasunaren Mundu Erakundeak Gida bat argitaratu du, elikagaien segurtasunarekin lotutako gertakizunetan eta larrialdietan elikagaiak baztertzeko. Gidaren helburua da herrialdeen lagungarri izatea elikagaiak baztertzeko nazio-mailako sistema eraginkorra ezartzean eta inplementatzean. Horretarako oinarriak bi izango dira: arriskuen analisiaren hatsarreak eta agintaritza eskudunen eta elikagaietako enpresen operatzaileen arteko elkarlanerako ezartzen diren protokoloak. Dokumentuak, adibide praktikoen bidez, elikagaiak baztertzeko nazio-mailako sistemak garatu eta inplementatzeko, eta jada ezarritako prozedurak berrikusi eta hobetzeko praktika onenak laburbiltzen ditu.Gida FAO/OME ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zientzia-irizpena: dioxinak, furanoak eta PCBak haurrentzako elikagaietan – EFSA 2012

EFSAren Kutsagarrien Panelak (CONTAM) balioetsi egin du ea bularreko haurren eta haur txikien elikagaietan dioxinen, furanoen eta PCBen egungo gehienezko mugek murriztu egiten duten kutsatzaile kimiko horiek elikagaietan duten kontzentrazioa; hots, ea muga horiek murriztu egiten duten herritarren arrisku-talde horren balizko esposizioa. Ebaluazioa egiteko, bularreko haurrentzat eta haur txikientzat merkatuan salgai aurki daitezkeen elikagaien 516 laginetako dioxinen, dibenzofurano polikloratuen (PCDF) eta dioxinen antzekoak diren PCBen (DL-PCBak) emaitzak bildu dira. Laginen artean, besteak beste, jarraipen-esne hautsa eta zerealak zeuden. Horietako batzuk ur edo esnearekin berreraiki behar ziren, eta hori ere aintzat hartu zen ebaluazioa egitean. Europako 13 herrialdek 2003tik 2011ra bitartean ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berezi@ Produktu Fitosanitarioak Nekazaritzan 12/12/18

Nekazaritzak urte askoan erabili ditu osagai kimikoak, uzten kopurua eta kalitatea hobetzeko. Bada, kezka gehien eragiten dutenen artean daude Produktu Fitosanitarioak (edo nekazaritzako plagizidak), baina bestelakoak ere badaude, hala nola, ongarriak.Plagiziden helburua da landare- edo animalia-espezie kaltegarriak saihestea edo kontrolatzea.Uzta askotan osagai kimiko horiek erabiltzearen ondorioz, hondakin-kopuru txikiak igaro ahal dira kate trofikora.Artikulu osoa ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Indarrean jarri da elikagaietan baimendutako osasun propietateen zerrenda 12/12/14

Gaurtik aurrera egongo da indarrean 432/2012 (EB) Araudia, maiatzaren 16koa. Araudi horrek baimendu egiten ditu elikagaietako osasun propietateei buruzko 222 adierazpen. Indarrean jarri aurretik, enpresek 6 hilabeteko epea izan dute araudi horretara egokitzeko. Baimendutako adierazpenen zerrendak Europako kontsumitzaileak babestuko ditu publizitate iruzurtiaren aurrean, eta bermatu egingo du elikagai enpresetako operadoreek bete beharreko baldintzak berdinak izatea denontzat. 222 osasun propietateen zerrenda hori baimentzeko, zientzia-balioespen batean oinarritu dira, eta elikagaien enpresek etiketetan eta publizitatean osasun arloko halako adierazpenak gero eta gehiago erabiltzearen ondorio da. Nolanahi ere, erabilera horrek ez ditu beti aintzat hartu bete beharreko irizpideak. Gaur egun, beste 2.500 alegazio ari ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Klima-aldaketak elikagaien segurtasunean dituen ondorioak aztertzeko Europako estrategia – FACCE 2012

Nekazaritzaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Klima-aldaketaren inguruko Europako ekimen bateratuak (FACCE-JPI) Ikerketarako Agenda Estrategikoa eman du nazioarteko erreferentziazko zientzialarien eta elikakateko kideen arteko elkarrizketen emaitza gisa.Agendak bost ikerketa-eremu estrategiko ezartzen ditu, klima-aldaketak nekazaritzan, elikagaien ekoizpenean eta Elikagaien Segurtasunaren arloan dituen ondorioen erronkak landu ahal izateko. Honako hauek dira ikerketa-eremu horiek:Elikagaien Segurtasun iraunkorraIngurumenari dagokionez, nekazaritza iraunkorra haztea eta indartzeaElikagai-hornikuntzaren, biodibertsitatearen eta ekosistemen arteko orekaKlima-aldaketara egokitzeaKlima-aldaketa murrizteaArlo horietako bakoitzean epe labur, ertain eta luzeko ikerketa-lehentasunak definitu eta ekintza bateratuak zehazten dira, Europan plataformak sendotzeko, eta ezagutza trukatzea zein prestakuntza sustatzeko. Ikerketa-programa nazionalak lerrokatuz, sinergiak batu, bikoiztasunak murriztu eta ikerketa-finantzazioan eraginkortasuna maximizatu nahi da, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien bidez transmititzen diren zoonosien kontrola – EFSA 2012

EFSAk informazio-orri bat sortu du elikagaien bidez transmititzen diren zoonosiei buruz. Bertan, gainera, zoonosiei aurre nola egiten dien azaltzen du, eta, bereziki nabarmendu egiten du Salmonellaren eta antibiotikoekiko erresistentzien kontrola. Elikagaien zoonosiak infekzio edo gaixotasunak dira, zuzenean transmititu ahal direnak animalia gaixoen bidez. Halaber, zeharka ere transmititu ahal dira, mikroorganismo patogenoek (bakterioak, toxinak, birusak eta parasitoak) kutsatutako elikagaiak kontsumitzean.Elikadurako toxiinfekzio gehien eragiten dituzten patogeno arruntenak Campylobacter, Salmonella eta birusak (A hepatitisa eta norobirusa) dira, animalia osasuntsuen hesteetan egon ohi direnak. Alabaina, kutsatzeko arriskua elikagaien ekoizpen-kate osoan dago; beraz, oso garrantzitsua da etapa guztietan kontrola eta prebentzio-lanak egitea. Haragi gordina eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Fitosanitarioak erabiltzeagatiko arriskua murrizteko bidean 12/12/11

Plagen Kudeaketa Integratua eta giza osasunerako eta ingurumenerako arriskuak murriztea dira Espainiako Gobernuak onetsitako Fitosanitarioen erabilera iraunkorrerako Ekintza Planaren helburuak. Nekazaritza eta Landa-garapenaren Sektoreko Konferentziaren bidez, MAGRAMAk Produktu Fitosanitarioen Erabilera Iraunkorrerako Ekintza Plan Nazionala onetsi du, Zuzentarau Erkidean aurreikusitako epeak betez. Aipatutako helburuak lortzeko, gaiaz arduratzen diren administrazio eskudunek, fitosanitarioen ekoizpen- eta banaketa-sektoreak, nekazariek eta beste erabiltzaile profesionalek bete beharreko neurriak, egutegiak, helmugak eta betekizunak ezartzen ditu Planak. Bestalde, aurreikusi egin da dagoeneko existitzen diren tresnak bultzatzea eta prestakuntzaren, aholkularitzaren, ikerketaren eta berrikuntzaren esparruan tresna berriak martxan jartzea. Halaber, Planak bestelako xede zehatzak ere baditu: produktu fitosanitarioen erabilera iraunkor eta ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago