Neurri berriak Mingain Urdin gaixotasunari aurre egiteko

Ofizialki aldatu dira:

  • 1. eta 4. serotipoen aurreko murrizketa-guneak.
  • Txertaketa-kanpainak luzatu dira, 2020 arte.
  • 4. serotipoaren aurrean borondatez txertatzeko gunea zabaldu egin da, Espainiaren eta Frantziaren arteko mugalderaino.

Ministerioen Aginduen bidez egokitu dira gaixotasun horren kontra borrokatzeko programak. Orain artean azkena AAA/1424/2015 Agindua izan da.

 

Europako legeriaren arabera, eta kontuan hartuta bete egin dela birusaren  1. eta 4. serotipoa gutxienez bi urtez lurralde jakin batzuetan zirkulazioan ez egotearen eskakizuna, beharrezkotzat jotzen da aipatutako Aginduaren murrizte-guneak aldatzea.

 

Bestalde, komenigarritzat jotzen da, gainera, bi urte gehiagoz luzatzea nahitaez txertatzeko epea, murrizketa-guneetan.

 

Era berean, Frantziako egoera epidemiologikoaren eboluzioa ikusita, non 2018. urtean Mingain Urdin gaixotasunaren 4. serotipoaren hogeita hamalau foku erregistratu ziren, horietako batzuk Espainiarekin muga egiten duten guneetan, eta horri Frantziaren eta harekin muga egiten duten autonomia erkidegoen arteko txahalen mugimendu etengabea gehituta, beharrezkotzat jotzen da Mingain Urdin birusaren 4. serotipoaren prebentziozko txertaketa boluntarioa abiaraztea, Espainiak Frantziarekin muga egiten duen gunean.

 

Mugimendu-murrizketarik gabeko guneko txertaketa, kasu honetan bezala, ekainaren 29ko 1001/2012 Errege Dekretuak arautzen du. Dekretu horrek azaroaren 8ko 1228/2001 Errege Dekretua aldatzen du, eta haren bidez ardien marranta-sukarraren edo Mingain Urdinaren aurka borrokatzeko eta gaixotasuna desagerrarazteko neurri espezifikoak ezartzen dira. Halaber, aukera ematen du jardueraz gabetutako txertoak erabiltzeko animalien mugimenduak mugatuta dauden guneetatik kanpo.

 

Aldaketa guzti hauek hurrengo arauan batzen dira:

APA/385/2019 Agindua, apirilaren 2koa, AAA/1424/2015 Agindua aldatzen duena.

Eguneraketa data: 2025/08/18

Elikadura-transmisioko toxiinfekzio nagusiak mundu-mailan

Elikagaien Segurtasunaren nazioarteko eguna dela-eta, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagaietako 42 arrisku biologiko eta kimiko nagusiek eragindako giza toxiinfekzioen zenbatespenari buruzko 2026ko edizioa argitaratu du….

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…