EBk baimendutako elikadura-gehigarri berria: kurdlana (424)

Segurtasuna ebaluatu ondoren, Europar Batasunak elikagai-gehigarri berri gisa baimendu du kurdlana (E-424).

2016ko irailean, Batzordeari eskaera bat aurkeztu zioten kurdlanaren erabilera baimentzeko agente gelifikatzaile, sendotzaile, egonkortzaile eta loditzaile gisa, elikagai-kategorien sorta handi batean.

Kurdlana hartzidura bidez sortutako polisakaridoa da, NTK-u anduian oinarrituta (Rhizobium radiobacter biovar 1). Sendotasun handiko gelak sortzen ditu 80 °C-tik gora berotuta, eta sendotasun txikikoak 55 °C eta 65 °C artean eta ≤ 40 °C-ra hoztean. Agente sendotzaile, gelifikatzaile, egonkortzaile eta loditzaile gisa erabiltzen da elikagai askotan, besteak beste fideotan, enpanadillatan, haragi-produktu prozesatutan, arrain-pastatan, pasteletan, saltsatan, zopatan, tofu prozesatuan eta aperitibotan, testura-propietateak, ura mantentzeko gaitasuna eta egonkortasun termikoa hobetzeko.

2024ko irailean, EFSAk kurdlanaren erabilera proposatuaren segurtasuna ebaluatu zuen, elikadura-gehigarri gisa, eta ondorioztatu zuen ez zegoela segurtasun-arazorik kurdlana erabiltzeko elikadura-gehigarri gisa proposatutako erabilera eta mailetan; beraz, egokitzat jo zuten elikadura-gehigarri gisa erabiltzea, eta E 424 kodea jarri zioten.

Elikadura-gehigarri gisa erabiltzeko baimena eman dute (EB) 2026/2298 Araudian, zeinaren bidez Europako Parlamentu eta Kontseiluaren (EE) 1333/2008 Araudiaren II. eranskina eta Batzordearen (EB) 231/2012 Araudiaren eranskina aldatzen diren kurdlanaren erabilerarekin lotuta.

Araudiak baimena ematen du hura erabiltzeko hainbat elikadura-kategoriatan, muga eta baldintza espezifikoekin bakoitzarentzat, eta murrizketak finkatzen ditu produktu batzuentzat, adibidez kontsumitu aurretik berriro hidratatzeko elikagai deshidratatuentzat.

Araudiak, halaber, kurdlanak bete behar dituen purutasun-zehaztapenak finkatzen ditu, artseniko-, berun- eta metanol-mugak barne, baita irizpide mikrobiologikoak ere, adibidez Escherichia coli ez egotea, eta koliformeena produktu-gramo batean.

(EB) 2026/2298 Araudia indarrean sartuko da 2026ko azaroaren 8an, geroratutako aplikazio-aldirik gabe.

Eguneraketa data: 2026/10/27

Ziguatoxinak Europan: EuroCigua II proiektuaren emaitza nagusiak

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) lau txosten zientifiko argitaratu ditu EuroCigua II proiektuaren azken emaitzekin, ziguatoxinei buruzko ezagutzak hobetzeko, osasun publikorako arriskuak ebaluatzeko eta Europar Batasunean zaintza- eta kontrol-tresnak indartzeko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad