Antibiotikoekiko Erresistentziaren aurkako Plan berria

Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioak 2019-2021 aldirako Antibiotikoekiko Erresistentziaren aurkako Plan Nazional (PRAN) berria argitaratu du. Plan horrek jarraipena emango dio 2014-2018 aldiko PRAN planari.

Antibiotikoekiko erresistentzia mundu-mailako arazoa da, eta gizakien nahiz animalien osasunari eragiten dio, baita ingurumenari, merkataritzari eta, ondorioz, ekonomia orokorrari ere.

Antibiotikoekiko erresistentziaren aurkako Espainiako lehen estrategia aplikatzeari esker, hau lortu da giza osasunaren arloan:

 

  1. Antibiotikoen kontsumoa zaintzeko sistema hobetzea.
  2. Osasun Laguntzarekin Erlazionatutako Infekzioak Zaintzeko Sistema Nazionala (IRAS) onartzea.
  3. Datu nazionalen monitorizazioa hobetzea.

 

Eta hau animalien osasunaren arloan:

 

  • Albaitaritza-erabilerako antibiotikoen salmentei buruzko datuak biltzeko sistema nazionala hobetzea.
  • Albaitaritzako antibiotikoen erabilerari buruzko datuak biltzeko sistema nazional bat ezartzea.
  • REDUCE programa abian jartzea abeltzaintzako zenbait sektoretan (txerrien sektorean, kolistinaren kontsumoa % 97,18 murriztea lortu da).

 

Horretarako, PRAN berriak neurri estrategiko hauek biltzen ditu:

 

  • Antibiotikoenkontsumoa eta horiekiko erresistentzia zaintzea.
  • Antibiotikoekiko erresistentzia kontrolatzea.
  • Antibiotikoen premiari aurrea hartzea.
  • Erresistentzien fenomenoa ikertzea.
  • Gaian trebatzea.
  • Biztanleria jakinaren gainean egotea eta sentsibilizatzea.

Espainian 3.000 pertsona inguru hiltzen dira antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioek sortutako ospitaleko infekzioen ondorioz

% 7,2 murriztu da antibiotikoen kontsumo osoa gizakien osasunean (2015-2018).

Bestetik, Espainiako lehen JIACRA txostena egin da. Bertan, lehen aldiz bildu dira antibiotikoen kontsumoari eta antibiotikoekiko erresistentziari buruzko datuak, giza osasunari zein animalien osasunari dagozkienak.

 

Hauek dira lehen txosten horretan bildutako ondorio aipagarrienak:

 

  • Espainian giza osasunarekin lotuta kontsumitzen diren antibiotikoen guztizko kopurua nahiko konstantea izan da azken hiru urteetan; dena den, ospitaleen esparruan, antibiotikoen kontsumoak % 10 egin du gora 2012. urtetik.
  • Espainiako albaitaritzako antibiotikoen kontsumoak % 14 egin du behera, gutxi gorabehera (2014-2016 aldian).
  • Pertsona eta animalietako Salmonella enteritidisaren andui isolatuetan, kinolonekiko erresistentzien portzentajea nahiko handia izan da (% 50etik gorakoa).
  • Populazio-multzo batek (pertsonak edo animaliak) antibiotikoekiko dituen erresistentziak gutxitzeko modurik onena da antibiotikoen kontsumoa murriztea populazio-multzo horretan bertan. Dena den, neurri txikiagoan bada ere, albaitaritzan antibiotiko gutxiago erabiltzea onuragarria da pertsonetako bakterio isolatuen erresistentzia-portzentajeak murrizteko.

Eguneraketa data: 2025/08/18

Elikadura-transmisioko toxiinfekzio nagusiak mundu-mailan

Elikagaien Segurtasunaren nazioarteko eguna dela-eta, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagaietako 42 arrisku biologiko eta kimiko nagusiek eragindako giza toxiinfekzioen zenbatespenari buruzko 2026ko edizioa argitaratu du….

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…