Nutrizio-profilak sortzea: EFSAk emandako aholkularitza zientifikoa

Europan energia-, gantz ase-, gatz- eta azukre-kontsumo handiegia dago eta kontsumo horiek murriztea lagungarria litzateke osasungarriak ez diren dietekin lotutako gaixotasunei aurre egiteko. Bestalde, Europako biztanle heldu gehienak zuntz eta potasio gutxiegi hartzen dute eta horien kontsumoa hazteak osasuna hobetuko luke.

Horiek dira Europako Batzordeak eskatuta EFSAk egin duen aholkularitza zientifikoaren ondorio nagusietako batzuk nutrizio-profilak sortzeari buruz.  Osasun publikorako garrantzia duten mantenugaiak identifikatu dituzte adituek, Europako dietetan zeregin garrantzitsua duten elikagai-taldeak eta nutrizio-profilak egiteko mantenugaiak aukeratzeko erabili daitezkeen irizpide zientifikoak identifikatzeaz gain.

 

EFSAk irizpen-proiektuari buruzko kontsulta publikoa egin du 2021eko azarotik 2022ko urtarrilera eta 21 herrialdetako 83 erakunde eta pertsonaren 529 iruzkin jaso dira.

 

Galderen erantzun hauek nabarmentzen dira, besteak beste:

 

1)      Mantenugaiak hautatzerakoan osasun publikorako duten garrantzian oinarritu behar da bereziki, hau da, gehiegizko edo gutxiegiko kontsumoa osasunarentzako ondorio kaltegarriekin lotzen denean.  Gainera, beste zergati batzuk ere gehitu daitezke, adibidez, osasun publikorako mantenugai garrantzitsuen markatzaileak izatea edo elikagai batzuen kontsumoa lehenestea.

 

2)      Nutrizio-profilak egiterako ereduetan alderdi hauek izan daitezke kontuan:

 

  • Europako populaziorik gehienaren gantz ase-, gatz- eta azukre-kontsumoa gomendio dietetikoen gainetik dago eta gehiegizko kontsumoa osasunarentzako ondorio kaltegarriekin lotuta dago.
  • Kontuan izanda Europan gehiegizko pisuak eta obesitateak prebalentzia handia dutela, ekarpen energetikoa murriztea garrantzitsua da Europako biztanle guztien osasun publikoarentzat.
  • Europako biztanle heldu gehienak zuntz eta potasio gutxiegi hartzen du eta osasunarentzako ondorio kaltegarriei lotuta dago.
  • Burdinaren, kaltzioaren, D bitaminaren, azido folikoaren eta iodoaren ekarpena ez da nahikoa azpibiztanleria espezifikoetan.

 

3)      Funtzio dietetikoak eta elikagai-taldeen ekarpen erlatiboak aldatu egiten dira Europako herrialde batetik bestera, elikatzeko tradizioen eta ohituren arabera.

 

4)      Jarraibide nazionalek zereal integralen, fruta eta barazkien, fruitu lehor eta hazien, esne eta esneki gaingabetuen, arrainaren eta uraren kontsumoa sustatzen dute. Ez da gomendatze gantz ase, azukre edo sodio askoko elikagaiak eraldatuak jatea, nahiz eta elikagaien kategoria horien barruan egon.

 

Era berean, haragiaren ordezko partzial gisa lekaleak kontsumitzea gomendatzen du (bereziki haragi gorriaren eta haragi prozesatuaren ordez) eta gantz monoasegabe eta poliasegabe askoko landare-olioen kontsumoa (adibidez, oliba-, ekilore-, arto- eta koltza-olioa), gantz oso aseen ordez (adibidez, palma- eta koko-olioa, gurina eta beste animalia jatorriko gantzak).

 

 

Europako Batzordeak alderdi jakin batzuei buruzko aholkularitza zientifikoa baino ez zuen eskatu: Europako biztanleriaren osasun publikoan garrantzia duten mantenugaiak eta osagai ez  nutrizionalak identifikatzea, Europako dietetan zeregin garrantzitsua duten elikagai-taldeak eta nutrizio-profilen ereduetarako elikagai-osagai ez nutritiboak eta mantenugaien hautaketa bideratzeko irizpideak.

Hegazti-gripeak eragindako konfinamendua kentzea

Gaur, apirilaren batean, Estatuko Aldizkari Ofizialean apirilaren 31ko APA/300/2026 Agindua argitaratu da. Agindu horrek hegaztien gripearen aurkako neurriei buruzko APA/1288/2025 Agindua aldatzen du….

Mingain urdina kontrolatzeko estrategia berria

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2026rako minagain urdina gainbegiratu eta kontrolatzeko estrategia eguneratu du, penintsulan 3 eta 8 serotipoek zirkulazio handia izan duten aldi baten ondoren…

ACSAren pastelgintzako jardunbide egokien gida

| Iturria: ACSA | Kataluniako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (ACSA) Pastelgintzaren sektorerako jardunbide egokien gidaren bigarren edizioa argitaratu du. Gida elikagaien arloko eragileei zuzenduta dago, APPCCaren printzipioetan oinarritutako autokontrol-sistemen ezarpena errazteko, (EE) 852/2004 Erregelamenduan xedatutakoaren…

Biosegurtasunari buruzko kontzientziazioa EBko hegazti-sektorean

EFSAk argitaratu berri du EBrekin koordinatutako biosegurtasuneko komunikazio-kanpaina baterako oinarri sendoa duen eta ebidentzia zientifikoan oinarrituta dagoen txosten tekniko bat, Europako hegazti-sektore osoan hegazti-gripearen inguruko kontzientzia sortzeko, erresilientzia indartzeko, portaera-aldaketan…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad