Elikagaien Segurtasunari eta Nutrizioari buruzko 17/2011 Legeak nutrizioaren arloa aztertzen eta arautzen du, eta horren bitartez, elikagaien segurtasunaren kontzeptuari elikadura-ohitura osasungarrien kontzeptua gehitzen zaio.
Lege horrek xedatzen du beharrezkoa dela estrategia bat definitzea elikadura osasungarria sustatu eta jarduera fisikoa egitera bultzatzeko.
Ley 17/2011 de Seguridad Alimentaria y Nutrición
Estatu-mailan, NAOS estrategia (Nutrizio, Jarduera Fisikoa eta Obesitatearen Prebentzioa sustatzeko Estrategia) garatu zen. Horren helburua da elikadura osasungarria sustatzea eta herritarrak jarduera fisikoa egitera bultzatzea, obesitatearen prebalentzia-joera alderantzikatze aldera, eta nazioarteko osasun-organismoek zehaztutako politiken ildoei eusten die.
ELIKADURA OSASUNGARRIAREN PIRAMIDEA
Elikadura osasungarriaren piramide berria SENCek argitaratutako eta 2015ean eguneratutako herritarrentzako elikadura-gida batean jaso dute.
Elikadura osasungarriaren piramide berria – 2015
Berritasunen artean, hauek aipa daitezke:
• Dieta osasungarria egin behar da, baina aldi berean gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik solidarioa, bidezkoa eta iraunkorra izango dena, sektore primarioko praktika etikoak errespetatuko dituena eta sasoiko eta gertuko produktuak lehenetsiko dituena.
• Komeni da egunero ordubetez ariketa fisikoak egitea; egunean 10.000 urrats egitea, adibidez.
• Oreka emozionala: aldarteak elikagai-beharrak baldintzatzen ditu, baita erosketak, sukaldaritza eta kontsumoa ere. Garrantzitsua da “elikadura kontzientea” terminoa.
• Sukaldaritza-teknika osasungarriak: modu osasuntsuan jateko teknikarik onena jakiak lurrunetan kozinatzea da, baina baita elikagai egosiak eta plantxan egindakoak jatea ere. Elikagaiak manipulatzeko material egokienak silikonazkoak dira, eta kristalezko ontziak ere bai.
• Elikadura-osagarriak: bitaminen gehigarriak, mineralak, nutrazeutikoak edo funtzionalak, baina BETI osasunaren arloko profesional batek gomendatuta.
Guía alimentaria para la población: la nueva pirámide de la alimentación saludable – SENC 2015
NUTRIZIO ETIKETAK
2016ko abenduaren 13tik derrigorrezkoa da, elikagai guztientzat (nahiz eta salbuespenak izan), etiketan produktuaren nutrizio informazioa adieraztea.
ELIKAGAIAK BERRIZ FORMULATZEA
Europa-mailan, uste da lehentasuna duela zenbait mantenugai murrizteak edo zenbait produktu berriz formulatzeak, kontsumo-maila arrazoizkoak lortzeko; izan ere, gatz, gantz ase eta azukre gehigarri gehiegi dituzten elikagai eta edari gehiegi kontsumitzen dira.
Horretarako, estatu kideek eta EEk berak lantalde bat sortu zuten. Talde horrek 2008. urtetik hona jarduteko bi esparru-akordio eta bi eranskin ezarri ditu. Hauek dira:
Gatzari buruzko nazio-ekimenen Europako esparrua– 2008 (ingelesez)
Hautatutako mantenugaiei buruzko nazio-ekimenen Europako esparrua (ingelesez)
I. eranskina: gantz aseak– 2012 (ingelesez)
II. eranskina: azukre gehigarriak – 2015 (ingelesez)
Bi esparru-akordio horiek betetzea borondatezkoa da, eta estatu kideei estatu-mailan produktuak berriz formulatzeko ildoen ezarpena sendotzen laguntzen diete. Estatu-mailan, talde horretako kide den AECOSANek hainbat ekimen garatu ditu elikagaietan mantenugai horiek murrizteko. Hauek dira:
Gatza eta gantza murriztea
Trans gantzak murriztea
Azukre gehigarriak eta kaloriak murriztea
Esteka interesgarriak:
ELIKAGAIEN OSAERARI BURUZKO DATU-BASEA (BEDCA)
Dokumentu interesgarriak:
Contenido de ácidos grasos trans en los alimentos en España. 2015 – AECOSAN 2015
Jardunaldia: Elikagai berritzaileak, seguruak eta osasuntsuak – ELIKA (2009)
ELIKADURA OSAGARRIAK
Lehenengo aldiz, elikadura-osagarriak edo -gehigarriak agertzen dira elikadura osasungarriaren piramidean.
Elikadura-osagarriak hauek dira: “dieta normala osatzea helburu duten elikagaiak, bakarrik edo konbinatuta efektu nutrizional edo psikologiko bat duten nutrienteen edo beste substantzia batzuen eduki kontzentratuak dituztenak eta dosifikatuta merkaturatzen direnak; hots, kapsuletan, pastilletan, tabletetan, piluletan eta antzeko beste forma batzuetan, hauts-poltsatxoetan, likido-anpoiletan, tanta-kontagailuzko botiletan eta unitate-kopuru txikietan hartu behar diren antzeko likido- eta hauts-formetan”.
Batzuetan, premia bereziak daudenean, elikadura-osagarrien edo elikagai espezifiko baten kontsumo gehigarria baliagarria izan daiteke. Ildo horretatik, gomendatzen da nork bere jarraibideak ezartzea, mediku, farmazeutiko edo dietista-nutrizionista baten gomendio dietetikoei jarraituz.
Elikadura-osagarriek ezin dute dieta orekatu bat ordezkatu. Fruta eta barazkietan aberatsa den askotariko dieta batekin, behar dituzun nutriente guztiak lor ditzakezu (bitaminak eta mineralak).
Dokumentu interesgarriak:
Bitamina eta mineralen ingesta onargarriaren maila gorenak, EFSAk ebaluaturikoak
ADIN TXIKIKOEI ZUZENDUTAKO ELIKAGAIEN PUBLIZITATEA
2005. urtetik, korregulazioaren kode bat (PAOS kodea) aplikatzen da, haurren gaineko salmenta-presioa arintzeko eta adin txikikoei zuzentzen zaizkien elikagaien eta edarien era guztietako iragarkietako edukiak hobetzeko. Kode horrek hainbat arau etiko ezartzen ditu, bat egiten duten enpresek erreferentzia gisa erabil ditzaten adin txikikoei zuzenduriko elikagaien eta edarien publizitate-mezuak garatzen eta hedatzen dituztenean.
