Mikotoxinen arriskuen fitxak

OMEk hiru fitxa argitaratu ditu aflatoxinen eta fumonisineningestak, bereizita nahiz konbinatuta, gizakion nahiz animalien osasunerako dakartzan arriskuak deskribatuz.

Esposizioa

Lehenik eta behin, aipatzen da bi mikotoxinetarako esposizio-bide nagusiak honako hauek direla: aflatoxinen kasuan, fruitu lehorrak, kafe-aleak, arroza eta espeziak; eta fumonisinen kasuan, artoa eta horren deribatuak.

Garatutako herrialdeetan esposizioa askoz ere txikiagoa da garapen-bidean dauden herrialdeetan baino:

  • Aflatoxinak:< 1 ng/gorputz-pisuaren kg/egun garatutako herrialdeetan, eta > 100 ng/ gorputz-pisuaren kg/egun Afrikako herrialdeetan.
  • Fumonisinak:250 ng/gorputz-pisuaren kg/egun Europan, eta 7.700 ng/gorputz‑pisuaren kg/egun Txinan.

Epe luzerako toxikotasuna

  • Aflatoxinak: Kartzinogenoak, genotoxikoak eta mutagenoak.
  • Fumonisinak: Gaur-gaurkoz ez da egiaztatu pertsonentzat kartzinogenoak direnik, baina uste da gibelean eta giltzurrunean zelula-proliferazio birsortzailea eragin dezaketela, eta, ondorioz, minbizia sor diezaketela esperimentazio-animalietan.
  • Aflatoxinak + fumonisinak: Bi mikotoxinen baterako esposizioa aztertu da, izan ditzaketen eragin antagonikoak, metagarriak edo sinergikoak aztertzeko. Animaliekin in vitro egindako ikerketetan ikusi da baterako esposizio horrek eragin sinergikoa izan dezakeela minbizi aurreko lesioetan edo gibeleko minbizian, baina oraingoz datu gutxi ditugu gizakietan ere eragin hori izan dezakeela baieztatzeko. Aflatoxinen eta fumonisinen arteko beste interakzio bat izan daiteke haurren hazkuntza atzeratzea, baina hori egiaztatzen duten datu gutxi daude. Dena den, ikusi da korrelazioa dagoela ikusi da mikotoxina horien banakako esposizio luzearen eta haurren hazkuntzaren atzerapenaren artean. Hori guztia ikusita, ondorioztatzen da oraindik ez dagoela aflatoxina-fumonisina interakzioei buruzko behar adinako informaziorik horien baterako esposizioak giza osasunean nabarmen eragiten duen faktore gisa izan dezakeen irismena ezagutzeko.

Kontrola eta prebentzioa

  • Aflatoxinak: Uztaldiaren aurretik edo ondoren sor daiteke, Aspergillus onddoak laborea infektatzen duenean.Horrenbestez, arriskua murrizteko kontrolak integrala izan behar du etapa guztietan, soroan hasi eta mahaira iristen den arte. Ikuspegi integral hori abian jartzeko, landare ostalariaren erresistentzia hobetzeko jardunbideak eta kontrol biologikorako metodoak erabil daitezke, baita uztaren ondorengo teknologiak ere, hala nola kaltetutako fruitu eta aleak lehortzea eta behar bezala biltegiratzea.
  • Fumonisinak: soroan sortzen dira, Fusarium onddoak laborantzak infektatzen dituenean, uztaldia baino lehen. Horrenbestez, soroan fumonisinak garatzeko arriskua murrizteko kontrol-neurri nagusia da nekazaritzako jardunbide egokiak ezartzea; esaterako, txandakako laboreak, lurrari eta klimari egokitutako barietateak… Halako neurriek landarearen estresa areagotzen duten faktoreak gutxitzen dituzte.

Azkenik, kontsumitzaileek zuzendutako zenbait gomendio ezarri dira, etxean bi mikotoxinetarako esposizioa murrizteko.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Kadmioarekiko elikadura-esposizioa Alemanian

BfR-k azterlan bat argitaratu du kadmioak elikagaietan duen presentziari eta Alemaniako herritarrak kutsatzaile horrekiko duten esposizioari buruz….

Mihi urdinaren Euskadiko egoeraren eguneratzea

NEIKER laborategiak adierazi du 3 serotipoa detektatu dela Barrundia (Araba) udalerriko ardi-ustiategi batean, eta, ondoren, Algeteko laborategiak egiaztatu duela….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad