OMErentzat lehentasunezkoak diren bakterio-patogenoak

OMEk osasun publikorako garrantzitsuak diren lehentasunezko bakterio-patogenoen zerrenda berria argitaratu du, mikrobioen aurkako erresistentzia prebenitu eta kontrolatzeko ikerketa, garapena eta estrategiak bideratzeko. Zerrenda horretan, antibiotikoekiko erresistenteak diren 15 familiatako 24 bakterio patogeno daude, hiru kategoriatan sailkatuta (kritikoa, altua eta ertaina) lehentasunak errazago ezartzeko.

Zerrenda berri horrek antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterio-patogenoen lehenespena eguneratu eta hobetzen du antibiotikoekiko erresistentziaren erronka aldakorrei heltzeko. Horrek, antibiotiko berrien eta erresistentzia-joera berrien I+G gauzatzeko tresna erabilgarri bihurtzen du; izan ere, nazioarteko koordinazioa sustatu eta berrikuntza bultzatzen du.

Zerrenda hori tresna gisa erabil dadin mundu osoan, osasun publikoaren ikuspegi integrala izan behar dugu mikrobioen aurkako erresistentziari aurre egin eta nazioko eta eskualdeetako testuinguruetara egokitzeko, aintzat hartuta patogenoen banaketan eta erresistentzia-kargetan eskualdeek dituzten aldaerak.

Hartzaileak

Gida hori honako hauentzat da: antibakterianoak garatzen dituzten enpresentzat, ikerketa-erakunde akademiko eta publikoentzat, ikerketaren finantzatzaileentzat, MAEren gaineko I+Gn parte hartzen duten elkarte publiko-pribatuentzat, MAEri buruzko politikak eta programak egin eta ezartzeaz arduratzen direnentzat.

Metodologia

Lehentasunezko bakterio-patogenoen zerrenda egiteko, bakterio farmakoerresistenteek eragindako infekzioen mundu-mailako karga zehaztu da, bai eta kutsakortasunarekin, tratagarritasunarekin eta prebentzio-aukerekin lotutako gaiak ere. Horretarako, osasun publikoan duten eragina aztertu da.

Lehentasunezko bakterio-patogenoen zerrenda

1. LEHENTASUN KRITIKOA

  • Karbapenemikoekiko erresistentea den Acinetobacter baumannii
  • Hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko erresistenteak diren enterobakterioak
  • Karbapenemikoekiko erresistenteak diren entreobakterioak
  • Errifanpizinarekiko erresistentea den Mycobacterium tuberculosis

2. LEHENTASUN ALTUA

  • Fluorokinoloekiko erresistentea den Salmonella Typhi
  • Fluorokinoloekiko erresistentea den Shigella
  • Bankomizinarekiko erresistentea den Enterococcus faecium
  • Karbapenemikoekiko erresistentea den Pseudomonas aeruginosa
  • Fluorokinolonekiko erresistenteak diren salmonella ez tifoideak
  • Hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko edota fluorokinolonekiko erresistentea den Neisseria gonorrhoeae.
  • Metizilinarekiko erresistentea den Staphylococcus aureus

3. LEHENTASUN ERTAINA

  • Makrodiloekiko erresistenteak diren A taldeko estreptokokoak
  • Makrodiloeliko erresistentea den Streptococcus pneumoniae
  • Anpizilinarekiko erresistentea den Haemophilus influenzae
  • Makrodiloekiko erresistenteak diren B taldeko estreptokokoak

Aldaketak 2017ko zerrendarekin erkatuz gero

Antimikrobianoekiko erresistentziaren mehatxuak gora egin du 2017an lehenengo zerrenda argitaratu zenetik, eta horrek murriztu egiten du antibiotiko ugariren eraginkortasuna.

2024ko zerrendan lau konbinazio berri gehitu dira. Hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko erresistenteak diren enterobakterioak aparteko talde batean sartu dira, lehentasun kritikoaren kategorian. Horrek agerian uzten du daukaten morbimortalitate-karga eta horiei aurre egiteko esku-hartze espezifikoak ezartzeko beharra, batez ere diru-sarrera txikiko eta ertaineko herrialdeetan.

Gainera, karbapenemikoekiko erresistentea den Pseudomonas aeruginosak eragindako infekzioa kategoria kritikotik lehentasun altuko kategoriara eraman da, erresistentziek mundu-mailan murrizketa izan dutela adierazten duten azken txostenak islatzeko.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…

Giza kontsumorako uraren A bisfenolaren eta PFASen mugak

2026ko urtarrilaren 12an, 2020/2184 (EB) Zuzentarauaren I. eranskinean uraren kalitatea ebaluatzeko ezarritako balio parametriko batzuk indarrean sartu ziren. Berrikuntza gisa, A bisfenola eta PFASak daude, besteak beste….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad