One Health txostena: Zoonosia Europan 2020

EFSAren eta ECDCren txosten bateratu horrek EFSAri nahitaez deklaratu beharreko zoonosien inguruan jakinarazitako datuak biltzen ditu, bai eta jarraipena egiten zaien baina hain ohikoak ez diren beste gaixotasun batzuen ingurukoak ere (adibidez: Mendebaldeko Niloko birusa), iaz jakinarazitakoak.

Txostenak, aurreko urtearekin alderatuta, zoonosi guztietan kasuak gutxitu direla erakusten du, trikinelosi eta yersiniosi kasuak izan ezik.

Hala ere, eta 2020. urtearen ezohikotasunagatik, hainbat arrazoik azaltzen dute murrizketa hori; hauek, besteak beste: gaixotasun horien diagnostiko txikiagoa, gaixoak arreta medikoko zentroak saihestea erabaki duelako; bidaia eta ekitaldien murrizketak; jatetxeen eta tabernen itxiera; berrogeialdikoa; konfinamendu-aldia; eta COVID-19aren aurkako beste neurri batzuk, hala nola maskarak erabiltzea, urruntze fisikoa eta eskuak desinfektatzea.

Campylobacter

2020an, gehien jakinarazi zen zoonosia campylobakteriosia izan zen; hala izan da 2005etik (aurten jakinarazitako kasu guztien % 60 baino gehiago da).

Horrekin guztiarekin, aurreko urteetan baino kasu gutxiago jakinarazi dira (120.946); izan ere, 220.000 baino gehiago izaten ziren.

Salmonella

Salmonellosi kasuek 52.702 pertsonei eragin zieten. 2019an, 88.000 kasu inguru izan ziren.

Yersinia

Yersiniosia gizakietan gehien jakinarazitako hirugarren zoonosia izan zen, salmonellosia baino 10 aldiz kasu gutxiago jakinarazi ziren. Horrekin guztiarekin, kasuek gora egin zuten aurreko urtearekin alderatuta.

ETGen agerraldiak

Elikagaiek transmititutako gaixotasunen (ETG) agerraldien kopurua ere % 47 murriztu zen aurreko urtearekin alderatuta (% 7 eta % 53 artean eragile kausalaren arabera).

Guztira ETGen 3.086 agerraldi jakinarazi ziren. Salmonella izan zen eragile kausalik ohikoena, eta agerraldien % 23 inguru eragin zituen. Salmonellosi-agerraldien iturri ohikoenak arrautzak eta deribatuak eta txerri-haragia izan ziren.

TOP 10 – agerraldi gehien eragiten dituzten patogeno / elikagai konboak

  1. Salmonella Arrautzak eta arrautza-produktuak ↓↓
  2. Norobirusak eta beste kalizibirus batzuk Krustazeoak, itsaskiak, moluskuak eta horien produktuak (egonkorra)
  3. Histamina / Eskonbrotoxina Arraina eta arrantza-produktuak ↓↓
  4. Salmonella Txerri-haragia eta txerri-produktuak ↓
  5. Salmonella okintzako produktuetan ↓↓
  6. Clostridium perfringens toxinak elikagai nahasketetan (egonkorra)
  7. Bacillus cereus toxinak elikagai nahasketetan ↓
  8. Listeria monocytogenes Arraina eta deribatuak ↑↑
  9. Flabibirusa, esnean akainen bidez transmititutako entzefalitisaren birusa barne ↑↑
  10. Norobirusa eta beste kalizibirus batzuk elikagai nahasketetan eta manipulazio-maila handiko elikagaietan (okintza eta catering-elikagaiak, buffetak) ↓↓

Gehiago jakin nahi duzu?

EFSAk ETGen agerraldien inguruko bi komunikazio-tresna interaktibo argitaratu ditu: “Story map” bat eta Datu-panel bat.

Story map-ak ETGen inguruko informazio orokorra eskaintzen du, eragile kausalak eta inplikatutako elikagaiak. Bestalde, datu-panelak 2015etik bildutako agerraldi horiei buruzko datu ugari bilatu eta kontsultatzeko aukera ematen du.

Datu Panela

Eguneraketa data: 2025/07/21

Elikadura-transmisioko toxiinfekzio nagusiak mundu-mailan

Elikagaien Segurtasunaren nazioarteko eguna dela-eta, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagaietako 42 arrisku biologiko eta kimiko nagusiek eragindako giza toxiinfekzioen zenbatespenari buruzko 2026ko edizioa argitaratu du….

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…