|
Iturria:
ONTZI
|

Europako Ontzien Araudi (PPWR) berrira egokitzea erronka handia da elikagai-enpresentzat. Prozesu hori errazteko asmoz, BASQUE FOOD CLUSTERek eta ELIKA Fundazioak sustatutako ONTZI | Basque Food Packaging Innovation Hub-ek elikagai-ontzien birziklagarritasunaren autodiagnostikorako online tresna bat jarri du zuen eskura gaurtik aurrera.
Doako tresna bat da, zuen ontzien birziklagarritasunaren ebaluazio azkar eta orientagarria egiteko aukera ematen duena, fitxa teknikoetan eskuratu ohi duzuen informaziotik abiatuta.
Tresna UNE-EN 13430 metodologian oinarritzen da, eta 2025/40 (EB) Erregelamenduarekin eta 1055/2022 Errege Dekretuarekin bat dator. Zuen ontzien egoera ezagutzeko eta hobetzeko aukerak identifikatzeko lehen urratsa da. Tresnaren bidez, elikagai-ontzi baten osagaien birziklagarritasuna ebaluatu daiteke, honako hauek lortuz:
- Birziklagarritasun-diagnostikoa(A, B edo C gradua)
- PPWRren arau-mugarri nagusien aurreko ebaluazioa.
- Mugak eta hobetzeko puntuen identifikazioa.
- Ontziaren diseinuan jarduteko gomendioak.
Elikagaien balio-katearen parte bazara, proba ezazu eta zure iritziak partekatu gurekin. Tresna BILIBINek garatu du, BASQUE FOOD CLUSTER eta ELIKA Fundazioaren laguntzarekin.
Eguneraketa data: 2026/07/23

