Home/Ontziak eta hauen materialak

Ontziak eta hauen materialak

Europa mailan, estatu kideen araudiek elikagai-sektorerako erabilitako ontzien eta horien materialen inpaktua murriztuko duten politikak garatzea ahalbidetzeko lan egiten da, betiere kontsumitzaileentzako elikadura-segurtasunaren bermeari eutsiz. Ildo horretan, Europako Zuzentarauek eta Erregelamenduek plastikoen erabilera gehiago murriztera jotzen dute, birziklatzeen erabilera sustatuz eta material berritzaileekin ontzi berriak garatzeko prozedurak ezarriz.

Beraz, ontziei eragiten dien garatutako araudia bi arlo nagusitan laburbil genezake:

Elikagaiekin kontaktuan dauden materialak (MCA)

Ontzien elikadura-segurtasunari buruzko araudia da. Ontziak behar bezala nola egiten diren zehazten duena, herritarrentzat arriskutsuak ez izateko eta elikagaien osaera edo ezaugarri organoleptikoak ez aldatzen ez dituztenak.

Ontziak eta ontzien hondakinak

Elikagai-ontziek ingurumenean duten inpaktua murrizteko helburuarekin garatutako araudia. Hauek dira helburuak: erabilera murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea eta balioztatzea, ekoizlearen erantzukizun zabalduaren kontzeptua finkatzea, ekodiseinu-planak garatzea enpresetan, erabilera bakarreko ontziak mugatzea, etab.

Europako eta Estatuko araudi horiek ontzi jasangarrien eskari gero eta handiagoa bultzatzen dute, eta, horretarako, enpresa ekoizleek eta enpresa eskatzaileek erantzun egokia eman behar dute. Ildo horretan, BASQUE FOOD CLUSTERek eta ELIKA Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak 2023ko Berrikuntza Funtsaren bidez finantzatutako ENVAS3S proiektuaren esparruan, ONTZI – BASQUE FOOD PACKAGING INNOVATION HUB berrikuntza-komunitatea sortu dute, elikagaien segurtasunari eta enpresen lehiakortasuna baztertu gabe, ingurumen-arauetara egokitzeko beharrari erantzuteko. Euskal elikagaien enpresaren eta ontzi eta enbalajeetako nazioarteko irtenbiderik onenen arteko lotura izateko asmoz sortu zen.

Berrikuntza-komunitate honek adituen batzorde bat jartzen du parte-hartzaileen eskura, eta batzorde horrek enpresei lagunduko die ontziratzeko eta elikagaiak eta edariak hornitzeko dituzten beharrizanetarako irtenbide eraginkorrenak identifikatzen. Halaber, plataformak lege-esparruko dokumentazio garrantzitsua, shopper azterlanak eta inpaktu handieneko joerak dituzten txostenak eskainiko ditu.

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad