Home/Ontziak eta hauen materialak / Elikagaiekin kontaktuan dauden materialak

Elikagaiekin kontaktuan dauden materialak

Elikagaiekin kontaktuan dauden materialtzat jotzen dira amaitutako material eta objektu guztiak, elikagaiekin kontaktuan dauden material eta objektu aktibo eta adimendunak barne, baldin eta:

  1. elikagaiekin kontaktuan egoteko pentsatu badira, edo
  2. elikagaiekin jada kontaktuan badaude eta horretarako badira, edo
  3. espero bada elikagaiekin kontaktuan egongo direla edo, erabilera-baldintza arruntetan edo aurreikusteko modukoetan, beren osagarriak elikagaiei transmitituko dizkietela.

Artikulua: “Elikagaiekin kontaktuan dauden materialak” – ELIKA (2013)

Liburuxka: “Elikagaiekin kontaktuan dauden materialak” – DGSante (2015)

Fabrikatuta egon beharko dira halako moldez non erabilera-baldintza normaletan ez dizkieten elikagaiei beren osagarriak transmitituko, honako hauek eragin ditzaketen kopuruan:

  1. giza osasunerako arriskuren bat sortzea
  2. elikagaien konposizioan onargarriak ez diren aldaketak eragitea
  3. elikagaien ezaugarri organoleptikoetan aldaketak eragitea.

Legeria

Oro har, bete beharreko bi araudi daude, erabiltzen den materiala edozein dela ere:

1935/2004 Araudia (CE), elikagaiekin kontaktuan jartzera bideratutako material eta objektuei buruzkoa eta 80/590/CEE eta 89/109/CEE Zuzentarauak indargabetzen dituena, bermatzeko erkidegoko lurraldean jartzen diren material guztiek kalitate-arau berak betetzen dituztela

Batzordearen 2023/2006 Araudia (CE), 2006ko abenduaren 22koa, elikagaiekin kontaktuan jartzeko diren material eta objektuen fabrikazio-jardunbide egokiei buruzkoa

Gainera, denborak aurrera egin ahala, 1935/2004 Araudiko (CE) I. eranskinean jasotako material guztiek legeria espezifikoa izan beharko dute, eta legeria hori ere bete beharko dute. Plastikoek (birziklatutako plastikoak barne), material adimendunek eta objektu aktiboek, adibidez, legeria hori edo neurri espezifiko hori dute jada.

Ebaluazioa eta baimena

Elikagaiekin kontaktuan jartzeko materialen ebaluazioa Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) gauzatzen du.

Nahi duten langile guztiek material horiek fabrikatzeko edozein substantzia aurkez dezakete ebaluatu dadin.

Espedienteak harremanetarako gune nazionalen bidez igorri behar dira, eta estatu-mailan AECOSANek betetzen du funtzio hori. Informazioa jasotzen duten dosierrak argitaratutako gidetan xedatutakoarekin bat etorriz egingo dira.

EFSAk eta Europako Batzordeak argitaratutako gidak 

Material motak

Aktiboak / Adimendunak

Polimerikoak

Plastikoak

Zeramika

Zelulosa birsortua

Ontziei buruzko informazio gehiago:

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad