Plastikozko ontziak

Plastikoa material arina, merkea eta erabilgarria da. Baina plastiko-hondakinek ingurumenean eta gure osasunean ondorio globalak dituzte eta drastikoak izan daitezke. Itsasoko hondarren % 80 inguru plastikoak dira eta askotan itsasoko eta hegaztien bizitzan eragina dute.

Ontziratzeko eta ez ontziratzeko Europako nekazaritza-ekoizpenean erabilitako plastikoak
Iturria: Assessment of agricultural plastics and their sustainability – A call for action. Rome. FAO. 2021

Lehorreko ekosistemak dira, bereziki lurzoruak, nekazaritza-ekoizpenean erabiltzen diren plastikoen hasierako hartzaile nagusiak; aldiz, ekosistema urtarretan eragin handiagoa dute baztertutako, galdutako edo botatako arrantza‑aparailuek eta arrantzako plastikozko beste hondakin batzuek. Gaur egun ez dakigu ur-ibilguetara nekazaritzako zenbat plastiko iristen den.

Europako hondartzetako itsasoko hondakinen % 80-85 plastikoak dira.

Ingurumenera iristen direnean, plastikoek kalte egin dezakete ondorio fisikoen bidez (harrapatu edo lotu egin dezakete), ondorio kimikoen bidez (gehigarriak edo errekuntzako produktuak askatu, esaterako) eta efektu biologikoen bidez (sustraien garapena galarazi edo ehunetan edo zeluletan kalteak eragin). Eragindako kaltearen larritasuna eta tipologia plastikoaren tamainari lotuta egoten da gehienetan. Gaur egun, mikroplastikoek (5 mm baino gutxiagoko partikulek) izan ditzaketen ondorioei arreta berezia eskaintzen zaie.

Lehorreko ekosistemetan plastikoaren fluxuaren adierazpen eskematikoa
Iturria: Assessment of agricultural plastics and their sustainability – A call for action. Rome. FAO. 2021

Ur ekosistemetan plastikoaren fluxuaren adierazpen eskematikoa
Iturria: Assessment of agricultural plastics and their sustainability – A call for action. Rome. FAO. 2021

European Green Deal-en helburuekin bat etorrita, Europako Batzordeak politikak garatzen jarraitzen du Europar Batasuneko herrialdeetan plastikoa erabiltzeari buruz.

Behin bakarrik erabiltzeko plastikoak

Behin bakarrik erabiltzeko plastikoak plastikoz egiten dira osorik edo zati batean, eta, oro har, behin bakarrik erabiltzeko edo bota aurretik denbora-tarte laburrean erabiltzeko egiten dira.

2019ko maiatzean onetsi zen erabilera bakarreko plastikozko produktuei buruzko EBren araudia, eta galdutako edo baztertutako arrantza-aparailuekin batera Europako hondartzak eta itsasoak gehien kutsatzen dituzten plastikozko 10 artikuluetan jartzen du arreta.

Ozeanotan dauden plastikozko hondakinen % 50 behin bekarrik erabiltzeko plastikoak dira eta hondakinen % 27 arrantza-aparailuak dira.

  • 2019/94 (EB) Zuzentarauaren ibilbide-orria

2019/94 (EB) Zuzentarauaren betebehar batzuk ondorengo epeak bete behar dituzte:

  • Produktuak merkatuan sartzeko eta markatzeko murrizketei buruzko arauak 2021eko uztailaren 3tik aurrera aplikatuko dira.
  • Botilei buruzko produktuen diseinurako betekizunak 2024ko uztailaren 3tik aurrera aplikatuko dira.
  • Ekoizlearen erantzukizun zabalduari buruzko neurriak 2024ko abenduaren 31tik aurrera aplikatuko dira.

Europako Zuzentarauak, beranduenez, 2021eko uztailaren 3an lortu behar zuen lege maila EBko herrialdeetan. 

Indarrean dagoenez eta estatuko araudira transposizioa egiteko epea gainditu denez, MITECOk informazio-ohar bat argitaratu zuen, 2019/904 (EB) Zuzentarauko aurreikuspenen aplikagarritasuna argitzeko.

2022ko apirilaren 9an, Ekonomia Zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legea argitaratu zen, eta urte bereko apirilaren 10ean sartu zen indarrean.

2019/94 (EB) Zuzentarauaren arabera:

EBn debekatuta dauden plastikozko produktuak

  • Mahai tresnak (sardeskak, labanak, koilarak, txotxak)
  • Platerak
  • Lastotxoak
  • Kotoi-zotzak
  • Edari-irabiagailuak
  • Puxikei heltzeko eta hari lotuak joateko makilatxoak
  • Elikagaietarako poliestireno hedatuz eginiko ontziak
  • Plastiko oxodegradagarriz eginiko produktuak

Zein produktutan sustatzen da kontsumoa murriztea?

  • EBren hondakinei buruzko politikarekin bat etorriz, EBko herrialdeek:
    • neurriak hartu behar dituzte behin bekarrik erabiltzeko diren eta alternatibarik ez duten hainbat plastikoren kontsumoa murrizteko (edarietarako edalontziak, tapak eta tapoiak barne, eta berehala kontsumitzeko prestatutako elikagaietarako ontziak)
    • Behin bakarrik erabiltzeko produktuen eta hartutako neurrien jarraipena egin behar dute, eta Europako Batzordeari egindako aurrerapenen berri eman behar diote.
  • Zuzentarauak produktu hauen kontsumoaren murrizketa kuantitatibo handinahi eta jasangarria exijitzen du urterako (2022ko erreferentzia-puntu batekin alderatuta).

Bilketa bereizirako eta plastikozko botilen diseinurako betekizunak

  • Zuzentarauak birziklapenerako honako bilketa-helburu hau ezartzen du 2029rakoplastikozko botilen % 90 biltzea (2025erako tarteko helburua: % 77).
  • Botila horiek egiteko gutxienez % 25 plastiko birziklatua erabili behar da 2025erako (PET botilak), eta % 30 2030erako (botila guztiek).

Markatzeko betebeharra

Merkatuan sartzen diren eta erabili eta botatzekoak diren plastikozko hainbat produktuk ageriko marka bat eraman behar dute, argi eta garbi irakurtzeko modukoa eta ezabaezina ontzian edo produktuan bertan:

  • Emakumeen higienerako produktuak.
  • Toallatxo bustiak.
  • Iragazkidun tabako-produktuak.
  • Edarietarako edalontziak.

Markek honako hauei buruzko informazioa eman behar diete kontsumitzaileei:

  • Produktuaren hondakinak kudeatzeko aukera egokiei edo produktu horretarako ekidin behar diren hondakinak deuseztatzeko moduei buruzkoa.
  • Produktuan plastikoaren presentzia eta zaborra isurtzeak ingurumenean duen eragin negatiboari buruzkoa.

Ekoizlearen erantzukizun zabaldua

Zuzentarauak «kutsatzen duenak ordaintzen du» printzipioa hartzen du bere baitan. Ekoizleek honako gastu hauek ordaindu beharko dituzte:

  • Hondakinen kudeaketari dagokion garbiketa.
  • Datuen bilketa.
  • Produktu hauei buruzko sentsibilizazio-kanpainak:
    • Elikagai eta edarietarako ontziak.
    • Botilak.
    • Edalontziak.
    • Ontziak eta bilgarriak.
    • Plastikozko poltsa arinak.
    • Iragazkidun tabako-produktuak.

Toallatxo bustiei eta puxikei dagokienez, bilketa-gastuak ez beste gainerako betebeharrak aplikatuko dira.

EBko herrialdeei honako hau ere exijitzen zaie:

  • Ekoizlearen erantzukizun zabalduari (EEZ) buruzko neurriak hartu direla bermatzea, plastikoa duten arrantza-aparailuei dagokienez.
  • Plastikoa duten arrantza-aparailuak behatzea eta ebaluatzea, EB mailan bilketa-helburuak zehazteko.

Kontzientziazioa

EBko herrialdeek honako hauetarako neurriak ere hartu behar dituzte:

  • Kontsumitzaileei informazioa emateko eta haien artean jarrera arduratsua sustatzeko, produktu horien zabor-isuri sakabanatua murriztu dadin.
  • Kontsumitzaileak sentsibilizatzeko berriz erabiltzeko produktu alternatiboei buruz eta behin bakarrik erabiltzeko plastikozko produktuak estolderia-sarean botatzeak duen eraginari buruz.

Plastikozko poltsak

Plastikozko poltsa sakabanatuek kutsadura eragiten dute ingurumenean eta areagotu egiten dute ur-masetan hondakinak egoteak sortzen duen arazo orokortua. Arazo hori mehatxua da ur-ekosistementzat mundu-mailan. Itsasoko ekosistemetan bereziki kezkagarria da hainbat plastiko motaren degradazioak mikroplastikoak sortzen dituela eta horiek elikakatean sartzen direla.

2015/720 Zuzentarauak hainbat aldaketa egin zizkion 94/62/EE Zuzentarauari plastikozko poltsa arinen kontsumoa murrizteari dagokionez. Aldaketa horren transposizioa Espainiako ordenamendu juridikora 293/2018 Errege Dekretuaren (maiatzaren 18koa, plastikozko poltsen kontsumoaren murrizketari buruzkoa dena eta Ekoizleen Erregistroa sortzen duena) bidez egin zen. 

Errege Dekretu horretan 2015/720 (EB) Zuzentarauko definizioak sartu ziren:

  • Plastikozko poltsa arinak: 50 mikrometro baino gutxiagoko lodiera duten poltsak dira. “Behin bekarrik erabiltzeko poltsa” deitu ohi dena da, oso lodiera txikia baitu.
  • Plastikozko poltsa oso arinak: 15 mikrometro baino gutxiagoko lodiera duten poltsak dira. Normalean ontziratu gabe saltzen diren produktuak (fruta, barazkiak…) garraiatzeko, higienea dela eta, erabiltzen diren poltsak dira.
  • Plastiko zatigarrizko poltsak: plastikozko materialaren zatikatzea mikrozatietan katalizatzen duten plastikozko materialez egindako poltsak dira. Plastiko zatigarriaren kontzeptuan sartzen dira bai oxigenoak zatitu ditzakeen plastikoak (edo plastiko oxodegradagarria), bai argiak, beroak eta urak zatitu ditzaketen plastikoak.
  • Plastikozko poltsa konpostagarriak: poltsa biodegradagarriak ere deituak, zerealen almidoiz egindakoak dira. Europako EN 13432:2000 araua bete behar dute. Arau horrek ontzi eta bilgarri konpostagarriak eta biodegradagarriak egiteko betekizunak zehazten ditu.
  • 2015/720 (EB) Zuzentarauaren helburuak
  • 293/218 EDaren ibilbide-orria

Plastikozko poltsa arinen kontsumoa murriztea:

  • 2019ko abenduaren 31rako, 90 plastikozko poltsa arin pertsonako eta urteko.
  • 2025eko abenduaren 31rako, 40 poltsa pertsonako eta urteko.
  • 2018ko uztaiaren 1etik aurrera poltsak kobratu egin behar dira. (salbu eta oso arinak eta % 70 plastiko birziklatua duten poltsa lodiak)
  • 2020ko urtarrilaren 1etik aurrerapoltsa lodien % 50 plastiko birziklatua izan behar da eta debekatuta daude plastiko zatigarrizko poltsak, edozein lodieratakoak.
  • 2021eko urtarrilaren 1etik aurreradebekatuta daude plastikozko poltsa arinak eta oso arinak, konpostagarriak izan ezik.
Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad