Osasun Publikoaren eta Adikzioen 2016eko Txostena

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren Zuzendaritzak Osasun Publikoaren eta Adikzioen 2015eko Txostena kaleratu du. Jarraian, labur azaltzen dira Elikagaien Segurtasunarekin zerikusia duten gaiak.

Elikagai-establezimenduak kontrolatzeko programaren helburua da EAEko elikagai-establezimenduak ikuskatzea establezimendu bakoitzaren osasun-arriskuan oinarrituriko maiztasunarekin. Xede horrekin, Osasun Zerbitzuko ikuskatzaileek 8.842 kontrol-bisita egin dituzte denera; bisita horietatik 316 autokontrolerako programak ezartzeko auditoretzak izan dira, hiltegietako ikuskapenak eta erreklamazioen jarraipena, besteak beste…

Elikagaien segurtasun mikrobiologikoa

Establezimenduetako kontrol ofizialaren harira, 661 establezimendutan jasotako produktuen 1.503 laginen ikerketa analitikoa egin da. Hauek dira emaitza aipagarrienak:

Lagin ez-bateragarriak sorrarazi zituzten patogenoak edo haien toxinak hauek izan ziren: Campylobacter spp (24 lagin, % 52,2), metizilinarekiko erresistentea den Staphylococcus aureus (25 lagin, % 24,1), norobirusa (1 lagin, % 14,3), Yersinia enterocolitica (5 lagin, % 7,2), E. coli berotoxigenikoa (2 lagin, % 1,7), Salmonella spp (8 lagin, % 0,5) eta Listeria monocytogenes (6 lagin, % 0,5). Ikertutako higiene-faltaren adierazleen artean, 37ºCra dauden enterobakterioak izan ziren hutsegite gehien eman zuen parametro nagusia (173 lagin, % 14,5).

Sektoreei dagokienez, haragiaren eta haragi-produktuen sektoreak izan ditu lagin ez-bateragarri gehienak: azterturiko 163 laginetik 70 (% 42,9), 88 establezimendutan; jarraian, opilgintzaren sektoreak (% 22,1 lagin ez-bateragarriak), eta esnearenak eta esnekienak (% 16,7 lagin ez-bateragarri).

Hondakinak animalia-jatorriko elikagaietan

Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen Zuzendaritzak, Farmazia Zuzendaritzak, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak eta Foru Aldundietako Abeltzaintza Zerbitzuek substantzia horiek kontrolatzeko plan batean dihardute 2001az geroztik, sendagaietako hondakinak, animalia-erabilerarako debekatutako substantziak, plagizidak eta ingurumen-kutsatzaileak gutxitzeko helburuz.

Sendagaien artean, mikrobioen aurkako produktuetan aurkitu da, oro har, gorabehera gehien. Hori dela eta, batik bat talde horretako laginak hartu dira orain arte. Hala ere, 2016. urtean ez zen gorabeherarik aurkitu substantzia horietan gure lurraldean.

Ingurumen-kutsatzaileei dagokienez, bateraezintasun bat aurkitu da behi batean, mikotoxina batek kutsaturiko pentsuarekin elikatzearen ondoriozkoa.

Hiltegietako ikuskapenak

EAEko hiltegietan etengabe ikuskapenak egiteko Albaitaritza Zerbitzu Ofizialak helburu hauek ditu, besteak beste: 1) haragien kalitate higieniko eta sanitarioa bermatzeko beharrezko kontrolak egitea; 2) giza kontsumorako desegokitzat jo diren haragi eta erraiak elikakatetik kentzen direla zaintzea. Horretarako, industrien jarduera etengabe ikuskatzen du (hilko diren animalia guztien hil aurreko eta ondorengo ikuskapena), animaliak ongi egoteko baldintzak betetzen direla berresten du, eta agente zoonotiko nagusiak zaintzen eta kontrolatzen ditu.

Hil aurreko ikuskapenetan sarrien aurkitzen diren gorabeherak animalia-ongizatearekin eta identifikazioarekin lotutako datuen ondoriozkoak izaten dira behietan; identifikazioarekin eta garbitasunarekin lotutako datuen ondoriozkoak zaldietan; eta animalia-ongizatearen segidako identifikazioarekin lotutako datuen ondoriozkoak txerrietan.

Bestalde, honako hauek dira konfiskazio partzialen kausa nagusiak, espezieen arabera: behietan, bronkopneumoniak eta pleuresiak eragindako lesioak (% 25,95), gibeleko distomatosia (% 15,97) eta hainbat organotako abszesuak (% 11,31); txerrietan, heste-zizare handiak gibelean eragindako parasitazioa (% 41,29), perikarditisa (% 20) eta bronkopneumoniak eta pleuresiak eragindako lesioak (% 18,21); eta ardietan, hainbat agentek eragindako gibeleko parasitosia eta biriketakoa (% 83,39).

Azkenik, animalia batzuk, ongizatea dela eta, ez dira egokiak hiltegira garraiatzeko eta “in situ” hil daitezke, eta haien haragia giza kontsumorako erabil daiteke. Bada, joan den urtean, ongizate-arrazoiengatik ustiategian hildako 37 animalia iritsi ziren gure hiltegietara, eta horietatik soilik 2 jo dira giza kontsumorako desegokitzat.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad