Osasun publikoaren eta adikzioen 2019-2021 txostena

2019-2021ko Osasun Publikoaren txostenean Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoko eta Adikzioen zuzendaritzako talde teknikoek hiru urte hauetan zehar jasotako emaitzak eta egindako jarduketak biltzen dira.

Arrisku biologikoak

Campilobacteriosia

2012ean 2.537 kasu erregistratu ziren; hortaz, tasa 115,6 kasukoa izan zen 100.000 biztanleko. % 56 gizonak ziren, eta % 23 10-19 adin-taldean erregistratu zen. 2019 eta 2020an kasu kopuruak behera egin zuen nabarmen, baina berriro gora egin du, eta 2008an hasi zenetik goranzko joera nabarmendu da.

 

Listeriosia

2021ean 28 listeriosi kasu jaso ziren, eta horietako bat haur jaioberri batean antzeman zen. % 63,4 gizonak ziren, eta adinari dagokionez, mediana 76 urtekoa izan zen. Denak ospitaleratu ziren, eta bat hil egin zen (hilkortasuna: % 3,6).

 

Norobirusa

2021ean IMSan norobirusaren 1.284 kasu erregistratu ziren; hau da, 58,5eko tasa EAEko 100.000 biztanleko. % 53,7 gizonak ziren, eta % 57,7 1-9 adin-taldean erregistratu zen. Mikroorganismoa urtarokotasun argia dago, bereziki ohikoa baita urrian eta azaroan.

 

Salmonelosia (sukar tifoidea eta paratifoidea kanpo)

2021ean 508 salmonella kasu jakinarazi ziren (23,16 isolamendu 100.000 biztanleko). 2017az geroztik S. Typhimurium kasuek behera egin dute.

Errotabirusa

2021ean 501 errotabirus isolamendu detektatu dira; hau da, 22,84ko tasa EAEko 100.000 biztanleko. Errotabirusaren kasuen % 84,03 10 urtetik beherako haurrengan hauteman da.

 

Giardiasia

2021ean 455 Giardia kasu jakinarazi ziren; hau da, 20,75ko tasa 100.000 biztanleko. Kopuru hori 2020koa bano altuagoa da, 400 kasu erregistratu baitziren. 2019an hirurtekoko tasarik altuena erregistratu zen: 30,6 kasu 100.000 biztanleko.

 

Q sukarra

2016az geroztik Q sukarraren kasuen kopuruak behera egin du. 2019an 62 kasu deklaratu ziren EAEn; 37 baieztatu ziren eta 25 balizkoak ziren. Tasa 2,83/100.000 biztanlekoa izan zen. 2020an hautemandako kasuen beherakada pandemiaren ondoriozkoa izan daiteke; izan ere, kasu gutxiago jakinarazi ziren. 2021ean 141 kasu deklaratu dira EAEn. Horietatik 110 kasu agerraldi batekin lotura dute, eta 31 isolatutako kasuak dira. 108 kasu 2020 abendutik 2021eko urriaren artean Baltzolako kobazuloetan (Dima) egotearekin lotu dira.

 

E. coli Enterohemorragikoa

2019an E. coli enterohemorragikoko 87 kasu deklaratu ziren; 2020an, berriz, 51 kasu deklaratu ziren, eta 2021ean 146 (142 baieztatu ziren, 3 balizkoak izan ziren eta bakar batean susmoa antzeman zen).

Arrisku kimikoak

Elikagaien Segurtasun Kimikoko progaramaren barruan, ezpata-arrain eta marrazo (gelba, arraizuria) lagin askotan merkuri kopuru altua erakutsi zuten. Halaber, baimendutakoa gainditzen zuen histamina maila hauteman zen izoztutako eta kontserbako hegaluzean.

Gehigarriei dagokienez, arrain eta deribatuen talde horretan bakailao gezatuan sorbato eta benzoatorako eta krustazeoetan sulfitorako baimendutako kopurua gainditzen zuen edukia detektatu zen.

Halaber, sulfitoak baimendutako kopurua gainditzen zuen edukia detektaktu zen zenbait haragi-produktutan, hala nola saltxitxa eta hanburgesetan. Talde horretan, lukainkan baimendutako kopurua gainditzen zuten nitrato- eta nitrato-mailak  hauteman ziren.

Hidrokarburo polizikliko aromatikoen (HPA) presentziari dagokionez, ketu gabeko piperrauts lagin batean ez zen bete (kasu horretan gehieneko muga dago). Halaber, HPA maila handiko ketutako piperrauts laginak aurkitu ziren, baina ez zen “ez-betetzetzat” hartu, ketutako piperrautsaren kasuan ez baitago legezko mugarik.

Akrilamidaren kasuan, erreferentzia-mailak gainditu direla detektatu da, batez ere patata oinarri duten janarietan (patata frijituak) eta haurren elikadurara bideratutako zereal-ahien kasuan, baina baita beste elikaga edo gailleta batzuetan eta moldeko ogian.

Elikagai bidez trans. gaix. agerraldiak

  1. urtean EAEn 45 agerraldi deklaratu ziren, 2020an, berriz, 12 eta 2021ean 32.

Agerraldi horiekin lotutako elikagaiak…

2019an agerraldien % 30ean ezin izan zen inplikatutako elikagaia identifikatu. Identifikatu zirenen artean, gehienak (% 9) zerealak, itsaskiak/krustazeoak/moluskuak eta arraina izan ziren.

2020an agerraldien % 27an ezin izan zen inplikatutako elikagaia identifikatu. Identifikatu zirenen artean, gehinak (% 27) arrautzak eta arrautzez egindako produktuak izan ziren.

2021ean agerraldien % 63an ezin izan zen inplikatutako elikagaia identifikatu. Identifikatu zirenen artean, gehinak (% 16) arrautzak eta arrautzez egindako produktuak izan ziren.

Eguneraketa data: 2025/07/21

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…

Giza kontsumorako uraren A bisfenolaren eta PFASen mugak

2026ko urtarrilaren 12an, 2020/2184 (EB) Zuzentarauaren I. eranskinean uraren kalitatea ebaluatzeko ezarritako balio parametriko batzuk indarrean sartu ziren. Berrikuntza gisa, A bisfenola eta PFASak daude, besteak beste….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad