Osasun Publikoari eta Adikzioei buruzko 2022ko txostena: elikadura-osasuna

2022an Euskadik erroldatutako 25.412 elikadura-establezimendu zituen. Urte horretan kontrolerako 7.786 bisita egin ziren establezimendu horietara.

Kontrol-programak elikagaietatik eratorritako kontsumitzaileen osasunerako arriskuak minimizatzeko estrategiaren ardatza dira (elikadura-establezimendu, hiltegi eta ontzi-izozkailuen kontrola).

Osasun Publikoari buruzko 2022ko Txosten horrek Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako talde teknikoek eskuratutako emaitzak eta eginiko jarduketak laburtzen ditu.

ELIKAGAIEN SEGURTASUN MIKROBIOLOGIKOA

Segurtasun Mikrobiologikorako Programak zaintza- eta kontrol-jarduketak garatzen ditu, nagusiki hiru jarduketa-ildoren bidez:

  1. Elikagaiak ekoizteko establezimenduen kontrol ofizialean egiaztapen analitikoa egiteko plana.
  2. Patogenoen zaintzarako plan horizontala.
  3. Kontsumitzeko prest dauden elikagaiak ekoiztean erabilitako lan-eremu eta tresnetan monocytogenes bakterioa kontrolatzeko plana.

Egiaztapen analitikoa egiteko plana

Euskadin eginiko kontrolerako 807 bisitetatik, 3 bakarrik izan zuten AURKAKO irizpena. Zehazki, analisiek emaitza positiboa izan zuten Salmonella spp./Listeria monocytogenes bakteriorako “kontsumitzeko prest dauden prestatutako elikagaietan” (guztira 556 egin ziren), eta bi emaitza positibo egon ziren Salmonella spp./E. coli verotoxigeniko/Listeria monocytogenes bakteriorako, haragian eta haragi-produktuetan (guztira 53 lagin aztertu ziren).

Patogenoen zaintzarako plan horizontala

Plan horretan, aztertutako 260 laginetatik, 3k emaitza positiboa eman zuten: Bata Listeria monocytogenes bakteriorako, ontziratutako haragi-eltzekoetan (29 laginetatik 1); bestea E. coli  verotoxigeniko/Salmonella spp. bakteriorako Kontsumitzeko prest dauden begetaletan (Hozitutako hazien kimuak, Ebakitako fruta eta barazkiak, Pasteurizatu gabeko zukuak) (52tik 1); eta, azkena, Bizirik dauden bi kuskuko moluskuak, ekinodermoak eta  gastropodoak, Salmonella spp./E. coli bakterioaren positiboagatik (18tik 1).

Kontsumitzeko prest dauden elikagaiak ekoiztean erabilitako lan-eremu eta tresnetan L. monocytogenes bakterioa kontrolatzeko plana

Analisi bidezko egiaztapena 30 establezimendutan egin da, establezimendu bakoitzean elikagaiekin kontaktuan dauden azaleren 5 lagin aterata, eta kontsumitzeko prest dauden produktuei L. monocytogenes bakterioa transmititzeko arrisku handiena duten manipulazio-faseetan erabiltzen direnak lehenetsi ziren.

Lortutako emaitzak negatiboak izan dira, 2 establezimenduetako 3 laginetan ez ezik.

ELIKAGAIEN SEGURTASUN KIMIKOA

Arrantza-produktuei dagokienez, merkurioko gehieneko muga gainditu da aztertutako hiru ezpata-arrainetako batean, eta baimendutako histamina baino gehiago zegoen olio begetalean kontserbatutako atun argiko lagin batean, baina ez zen emaitza positiborik atera atun fresko edo izoztuan.

Elikagai-talde horien kasuan, aditiboetarako baimendutako mugak gainditu ziren krustazeotan (otarrainxkak eta ganbak), sulfito gehiegi baitzeuden.Horretaz gain, sulfitoetarako baimendutako kopuruak gainditu ziren haragiaren deribatuen taldean; zehazki, saltxitxa eta hanburgesetan. Talde horretan ere, nitrato- eta nitrito-maila altuegiak zeuden txorizoan, baimendutakoa gaindituz.

Akrilamidari dagokionez, erreferentziazko mailak gainditu diren kasu bakarra patata frijituen lagin batean izan da. Erreferentziazko mailak gainditzeak adierazten du elikadura-enpresako ustiatzaileek aplikatutako arintze-neurriak berrikusi eta beharrezko prozedura eta kontrolak egokitu behar dituztela.

ELIKAGAIEN GAINEKO ALERTAK

Azpiko taulan ikus dezakegu zein izan ziren 2022. urtean zehar SCIRIri eginiko jakinarazpenak:

Azpimarratu behar da alerta asko egin zirela elikagaietan adierazita ez zeuden alergenoengatik. “Beste batzuk” taldean (12 alerta 2022an zehar) sartuta daude olioak, edariak, elikagaiekin kontaktuan dauden materialak eta elikadura-osagaiak; hain zuzen ere, azken horiek goieneko unean daude, merkatuan elikadura-osagai berriak sartzen ari baitira.

Eguneraketa data: 2025/07/21

Kadmioarekiko elikadura-esposizioa Alemanian

BfR-k azterlan bat argitaratu du kadmioak elikagaietan duen presentziari eta Alemaniako herritarrak kutsatzaile horrekiko duten esposizioari buruz….

Mihi urdinaren Euskadiko egoeraren eguneratzea

NEIKER laborategiak adierazi du 3 serotipoa detektatu dela Barrundia (Araba) udalerriko ardi-ustiategi batean, eta, ondoren, Algeteko laborategiak egiaztatu duela….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad