Panga kontsumitzearen arriskuen ebaluazioa

ACSAren Elikagaien Segurtasunerako Aholku Batzorde Zientifikoak pangaren kontsumoari buruzko iritzia eman du, arrain horretan ager daitezkeen kutsatzaile kimikoak direla eta, hala nola nitrofuranoak, merkurioa eta artsenikoa.

Batzordeak ondorioztatu du panga kontsumitzeak ez duela gizakion osasuna arriskuan jartzen; beraz, segurua da dieta orekatu batean panga kontsumitzea.

 

Osaera nutrizionala

Panga ur gezako arrain zuria da, akuikultura-tekniken bidez ekoitzia. Arrain hori batez ere Asia hegoaldean ekoizten da, eta Espainian merkaturatzen den panga gehiena Vietnametik dator.

Nutrizioaren ikuspuntutik, pangaren osaera beste arrain zuri batzuenaren antzekoa da. Gantz, kolesterol eta Omega 3 gantz-azido gutxi dauka, eta beste arrain zuri batzuk (legatza, amuarraina, oilarra…) baino proteina zertxobait gutxiago dauka.

Kutsatzaile kimikoak

Nitrofuranoak

2015 eta 2016 artean, RASFFek 12 ohartarazpen egin zituen Asiatik zetorren pangan erdikarbazidaren presentzia hauteman zela eta. Erdikarbazida nitrofuranoaren metabolito bat da, eta haren erabilera debekatuta dago Europar Batasunean; ondorioz, ez dago horrentzako Hondakinen Gehieneko Mugarik.

ACSAk gerta daitekeen kasurik larriena aztertu du, eta erdikarbazidaren balio altuarekin (5μg/kg) kontaktuan egoteak dituen ondorioak ebaluatu ditu; hala, adierazi du ez dagoela gizakion osasunerako arriskurik, zenbatetsitako balioak EFSAk ezarritako maila segurua baino askoz ere baxuagoak direlako.

Merkurioa

ACSAk 18 panga-laginetako merkurio-edukia aztertu du; emaitzek erakusten dute balioak detekzio-mailaren azpitik zeudela. Metilmerkurioa, merkurio motarik toxikoena, merkurio osoaren % 75 zenez, 0,0375 mg/kg-ko balioa zenbatetsi da.

Gomendioen arabera astean 3 anoa arrain kontsumitu behar direla kontuan hartuta, balio horiekin zenbat merkurio kontsumitzen den aztertu da, eta ondorioztatu da horrek ez duela gizakion osasuna arriskuan jartzen; izan ere, nitrofuranoekin gertatzen den bezala, zenbatetsitako balioak EFSAk ezarritako maila seguruak baino baxuagoak dira.

Artsenikoa

Azken urteotan, RASFFek ez du ohartarazpenik egin EBko pangan artsenikoa egoteari dagokionez. Ez dago artseniko-kantitaterako legezko mugarik arrainetan.

Hala ere, Asiatik datozen arrainek duten artsenikoari buruzko azterketak egin dira, bertako uretan metal hori aurki baitaiteke. Azterketa horietan detektatutako gehieneko balioa kasurik okerren gisa hartuta (0,077 mg/kg), eta kontuan hartuta artseniko osoaren % 10 forma inorganikoan dagoela (hori da formarik arriskutsuena), esposizioa zenbatetsi da, astean 3 panga anoa kontsumitzen direla oinarri hartuta. Emaitzek erakusten duten balioa EFSAk ezarritako maila segurua baino baxuagoa da; ondorioz, horrek ere ez du gizakion osasuna arriskuan jartzen.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikadura-transmisioko toxiinfekzio nagusiak mundu-mailan

Elikagaien Segurtasunaren nazioarteko eguna dela-eta, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagaietako 42 arrisku biologiko eta kimiko nagusiek eragindako giza toxiinfekzioen zenbatespenari buruzko 2026ko edizioa argitaratu du….

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…