Patogeno nagusiak animalia-jatorrikoak ez diren elikagaietan – EFSA 2013

Animalia-jatorrikoak ez diren elikagaiekin lotutako patogenoen zerrendako lehenengo postuetan, honako hauek aurkitzen ditugu:

  1. Salmonella spp. gordinik kontsumitutako hosto berdeko begetaletan
  2. Salmonella spp. zurtoina eta erraboilak dituzten ortuarietan
  3. Salmonella spp. tomateetan
  4. Salmonella spp. meloietan
  5. Escherichia coli patogenoak leka freskoetan, lekaleetan edo laboreetan

Horixe izan da EFSAk emandako zientzia-iritziaren emaitzetako bat. Iritzi horrek analisi bat biltzen du, Europan 2007tik 2011ra bitartean elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen agerraldien datuei buruzkoa.

Iritzi honetan aipatzen den beste ondorioetako bat da animalia-jatorrikoak ez diren elikagaiek agerraldien % 10 eragin zituztela, kasuen % 26, ospitalerazteen % 35 eta heriotzen % 46. Alde batera utziko bagenitu Europako VTEC O104ren agerraldiei buruzko datuak, aldatu egiten dira arestian emandako datuok, eta honela geratuko lirateke: animalia-jatorrikoak ez diren elikagaiek agerraldien % 10 eragin zituzten, kasuen % 18, baina ospitalerazteen % 8 eta heriotzen % 5 baino ez.

Zientzia-iritzia: patogenoen arriskua animalia-jatorrikoak ez diren elikagaietan.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad