Pentsuen arrisku-egoera Europan 17/02/08

Europako Batzordeko Osasunaren eta Elikagai Segurtasunaren Zuzendaritza Nagusiak (DGSANTE) txosten bat argitaratu du, FVOk 2012 eta 2014 bitartean 21 estatu kidetan elikagaien segurtasunaren arloan eginiko ikuskaritzen laburpena jasotzen duena. Ikuskaritza horien helburu nagusia zen pentsuen ekoizpen-katean arriskuak identifikatzeko eta arriskuak kudeatzeko baldintzak aplikatzen diren aztertzea.

Ikuskaritzetan, oro har, adierazi zen bisitatutako estatu kideek behar bezala ezarri dituztela kontrol ofizialak antolatzeko funtsezko neurri gehienak, bereziki honako hauek: langileek gaitasun/kualifikazio egokia dutela bermatzen duten mekanismoak eta kontrol ofizialak egiteko prozedurak; bat ez etortzeen jarraipena; eta kontrol ofizialen eraginkortasunaren egiaztapena.

Horrez gain, ikusi zen agintaritza eskudunek behar bezala kontrolatu zituztela, oro har, azpiegiturei, pentsuen homogeneotasunari eta trazabilitateari buruzko eskakizunak.

Hala eta guztiz ere, ahulguneak hauteman dira zenbait arlotan:

  1. Bisitatutako estatu kide gehienetan, ikusi da elikagai-operadore batzuetako jarduerari buruzko ezagutza nahiko mugatua dela, bereziki elikakatea ko-produktuz eta elikagai-soberakinez hornitzen dutenei buruzkoa. Ebaluazioan hauteman zen ezagutza-falta horren ondorioz arrisku txiki bat dagoela eta, horrenbestez, kontrol ofizialen plangintza ez dela guztiz egokia. Bestalde, egiaztatu da agintaritza eskudunek ez zituztela arrisku batzuk ondo ebaluatu (batez kokzidiostatikoekin gertatzen diren kutsadura gurutzatuarekin eta pentsuen lehortze zuzenarekin lotutakoak).
  2. Zenbait hutsune eta zehaztapen-falta hauteman dira pentsu-enpresetako ustiatzaileek erabiltzen dituzten osagaien arrisku-analisian, eta ikusi da agintaritza eskudun gehienek egiten dituzten kontroletan kontu horiek ez direla nahikoa kontrolatzen.
  3. Pentsu-operadoreek ez dute neurri nahikoa ezartzen bermatu eta egiaztatu ahal izateko kokzidiostatikoekin gertatzen den kutsadura gurutzatuaren ondorioz ez direla gainditzen “bideratu gabeko pentsuetako” gehieneko mugak, eta ikusi da agintaritza eskudunek ez dutela nahikoa kontrol ezartzen arlo horretan.

Ahulgune horiek oihartzuna izan zuten elikagaien arloko zenbait ikuskaritzari buruzko sintesi-txosten batean (DG (SANCO) 2012-6610 – GR Final), eta oraindik ere eragotzi egiten dute kontrol-sistemak, oro har, eraginkorrak izatea.

Banakako ikuskaritzen txostenetan, estatu kideetako agintaritza eskudunentzako zenbait gomendio jasotzen dira, hautemandako hutsuneak zuzendu ditzaten eta/edo indarrean dauden aplikazio- eta kontrol-neurriak hobetu ditzaten. Ikuskaritzen ondorioz, agintaritza eskudunek gomendio horiek betetzeko neurriak hartu edo iragarri zituzten. Horrenbestez, azpimarratu nahi da txosten orokor honetan deskribatutako hau dela ikuskaritzetan aurkitu den egoera.

Hazards and Management of Risks in theFeed Sector

Eguneraketa data: 2025/08/19

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

| Iturria: EFSA | Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…

Giza kontsumorako uraren A bisfenolaren eta PFASen mugak

2026ko urtarrilaren 12an, 2020/2184 (EB) Zuzentarauaren I. eranskinean uraren kalitatea ebaluatzeko ezarritako balio parametriko batzuk indarrean sartu ziren. Berrikuntza gisa, A bisfenola eta PFASak daude, besteak beste….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad