Aztertutako elikagiaen % 97,2k ez daukate pestiziden hondakinik edo hondakin gehieneko mugaren azpitik daude

EFSAk 2015eko analisiei buruz emandako datuen arabera, 84.341 laginetatik aztertutako elikagaien % 97,2k legezko mugak betetzen zituzten (% 53,3an ez zen inolako hondakinik detektatu).

LMRak gainditzen zituzten elikagaiak

Brokolia izan zen LMR gehienetan gainditu zuen jakia (laginen % 3,4).

2015ean aztertutako prozesatu gabeko landare-produktuetan, LMR alde handienarekin gainditu zuen elikagaia brokolia izan zen (laginen % 3,4), eta ondoren mahaiko mahatsak (% 1,7), piper gozoak (% 0,8), lekarik gabeko ilarrak (% 0,6), garia (% 0,6), alberjiniak (% 0,4) eta banana (% 0,3).

LMRak gainditzen zituzten produktuak aurkitu ziren landare-produktu prozesatuetan (oliba-olioan eta laranja-zukuan), baita arrautzetan ere.

Hauek izan ziren askotariko hondakinak zituzten laginen ehuneko handiena zuten elikagaiak: banana (% 58,4), mahaiko mahatsa (% 58,3) eta piper gozoa (% 24,4).

Sarrien detektaturiko hondakinak

Sarrien aurkitutako pestizidak hauek izan ziren (azterturiko laginen % 4tan baino gehiagotan kuantifikatu ziren): imazalila (% 7,1), tiabendazola (% 6,8), azoxistrobina (% 6,4), boskalida (% ) eta klorpirifosa (% 4,1).

Jatorrizko herrialdeak

EBtik kanpoko herrialdeen laginen % 5,6k gainditu zituzten legezko mugak (2014an, % 6,5 izan ziren).

Bestalde, EBko eta EEEko herrialdeetako produktuen laginen % 1,7k gainditu zituzten legezko mugak; hortaz, iaztik hona gorakada txiki bat gertatu da, % 1,6koa.

Laginak jatorriaren arabera sailkatu ziren: 58.448 lagin (% 69,3) erkidegoko herrialdeetakoak ziren; 21.747 lagin (% 25,8), berriz, beste herrialde batzuetatik inportatutako produktuenak ziren; eta, azkenik, 4.146 laginen (% 4,9) jatorria ez zen jakinarazi.

Haurrentzako produktuak

Bularreko haurrentzako eta haurtxoentzako jakien laginen % 96,5ek ez zeukaten hondakinik edo legezko mugen barruan zituzten hondakinak.

Guztira, 1.546 lagin aztertu ziren, tartean bularreko haurrentzako prestakinak, jarraipeneko formulak, zerealekin egindako jakiak eta haurtxoentzako beste elikagai batzuk.

Produktuen % 89k ez zeukaten kuantifikatzeko moduko hondakinik; produktuen % 11n, berriz, plagizida bat baino gehiago detektatu ziren, baimendutako mailen barruan; eta produktuen % 3,5en kontzentrazioak ezarritako mugak gainditu zituen.

Elikagai ekologikoak

Elikagai ekologikoen % 99,3k ez zeukaten hondakinik edo legezko mugen barruan zeuden.

Azterturiko lagin ekologiko guztietatik (7.822), gehienek ez zeukaten kuantifikatzeko moduko hondakinik (% 84,4, 6.602). Produktu ekologikoen laginen % 13,5ean, pestiziden hondakinak legezko mugen barruan kuantifikatu ziren.

Azkenik, azpimarratzekoa da talde honetako 37 laginek baimenduriko mailak gainditu zituztela (laginen % 0,5); hortaz, laginok ez lirateke elikagai ekologikoetan sartu behar.

Kontsumitzaileenganako arriskua

EFSAk ondorioztatu duenez, kontsumitzaileek arrisku apala dute epe laburreko esposizioari (akutua) eta epe luzeko esposizioari (kronikoa) dagokienez.

EFSAk elikagaien epe labur eta luzerako arriskua ebaluatu du, esposizioa gutxi gorabehera zenbatekoa den kalkulatzeko eta horrekin lotuta egon daitezkeen arriskuak identifikatzeko. Azterturiko lagin gehienetan, ikusi zen epe laburreko esposizioa hutsala zela edo ez zekarrela arriskurik kontsumitzaileen osasunerako.

Emaitzak aztertuta, EFSAk iritzi dio aukera nahiko txikia dagoela Europako herritarrak osasunari kalte egin diezaioketen pestizida-hondakinen mailen eraginpean egoteko. Halere, elikagai-arrisku akutua ezin da guztiz baztertu LMRak gainditu zituzten lagin gutxi batzuetarako.

Eguneraketa data: 2025/07/18

FutureFoodS lankidetzaren hirugarren deialdiaren aurretiko argitalpena

Eusko Jaurlaritza ordezkatuz ELIKAk parte hartzen duen FutureFoods lankidetzak hirugarren deialdi irekiaren berri eman du. Deialdia azaroaren hasieran irekiko da eta nazioz gaindiko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako da. Eusko Jaurlaritzak gehienez…

2024ko urteko txostena: Elikagaien Segurtasuna Katalunian

Azken “Memòria anual sobre la situació de la seguretat alimentària, 2024” izeneko memoriak nabarmentzen du 2024an eta 2024an goranzko joera dagoela elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldietan. Hortaz, jarraipena egin behar da,…

Shamonda birusaren detekzioa Espainian

Europan 2026an zehar detektatu ondoren, Espainian lehen fokuak baieztatu dira. Culicoides generoko bektoreek transmititutako gaixotasun emergentea da, eta behiei eragiten die….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad