PRAN: Mikrobioen aurkako erresistentziei buruzko urteko txosten berria

Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) duela gutxi aurkeztu du Antibiotikoekiko Erresistentziaren aurkako Plan Nazionalaren (PRAN) urteko txostena. Bertan, mikrobioen aurkako erresistentziei (MAE) aurre egiteko 2025ean garatutako jarduera nagusiak jasotzen dira.

Aurrerapen handiak animalien osasunean

PRANen azken txostenak azpimarratzen du animalien osasunak emaitza esanguratsuenetako batzuk lortu diren arloetako bat izaten jarraitzen duela. Plana hasi zenetik, animalietan antibiotikoen kontsumoa % 60,15 murriztu da; horri esker, Espainia sendagai horien erabilera animalia-ekoizpenean gehien murriztu duten herrialdeen artean dago.

Erresistentziak sortzeko arrisku txikieneko kategorietan sailkatutako mikrobioen aurkako sendagaiak erabili dira nagusiki, eta kritikotzat jotakoen erabilera oso mugatua izan da.

Era berean, animalia-espezie guztietako kontsumo-datuak biltzeko eta automatizatzeko lanetan aurrera egin da, PRESVET tresnaren bidez, Europako betekizunak betetzeko.

Animalietan eta elikagaietan bakterio zoonosikoak eta erresistentziak zaintzeko programak indartu dira:

  • Osasun publikoarentzat eta animalien osasunarentzat garrantzitsuak diren bakterio erresistenteen presentzia monitorizatu da, behi- eta txerri-hiltegi nahiz txikizkako saltokietako laginak aztertuta.
  • Gizentzeko txerrietan metizilinarekiko erresistentea den Staphylococcus aureus (SARM) bakterioaren jarraipena egin da.

Animalietako bakterio patogeno klinikoen zaintza sustatzen jarraitzen da. Horri esker, albaitaritza-jardunean informazio epidemiologiko zehatzagoa eskuratu eta tratamenduari buruzko erabakiak hartzea erraztuko da.

2025eko berrikuntza gisa, mikrobioen aurkako sendagaien erabilera optimizatzeko lehen programak (PROA) jarri dira abian. Ekimen horrek albaitaritzaren esparruko ekoizpen- eta klinika-sektoreetarako tresna, gida eta prestakuntza-jarduera espezifikoak garatzea ahalbidetuko du.

Giza osasuna

Antibiotikoen kontsumoa % 14 murriztu da, 2015ean erregistratutako gehieneko mailekin alderatuta. Gainera, erresistentziak zaintzeko sareak indartu dira, eta ospitaleetan zein lehen mailako arretan PROA programak sendotu dira, sendagai horien preskripzio egokiagoa sustatzeko.

Ingurumena

PRANen ingurumen-osagaiak protagonismo handiagoa hartu du 2025ean, gainazaleko uretan bakterio erresistenteak eta erresistentzia-geneak monitorizatzeko proiektu pilotuak amaitu baitira. Lan horiek etorkizunean One Health ikuspegiaren barruko ingurumen-zaintzako programak garatzeko oinarria izango dira.

Txostenak ondorioztatzen du mikrobioen aurkako erresistentzien kontrako borrokak estrategia bateratua eta osasunaren, albaitaritzaren eta ingurumenaren sektoreen arteko jarduketa koordinatua behar dituela. 2025ean lortutako aurrerapenek erakusten dute One Health estrategia emaitzak ematen ari dela; hala ere, oraindik erronka handiak daude Europar Batasunak 2030erako ezarritako helburuak lortzeko.

Eguneraketa data: 2026/10/30

Ziguatoxinak Europan: EuroCigua II proiektuaren emaitza nagusiak

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) lau txosten zientifiko argitaratu ditu EuroCigua II proiektuaren azken emaitzekin, ziguatoxinei buruzko ezagutzak hobetzeko, osasun publikorako arriskuak ebaluatzeko eta Europar Batasunean zaintza- eta kontrol-tresnak indartzeko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad