|
Iturria:
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA)
|
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) txosten berri bat argitaratu du txerri-espeziearen antibiotiko-kontsumoaren bilakaerari buruz, 2020 eta 2025 artean, eta % 40tik gorako beherakada jaso du 2020aren aldean.
Dokumentuak, PRESVET sistemaren datuetan oinarrituta, antibiotiko-kontsumoaren bilakaera aztertzen du estatuko txerri-sektorean, eta informazioa ematen du erabilera-patroiei, ustiapen motei eta azken urteotan kontsumoaren beherakadan emandako aurrerapausoei buruz. Jarraian, azpimarragarriena laburtzen da:
Kontsumoaren beherakada nabarmena
Txerrien antibiotiko-kontsumo osoa substantzia aktiboen 2 054 tonakoa zen 2020an, eta, 2025ean, 1184 tonakoa; beraz, % 42,4ko beherakada egon da bost urtetan. Analisia animalia-biomasaren arloan eginez gero, kontsumoa 919 mg/kg-tik 549,9 mg/kg-ra jaitsi da, hau da, % 40,2ko beherakada.
Kontsumoaren zatirik handiena gizendegitan pilatzen da: 2025ean erregistratutakoaren % 48,4. Ondoren, ziklo mistoko ekoizpen-ustiategiak (% 26,1) eta txerrikumeen trantsizio-ustiategiak (% 20,3) daude. Hiru ekoizpen-orientazio horien artean txerrien antibiotiko-kontsumo nazionalaren % 95 inguru pilatzen dute.
Behera egin du antibiotiko-familia batzuen erabilerak
Aldaketak egon dira antibiotiko-familien erabilera-patroian. Nahiz eta oraindik ere aminopenizilinak eta tretaziklinak diren familiarik erabilienak, biek pisu erlatiboa murriztu dute azken urteotan. Aldiz, linkosamidek gora egin dute, eta, neurri txikiagoan:, baita sulfonamidek eta aminoglukosidoek ere.
Kontsumitzeko moduak
Kontsumitzeko modu nagusia edateko ura da, 2025eko kontsumo osoaren % 74,8arekin. Gainerako % 16,2 medikamentu-pentsuei dagokie, eta % 7,2 tratamendu injektagarriei.
Antibiotiko-familia erabilienak
Kontsumoaren % 87,5 inguru osatzen dute:
- Aminopenizilinek
- Tetraziklinek
- Linkosamidek
- Sulfonamidek
- Aminoglukosidoek
Aipagarria da aminopenizilina eta tetraziklinen beherakada progresiboa, eta linkosamidek igoera erlatiboa izan dute.
EMA arrisku-kategoriak
2025eko kontsumoaren zatirik handiena D kategoriako antibiotikoei dagokie (% 69,7), nahiz eta handitu egin den C (% 28,7) eta B (% 1,6) kategorien pisu erlatiboa.
Ustiategi gehienak kontsumo-maila txikitan daude
PRESVET datuen arabera, ustiategien % 80 baino gehiago kontsumo-tarte txikienean daude erreferentzia-adierazle nazionalari (EAN) begira (≤% 10).
Ia preskripzio guztiak ohikoak dira
Errezeten % 98,5 baino gehiago ohikoak dira, eta ezohiko preskripzioak hondarrak besterik ez dira.
Tratamendu terapeutikoak nagusitu dira
2025ean jakinarazitako ia preskripzio guztiak ohikoak izan ziren. Gainera, tratamendu terapeutikoak nagusitu ziren, argi eta garbi, errezeten % 85,7 eta antibiotikoen kontsumo osoaren % 81 baino gehiagorekin. Tratamendu metafilaktikoek preskripzioei % 14,1 dagokie, eta ia ez zen erabilera profilaktikorik jaso.
Integratzaileen rola
Ustiategi integratuek geroz eta pisu handiagoa dute sektorean. 2025ean, PRESVETi datuak jakinarazi zizkioten ustiategien % 54,8 izan ziren, eta txerrien antibiotiko-kontsumo osoaren % 80 inguru pilatu zuten.
Txostenaren ondorio nagusia da Espainiak txerrien antibiotikoen erabilera nabarmen murriztea lortu duela 2020tik, nahiz eta 2025ean gorakada txiki bat egon zen aurreko urtearen aldean. Kontsumoa gizendegitan pilatzen da nagusiki, edateko uraren bidezko kontsumoa gailendu da eta tratamendu gehienak terapeutikoak dira. PRESVET sistema eta IRNak funtsezko tresnak dira kontsumoa murrizten jarraitu eta antimikrobianoen aurkako erresistentziei aurre egiteko.
Eguneraketa data: 2026/10/20

