|
Iturria: Europako Batzordea
|
Europako Batzordeak bi araudi berri argitaratu ditu. Horien bidez, elikagaietako kutsatzaileen Europako araudia aldatu egiten da, EFSAk duela gutxi egin dituen ebaluazio zientifikoetan oinarrituta. Bi araudien xedea da herritarren talde kalteberenen babesa indartzea, bereziki bularreko haurrena eta haur gazteena.
Hona hemen 3-MCPDaren eta ester glizidilikoen mugak 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera:
Aldaketa horrek EFSAk 3-MCPDri, bere esterrei eta ester glizilikoei buruz emandako irizpen zientifikoak ditu oinarri (EFSA, 2016 eta 2018). Irizpen horietan identifikatu egiten da konposatu horiei lotutako osasunerako kezka, bereziki esposizio handiena duten biztanleriaren talde zehatz batzuetan.
- Haurren elikadurara bideratutako olioak:
- 500 μg/kg, 3-MCPD (3-monokloropropano-1,2-diol) eta horren esterren baturarako.
- 250 μg/kg gantz-azidoen ester glizidilikoetarako.
- Haurren elikagaiak eta bularreko haurren zerealak:
- 50 μg/kg, 3-MCPD eta bere esterren baturarako.
- 25 μg/kg ester glizidilikoetarako.
Muga berriak furanoaren, 2-metilfuranoaren eta 3-metilfuranoaren baturarako, 2028ko urtarrilaren 1etik aurrera:
EFSAk furanoari eta metilfuranoei buruz emandako irizpen zientifikoan oinarritzen da (EFSA, 2017). Irizpen horietan ondorioztatzen da furanoarekiko esposizioa osasunerako kezka izan daitekeela. Horrez gain, elikagaietan duen presentziari eta RASFFen bidez emandako jakinarazpenei buruz eskuragarri dauden datu berrietan ere oinarritzen da:
- 40 μg/kg zerealetan oinarrituta egindako haurren elikagaietan.
- 30 μg/kg batez ere esnekietan eta/edo frutetan oinarritutako haurren elikagaietan (produktuaren % 80 gutxienez).
- 80 μg/kg haurrentzako gainerako elikagaietan.
Data horien aurretik legez merkaturatutako produktuak saltzen jarraitu ahal izango dute iraungitze-datara edo gutxieneko iraupenera heldu arte.
Eguneraketa data: 2026/09/03

