Argitaratu da Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionala 2026-2030





AESANek argitaratu du 2026-2030 aldirako Plan Nazional hori, funtsezko tresna kontrol ofizialen antolakuntzarako eta osoko planifikaziorako, lurralde nazional osoan modu uniforme, eraginkor eta proportzionalean gauzatuko dela bermatzen baitu. Plan hori lagungarria da elikagaien segurtasun- eta kalitate-arloko estandar altuak mantentzeko eta elikagaiak kontrolatzeko sistemari buruzko konfiantza indartzeko.


Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AESAN), Planaren koordinatzaile nagusiak eta alor honetan Europar Batasunarekin dagoen harremanetarako puntu bakarrak, duela gutxi argitaratu du Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionala datozen 5 urteetarako. Dokumentu osoa da eta elikagaien segurtasunean eskumena duten administrazio publikoen kontrol ofizialeko jarduketak deskribatzen ditu, hasi ekoizpen primariotik eta kontsumitzaileentzako salmenta-puntuetara arte, aplikatzekoa den Espainiako eta Europako araudiaren arabera.


2026-2030 aldirako Plan Nazional hau diseinatu, garatu eta gauzatzeko, honako printzipio orientatzaile hauek jarraitu dira, plan hau eraginkorra eta efizientea izango dela eta proposatutako helburuak beteko direla bermatzeko:

  • Koordinazioa, lankidetza eta elkarlana eskumena duten agintarien artean, komunikatzeko bide zehatzak eta eraginkorrak erabiliz kontrol ofizialen eraginkortasuna bermatzeko.
  • Harmonizazioa eta bidezko tratua eragile ekonomikoei, ikuskapenetarako, protokoloetarako eta prozeduretarako metodo normalizatuak ezarriz, jarduketa proportzionatuak, koherenteak eta ez-diskriminatzaileak izan daitezen lurralde osoan.
  • Gardentasuna, informazio garrantzitsu oro interesdunentzat erabilgarri eta eskuragarri egongo dela bermatzeko.
  • Kontrol ofizialaren kalitatea, monitorizaziorako mekanismoen bidez, desadostasunak zuzentzearen bidez eta finkatutako baldintzak betetzen direla etengabe egiaztatzearen bidez.
  • Baliabide eskuragarrien erabilera eraginkorra, giza baliabideen eta materialen kudeaketa optimizatuz, kontrol-sistemaren efizientzia eta jasangarritasuna ziurtatzeko.

2026-2030 aldirako Planak 5 helburu estrategiko ditu, eta kontrol ofizialeko 54 programa, eta horiek koordinatzeko eskumena 4 ministeriok dute (Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak; Kontsumo Ministerioak; Osasun Ministerioak eta Ekonomia eta Merkataritza Ministerioak). Autonomia-erkidegoen ardura da kontrol ofizialak egitea, eta beren lurraldeetan ez-betetzeak egonez gero neurriak hartzea ere bai.

Planaren helburu estrategikoak honako hauek dira:

  1. Ekoizpen primarioan eta elikagaiekin eta pentsuekin lotutako lanetan legedia beteko dela bermatzea; animalien osasun- eta ongizate-arloko arauak beteko direla bermatzea; landareen eta produktu fitosanitarioen osasun-arloko arauak beteko direla bermatzea; eta eremu horietan ezar daitezkeen higiene-arauak beteko direla bermatzea. Kontrol ofizialeko 22 programa ditu, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren eta autonomia-erkidegoen eskumenen esparruan.
  2. Elikaduraren segurtasunaren arloko araudia eta animalien nutrizio- eta ongizate-alorreko arauak beteko direla bermatzea, eta eskoletan elikadura osasungarria eta jasangarria sustatzea. Kontrol ofizialeko 17 programa ditu, AESANen eta autonomia-erkidegoen eskumenen esparruan.
  3. Elikagaien kalitatean maila altua lortzen dela bermatzea, elikagaien alorreko iruzurraren aurkako borroka areagotzea eta kontsumitzaileen legezko interesak babestea elikakate osoan eta nekazaritzako elikagaietan. Kontrol ofizialeko 8 programa ditu, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren, Kontsumo Ministerioaren eta autonomia-erkidegoen eskumenen esparruan.
  4. Espainiako mugetan izaten diren trukeetan babes-maila handia bermatzea animalietan, landareetan, elikagaietan, pentsuetan eta beste produktuetan. Kontrol ofizialeko 5 programa ditu, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren, SOIVREren (Esportazioak Ikuskatzeko, Zaintzeko eta Erregulatzeko Zerbitzu Ofiziala) eta autonomia-erkidegoen eskumenen esparruan.
  5. Osasun publikoaren babes handia bermatzea animalia-jatorrikoak ez diren elikagaien esportazioari osasun-ziurtagiriaren arloan esleitutako eginkizunen ondoriozko osasun-kontrolak eginez eta portuetako, aireportuetako eta muga-postuetako establezimenduak kontrolatuz. Kontrol ofizialeko 2 programa ditu, Osasun Ministerioaren esparruan.

Urteko txosten bat egiten da urtero eta Plana gauzatzearen emaitzak jasotzen ditu, Plana ezartzearen emaitzak laburtzen ditu eta kontrol-programen efikazia ebaluatzen du lortutako esperientzian oinarrituta. 2025eko abenduan argitaratu zen 2024ko emaitzen urteko txostena.

Eguneraketa data: 2026/03/13

Alergenoen zuhurtziazko etiketei buruzko Codex-aren jarraibide berriak

| Iturria: FAO | Etiketek maiz daramatzate “honako hauen aztarnak izan ditzake” oharra eta ondoren substantziaren izena. Hori dela eta, Codexaren Batzordeak etiketetan “alergenoen zuhurtziazko etiketei” buruzko jarraibideak ezartzea adostu du. Elikagaien etiketek maiz daramatzate…

FSAIren gida RTEn Listeria monocytogenes-ren irizpideari buruz

Arau berria kontsumitzeko prest dauden zenbait elikagairi aplikatzen zaie, baldin eta Listeria haztea eragin badezakete eta kozinatu gabe eta mikroorganismoa ezabatuko duen beste tratamendurik aplikatu gabe kontsumitzen badira. Gehien eragindakoen…

Hegazti-gripearen Europako egoeraren eguneratzea

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHP) Europako egoerari buruzko informazioa eman du, 2026ko udaberriari dagokiona….

Teknika genomiko berriei (TGB) buruzko Erregelamendua

Europar Batasunak (EB) 2026/1388 Erregelamendua onetsi du, zeinak ezartzen baitu arau-esparru berri bat teknika genomiko berri (TGB) jakin batzuen bidez (hala nola edizio genetikoa) lortutako begetalentzat. Erregelamendu berri horren xedea…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad