Q sukarrari buruzko urteroko txosten epidemiologikoa

ECDCk Q sukarrari buruzko urteroko txosten epidemiologikoa argitaratu du, 2015ekoa, EBko estatu kideek Europako Zaintza Sistemari jakinarazten dizkioten gaixotasun kutsakorrei buruzko datuak oinarri hartuta.

2012.-2015. urteen artean, Europar Batasunean jakinarazi diren Q sukarraren kasuen kopuruak gora egin du, batik bat Alemanian, Frantzian eta Espainian jakinarazitako kasuak areagotu direlako. Ez dago argi herrialde horietan kasuek zergatik egin duten gora, nahiz eta arrazoien artean hauek egon daitezkeen: landa-turismoaren igoeragatik esposizioa areagotzea, eta bakteria ugaritzea ahalbidetu dezaketen klima-baldintzak. Gainerako herrialdeetan kasuen kopuruak bere horretan jarraitu du, edo jaitsi egin da.

Hona hemen 2015eko txosteneko beste ondorio batzuk:

  • Q sukarraren 851 kasu jakinarazi dira; horietatik 824 (% 96,2) baieztatu dira.
  • Jakinarazpen-tasa 0,2 kasukoa izan da 100.000 biztanleko.
  • Jakinarazitako kasuen tasa espezifikoak gora egiten du adinarekin, 65 urtetik gorako emakumeen kasuan izan ezik.
  • Jakinarazitako kasu gehiago daude gizonetan (% 69) emakumeetan baino.
  • Kasuak urte osoan jakinarazten diren arren, apiriletik urrira igo egiten direla ikusi da, eta ekain-uztailean une goren bat izaten dutela; une hori bat dator ardi eta ahuntzen erditze-garaiarekin.
  • Agerraldi txiki edo ertainak kaltetutako artalde eta ahuntz-talde asko dauden lekuetan gertatzen dira.

Osasun publikoan dituen ondorioak

Q sukarra pertsonei transmititzea eragozteko, arriskua kudeatzeko neurri nagusietako bat da higienearen arloko jardunbide egokiak abian jartzea ustiategietan, bereziki ardiak eta ahuntzak dauden lekuetan. Halaber, aintzat hartuta gaixotasuna bakteriarekin kutsatutako esnearen bidez transmiti dakiekeela pertsonei, garrantzitsua da esnea eta esnekiak pasteurizatzea, infekziorik egon ez dadin.

Azkenik, fetu eta jaioberrietan gaixotasun larri bat jakinarazi denez, gomendatzen da haurdunek eta jaioberriek abeltegietako animaliekin kontakturik ez edukitzea.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad