RASFF alerta-sarearen laburpena (pentsuak), 2024ko 3. lauhilekoa

2024ko hirugarren lauhilekoan animalien elikagaiei buruzko 126 jakinarazpen egon dira. Horietatik 20 alertak izan dira, 74 informazio-jakinarazpenak eta 32 mugan egin diren ukapenak.

Egindako kontrol motari dagokionez, 24 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte; 45 enpresako autokontroletan detektatu dira; 43 mugako ikuskapen-postuetan; 6 kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira eta 8 zaintza-programen ondorioz.

Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 73, etxeko animalientzako pentsuei % 17, pentsu konposatuei % 7 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 3.

Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja‑produktuak (11), koltza-produktuak (11), txakurrentzako mastekagarriak (5), eta ekilore-produktuak (4).

Eguneraketa data: 2026/01/15

Elikadura-transmisioko toxiinfekzio nagusiak mundu-mailan

Elikagaien Segurtasunaren nazioarteko eguna dela-eta, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagaietako 42 arrisku biologiko eta kimiko nagusiek eragindako giza toxiinfekzioen zenbatespenari buruzko 2026ko edizioa argitaratu du….

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…