RASFF – ELIKAGAIAK: 2026ko lehenengo  lauhilekoaren laburpena

2026ko lehenengo lauhilekoan elikagaiei buruzko 1564 jakinarazpen izan dira. Horietatik 413 alertak izan dira (%26,5), 684 informazio-jakinarazpenak (%43,5) eta 467 mugan egin diren ukapenak (%30).

Gehien jakinarazi diren kutsadurak:

Piper, fruta exotiko, zitriko eta belar aromatikoetan fitosanitarioen hondakinak

Salmonella enteritidis eta oilasko-salmonela

Gorputz arrotzak hainbat elikagaitan

Okratoxina pikuetan

Etiketan deklaratu gabeko alergenoak

Elikadura-osagarrietan eta infusioetan debekatutako substantziak eta baimendu gabeko osagai berriak

Hainbat produkturen higiene-egoera txarra

Aflatoxinak kakahueteetan

Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak:

  • Turkia (184)
  • Polonia (102)
  • Txina (89)
  • Frantzia (72)
  • Espainia (71)
  • Herbehereak (71)
  • India (65)
  • EEBB (57)

Eguneraketa data: 2026/05/20

Alergenoen zuhurtziazko etiketei buruzko Codex-aren jarraibide berriak

| Iturria: FAO | Etiketek maiz daramatzate “honako hauen aztarnak izan ditzake” oharra eta ondoren substantziaren izena. Hori dela eta, Codexaren Batzordeak etiketetan “alergenoen zuhurtziazko etiketei” buruzko jarraibideak ezartzea adostu du. Elikagaien etiketek maiz daramatzate…

FSAIren gida RTEn Listeria monocytogenes-ren irizpideari buruz

Arau berria kontsumitzeko prest dauden zenbait elikagairi aplikatzen zaie, baldin eta Listeria haztea eragin badezakete eta kozinatu gabe eta mikroorganismoa ezabatuko duen beste tratamendurik aplikatu gabe kontsumitzen badira. Gehien eragindakoen…

Hegazti-gripearen Europako egoeraren eguneratzea

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHP) Europako egoerari buruzko informazioa eman du, 2026ko udaberriari dagokiona….

Teknika genomiko berriei (TGB) buruzko Erregelamendua

Europar Batasunak (EB) 2026/1388 Erregelamendua onetsi du, zeinak ezartzen baitu arau-esparru berri bat teknika genomiko berri (TGB) jakin batzuen bidez (hala nola edizio genetikoa) lortutako begetalentzat. Erregelamendu berri horren xedea…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad