Salmonellaren eta Norobirusaren arriskua baietan – EFSA 2014

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) orain dela gutxi argitaratu du zientzia-iritzi bat, baiak Salmonellarekin eta Norobirusarekin kutsatzeko arriskuaz, elikakate osoaren testuinguruan.

Baiak elikagai galkorrak dira, fresko (edo oso gutxi prozesaturik) zein elikagai askotara gehitzen den osagai izoztu gisa kontsumi daitezkeenak. EBn gehien kontsumitutako baiak marrubiak, mugurdiak, masustak eta ahabiak dira.

Adituen taldeak ebaluatu egin ditu patogeno horiek baietan duten prebalentziari buruzko datuak eta kutsadura saihestearekin eta irizpide mikrobiologikoen egokitasunarekin lotutako murrizte-aukerak.

Bada, EFSAk honako hau ondorioztatu du:

  • Baiak ekoizten dituen abeletxe bakoitzean arrisku-faktoreen konbinazio berdingabea dago, eta arrisku horiek eragina izan dezakete hizpide diren produktuen ekoizpenean agente patogenoak agertzearekin eta irautearekin.
  • Euria, ureztatzeko edo pestizidak aplikatzeko ur kutsatua erabiltzea eta ekipo kutsatuak dira baiak Salmonellarekin eta Norobirusarekin kutsatzea dakarten faktoreetako batzuk.
  • Elikagaien segurtasuna kudeatzeko sistemak egoki ezartzea izan beharko litzateke ekoizleen lehenengo helburuetako bat; besteak beste, honako hauek ezarriz: Nekazaritza Jardunbide Egokiak (NJE), Higiene Jardunbide Egokiak (HJE) eta Manufaktura Jardunbide Egokiak (MJE).
  • Gaur egun ez dago froga nahikorik irizpide mikrobiologikorik ezartzeko baia fresko edo izoztuetako Salmonellarako.
  • Mugurdi eta marrubi izoztuetako Norobirusarekin lotutako agerraldiak osasun publikoko arrisku emergentea dira EBn. Baietako Norobiruserako irizpide mikrobiologikoak aplikatzea erabilgarri da, elikagaien segurtasuna kudeatzeko sistemak balioztatzeko eta egiaztatzeko (APPCCan oinarritutako prozesu eta prozedurak barne). Gainera, elikagaien enpresetako operatzaileei eta beste alderdi interesdun batzuei onargarria dena eta onargarria ez dena azaltzeko erabil daitezke.
  • Lehentasuntzat jo beharko litzateke mugurdi eta marrubi izoztuetako Norobirusaren prebalentzia mikrobiologikoari buruzko datu-bilketa, patogeno horren kontrola hobetzeko.

Zientzia-iritzia – EFSA

Eguneraketa data: 2025/07/18

Kadmioarekiko elikadura-esposizioa Alemanian

BfR-k azterlan bat argitaratu du kadmioak elikagaietan duen presentziari eta Alemaniako herritarrak kutsatzaile horrekiko duten esposizioari buruz….

Mihi urdinaren Euskadiko egoeraren eguneratzea

NEIKER laborategiak adierazi du 3 serotipoa detektatu dela Barrundia (Araba) udalerriko ardi-ustiategi batean, eta, ondoren, Algeteko laborategiak egiaztatu duela….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad