Shiga toxina sortzen duen E.coli bakterioaren arriskuaren ebaluazioa

Elikadura Higienearen Codex Batzordeak hala eskatuta, FAO/OMEren adituen talde kontsolidatu batek Shiga toxina sortzen duen Escherichia poli (STEC) bakterioaren arriskua ebaluatu du. Hauek izan dira ondorioak eta gomendioak:

Gaixotasunaren mundu-mailako karga: STEC bidezko gaixotasunaren kargaren erdia elikaduraren bidez transmititu da

  • Mundu osoko 21 herrialdetako informazioa hartu da kontuan, eta herrialde horiek 2,1 mila milioi biztanle dituzte guztira (munduko biztanleriaren % 30 inguru); informazio horren arabera, intzidentzia 100.000 pertsona eta urteko 0,6 kasu STEC dela kalkulatu da, Afrikako azpieskualdeetan; ekialdeko Mediterraneoko azpieskualdeetan, berriz, 100.000 pertsona eta urteko 136 kasu hauteman dira.
  • 000 biztanleko kargarik altuena Europako azpieskualdean dago, hilkortasun-tasa baxuarekin; atzetik doaz Estatu Batuetako azpieskualdea (hilkortasun-tasa ertaina) eta mendebaldeko Pazifikoko azpieskualdea (hilkortasun-tasa baxua).
  • Kargaz gain, STECek eragin handia du ekonomian, gaixotasuna prebenitzeari eta tratatzeari dagokionez, eta inplikazio handia du estatuetako eta nazioarteko merkataritzan. Hori dela eta, arriskuen kudeaketaren arloan lehentasun bilakatzeko aukera dago une honetan Osasun Publikoaren arloan lehentasun ez den herrialdeetan.

Elikagai-iturriak

  • Haragia, barazkiak, frutak eta esnekiak dira STEC gehien duten elikagaiak. Hala ere, kategoria horien hurrenkera aldatu egiten da herrialde eta eskualde batetik bestera, kultura-faktoreak direla eta, hala nola elikagaiak prestatzeko eta kontsumitzeko modua.
  • Gerora tratamendu termikorik jaso ez duten elikagaiak (adibidez, haragi gordina edo gutxi kozinatua, pasteurizatu gabeko esnekiak, fruta eta barazki gordinak) dira ziurrenik gaixotasun-iturri nagusiak.
  • Gainera, elikagaiak ekoiztean, banatzean eta etxean prestatzean izandako jardunbide okerrek ere STEC hartzea erraz dezakete.

Arriskua identifikatu eta ezaugarritzea

  • Arriskua eta STEC bidezko infekzioen larritasuna aurreikusteko modurik onena da sekuentzia genomiko bidez kodifikatutako gogortasun-faktoreak erabiltzea. STECen serotipoen bidez gaixotasunak eragiteko gaitasuna aurreikustea ez da oso fidagarria.
  • STEC guztiek beherako odoltsua eragin dezakete, batez ere pertsona sentikorrenengan, eta hori sindrome hemolitiko-uremikoa (SUH) bihur daiteke.
  • Ebaluazio honetan, gida gisa erabiltzeko hainbat irizpide eskaintzen dira, STEC bidezko infekzioen arrisku- eta larritasun-mailak ebaluatzeko. Maila hautatzeko, arrisku-kudeatzaileen helburuak, eskura dauden baliabideak eta laborategien gaitasuna hartu beharko dira kontuan.

Zaintza-programa

  • STEC zaintzeko eta kontrolatzeko programak eta neurriak herrialde bakoitzeko arriskuen ebaluazioan oinarritu behar dira. Horretarako, arrisku handiko elikagaiak eta arrisku handiena duten STEC anduiak identifikatuko dira, arriskuen murrizketa eraginkorra ahalbidetuko duten elikadura-kateko puntu kritikoetan esku hartu ahal izateko.
  • STECen presentzia edo ausentzia identifikatzeko kontrol ofizialak ez dira oso erabilgarriak, elikagaietan prebalentzia txikia duelako.
  • Zaintza eraginkorragoa izan daiteke adierazle sanitario eta higienikoek patogenoen presentzia adierazten ez badute ere mikrobio-kutsaduraren kontrolaren neurketa kuantitatiboa ematen badute, bai produktuan, bai prozesatze-fabriken ingurunean.
  • Horrez gain, aldian-aldian probak egitea gomendatzen da, herrialde/eskualde bakoitzean arrisku handiko elikagai gisa izendatutakoetan gogortasun handiko STEC kuantifikatzeko.
  • Teknologia berriak bizkorrak eta azkarrak dira, eta abantaila ugari dituzte ezarritako metodo analitikoen aldean, erabiltzeko errazak diren eta neurketa azkarra eskaintzen duten metodoak garatu baitituzte. Hala ere, teknika horiek onartzen diren arte eta haien fidagarritasuna egiaztatzen den arte, emaitzak beti kontu handiz interpretatu behar dira.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Kadmioarekiko elikadura-esposizioa Alemanian

BfR-k azterlan bat argitaratu du kadmioak elikagaietan duen presentziari eta Alemaniako herritarrak kutsatzaile horrekiko duten esposizioari buruz….

Mihi urdinaren Euskadiko egoeraren eguneratzea

NEIKER laborategiak adierazi du 3 serotipoa detektatu dela Barrundia (Araba) udalerriko ardi-ustiategi batean, eta, ondoren, Algeteko laborategiak egiaztatu duela….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad