Substantzia perfluoroalkilatuen arriskua kudeatzeko gomendioak

Finlandiako Elikagaien Agentzia Nazionalak (NFA) substantzia perfluoroalkilatuen (PFAS) arriskua kudeatzeko neurri batzuk gomendatu ditu, herritarrek substantzia horiekiko duten esposizioa murrizteko, bereziki edateko urean eta arrainean.

Dieta da gizakiek PFArekiko duten esposizio-iturri nagusia; zehazki, konposatu organiko iraunkorren (COP) kategorian dauden substantziak. Ez dagoenez PFASen legezko mugarik ez janarian ez edateko urean, Finlandiako Agentziak 90 ng/l-ko ekintza-muga eta 900 ng/l-ko gida-balioa ezarri du, eguneko ingesta onargarrian oinarrituta.

Edateko Ura

NFAk, besteak beste, gomendatzen du edateko ura erregularki zaintzea, 11 PFASen presentzia hautemateko. Zaintza horretan lortutako emaitzen arabera, honako gomendio hauek eman ditu:

  • 0 eta 90 ng/l arteko PFA kontzentrazioa: ez da beharrezkoa ezer egitea; edateko ura kontsumitzen jarrai daiteke.
  • 90 eta 900 ng/l arteko PFAS kontzentrazioa: ura edaten jarrai daiteke, baina beharrezkoa da ziurtatzea kontzentrazioa ahalik eta azkarrena murrizten dela. Horretarako, horren berri eman beharko zaie tokiko agintaritzei.
  • 900 ng/l-tik gorako PFAS kontzentrazioa: debekatu egin behar da edateko ura eta ezingo da horrekin janaririk ere prestatu, harik eta kontzentrazioa 900 ng/l-tik beherakoa izan arte.

Bestalde, PFASen kontzentrazioa 90 ng/l-tik gorakoa bada, arrisku-ebaluazio bat egin beharko da eta kutsaduraren jatorria ikertu. Alde horretatik, PFASen patroiak kutsaduraren jatorriari buruzko informazioa izan dezake.

Arraina

Arrainaren kasuan, kutsatuta egon daitekeen urean dagoen perfluorooktano sulfonato (PFOS) kontzentrazioa zaintzea da gomendioa. Hautemandako kontzentrazioaren arabera, arraina kontsumitzeak dakartzan arriskuez ohartaraziko da, edo kontsumoa debekatu.

EFSAren arrisku-ebaluazioa

2012. urtean, EFSAk txosten bat egin zuen, eta bertan 2006tik 2012ra bitarte Europako 13 herrialdetan jasotako PFASen 54.195 emaitza analitiko bildu zituen. Elikagaietan aurkitutako mailak oso apalak izan ziren; hortaz, EFSAk ondorioztatu zuen oso gertagaitza dela PFASen dieta bidezko esposizioek erreferentzia-balio toxikologikoak gainditzea.

Gaur egun, Elikakateko Kutsatzaileen Panelean, lantalde bat elikagaietan dauden PFASei buruzko beste ebaluazio bat egiten ari da.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad