Euskadi
-
Ziguatoxinak Europan: EuroCigua II proiektuaren emaitza nagusiak
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) lau txosten zientifiko argitaratu ditu EuroCigua II proiektuaren azken emaitzekin, ziguatoxinei buruzko ezagutzak hobetzeko, osasun publikorako arriskuak ebaluatzeko eta Europar Batasunean zaintza- eta kontrol-tresnak indartzeko. Lau txostenek baieztatzen dute ziguatera geroz eta arriskutsuagoa dela Europan, bereziki eskualde makaronesiarretan, besteak beste Kanarietan eta Madeiran.
-
Nerabeen obesitatearen kudeaketa integrala: OMEren gidalerroak
Haurren obesitateak ahalbidetu egiten du bestelako gaixotasun ez-kutsakorrak zein helduaroan obesitatea agertzea. Haurren obesitatearen prebalentzia nabarmena denez munduko toki askotan, OMEk gida bat argitaratu du 10 eta 19 urte bitarteko nerabeen obesitatea kudeatzeko gomendio klinikoak eta osasun publiko globalaren arlokoak aditzera emateko, praktika eta ebidentzia zientifikoa oinarri hartuta.
-
PRESVET txosten berria txerrien antibiotiko-kontsumoari buruz
PRESVET txostenaren arabera, txerrien antibiotiko-kontsumo osoan beherakada egon da azken bost urtetan.
-

ELIKAk Europako hainbat proiektu biltzen ditu eskola-jantokietan elikagaien xahuketa murrizteko soluzioak partekatzeko
Gaur, 2026ko urriaren 15ean, ELIKAk web-mintegi bat antolatu du Europako GUSTOS “Preventing Food Waste in School Canteens: European Projects in Motion” proiektuaren esparruan. Proiektu horren xedea da soluzioak partekatzea, eskola-jantokietan elikagaien xahuketa prebenitu eta murrizteko.
-
Abeltzaintzaren zeregina elikagaien segurtasunean eta mundu mailako jasangarritasunean
FAOk ebaluazio zientifiko bat argitaratu du abeltzaintzak elikadurari, nutrizioari eta garapen jasangarriari egiten dien ekarpenari buruz.
-

FutureFoodS lankidetzaren hirugarren deialdiaren aurretiko argitalpena
Eusko Jaurlaritza ordezkatuz ELIKAk parte hartzen duen FutureFoods lankidetzak hirugarren deialdi irekiaren berri eman du. Deialdia azaroaren hasieran irekiko da eta nazioz gaindiko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako da. Eusko Jaurlaritzak gehienez ere 100 000 euroko finantzazioa bideratuko du ELIKAren bidez nazioz gaindiko partzuergoak eratuz proiektuetan parte hartzen duten edo proiektuak koordinatzen dituzten euskal erakunde publiko-pribatuetara.
-
2024ko urteko txostena: Elikagaien Segurtasuna Katalunian
Azken “Memòria anual sobre la situació de la seguretat alimentària, 2024” izeneko memoriak nabarmentzen du 2024an eta 2024an goranzko joera dagoela elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldietan. Hortaz, jarraipena egin behar da, eta
-
Europan elikagaien produkzioa eta kontsumoa eraldatuko duten joerak
Europako Ingurumen Agentziak (EEA) prospektiba-txosten bat argitaratu du, eta horretan jasotzen dira Europan, datozen urteetan, produkzio- eta kontsumo-sistemak eraldatzeko potentzial handiena duten joera emergenteak.
-
Shamonda birusaren detekzioa Espainian
Europan 2026an zehar detektatu ondoren, Espainian lehen fokuak baieztatu dira. Culicoides generoko bektoreek transmititutako gaixotasun emergentea da, eta behiei eragiten die.
-
Alergenoak kudeatzeko gidaliburuak elikagaien industrian eta sukaldaritzan
ACSAk elikagaien industrian eta sukaldaritzan alergenoak eta glutena kudeatzeko bi gidaliburu argitaratu ditu; gidaliburuok jarraibide praktikoak ematen dituzte kudeaketa hori autokontrol sistemetan txertatzeko
