Kontrol Ofiziala
-

2.690 milioi pertsonek oraindik ezin dute dieta osasungarria izatea lortu:SOFI 2026 txostena
608 eta 696 milioi pertsonen artean gosea jasan zuten 2025ean, erdiko zenbatespena 645 milioi pertsonakoa izanik; hau da, munduko biztanleriaren % 7,8k izan du gosea, 2024an erregistratutako % 8,1aren aurrean.
-

ONTZI: Elikagai-ontzien birziklagarritasunaren autodiagnostikorako online tresna
Europako Ontzien Araudi (PPWR) berrira egokitzea erronka handia da elikagai-enpresentzat. Prozesu hori errazteko asmoz, BASQUE FOOD CLUSTERek eta ELIKA Fundazioak sustatutako ONTZI | Basque Food Packaging Innovation Hub-ek elikagai-ontzien birziklagarritasunaren autodiagnostikorako online tresna bat jarri du zuen eskura gaurtik aurrera.
-
Truke saioak GUSTOS proiektuan
GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen.
-
Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea
Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko.
-
Alergenoen zuhurtziazko etiketei buruzko Codex-aren jarraibide berriak
Elikagaien etiketek maiz daramatzate “honako hauen aztarnak izan ditzake” oharra eta ondoren substantziaren izena. Horren helburua da elikadura-alergiak dituzten pertsonei ohartaraztea substantzia horren aztarnak izan ditzaketen, eta,
-

Elikagaien segurtasunerako lau arrisku emergente berri, EFSAren azken urteko txostenean
Txosten horretan, lehentasunezko 25 gai aztertzen ditu, honako hauekin lotuta: elikagaien segurtasuna, animalien eta landareen osasuna, elikagaiekin kontaktuan dauden materialak eta elikagai-berrikuntza.
-
Elikaduragatiko alergien prebalentzia 60 urtetik gorako adinekoen artean
Elikaduragatiko alergiek 60 urtetik gorako pertsonen % 10 ingururi eragin diezaiekete. Horrek ondorio garrantzitsuak izan ditzake kolektibo horren osasunean, nutrizioan eta bizi-kalitatean.
-
ECHAk ikerketa-lehentasunak identifikatu ditu kutsatzaile kimikoen segurtasuna indartzeko
Substantzia eta Nahasketa Kimikoen Europako Agentziak (ECHA) substantzia kimikoen arriskuak ebaluatzeko ikerketa-arlo berriak identifikatu eta lehendik zeudenak eguneratu ditu, Europar Batasunean segurtasun kimikoari buruzko erabaki arautzaileak hartzeko beharrezkoa den ebidentzia zientifikoa sortzeko.
-

Elikagaien segurtasunaren arrisku nagusiak hurrengo hamarkadan: ACSAren txostena
“Kataluniako elikagaien segurtasunaren etorkizuna. Datozen 10 urteetarako joerak eta arrisku-agertokiak” txostena Kataluniako Elikagaien Teknologia eta Segurtasunerako Zentro Nazionalarekin (CNTA) elkarlanean egindako etorkizuneko joerei buruzko azterlana da, eta
-
FSAIren gida RTEn Listeria monocytogenes-ren irizpideari buruz
Arau berria kontsumitzeko prest dauden zenbait elikagairi aplikatzen zaie, baldin eta Listeria haztea eragin badezakete eta kozinatu gabe eta mikroorganismoa ezabatuko duen beste tratamendurik aplikatu gabe kontsumitzen badira. Gehien eragindakoen artean daude haragi egosiak eta xerratuak, arrain ketuak eta onduak, janari prestatu hoztuak, jateko prest dauden sandwichak eta entsaladak eta esneki hoztuak
