Trikina atzemateko arau berriak 14/03/13

216/2014 Araudia 2014ko ekainaren 1etik aurrera sartuko da indarrean; horren bidez, arau zehatzak ezartzen dira, trikinek haragian izan dezaketen presentziaren inguruko kontrol ofizialak egiteko, eta 2075/2005 Araudia aldatzen du.

216/2014 Araudi berriak hauxe exijituko du:

Kanaletan laginak hartzea

  1. Analisiak egingo dira, hazteko txerri emeen eta aketzen kanal guztietan, trikinaren presentzia atzemateko. Edo gutxienez, analisiak egingo dira, ustiategi bakoitzera, urtean, hiltzera eramaten diren animalien kanalen % 10ean, baldin eta ofizialki aitortu bada ukuiluratzeko baldintza kontrolatuak betetzen dituela.
  2. Analisi sistematikoak egingo dira, ukuiluratzeko baldintza kontrolatuak betetzen dituztela ofizialki aitortu ez zaien ustiategietako kanal guztietan.

Salbuespenak

  1. Etxeko txerrien haragia, baldin eta izozteko tratamendu bat aplikatu bazaio, II. eranskinarekin bat etorriz.
  2. Titia kendu ez zaien etxeko txerrien kanalak eta haragia, txerriak 5 astetik beherakoak badira.
  3. Etxeko txerrien kanalak eta haragia, baldin eta ofizialki aitortu bada euren ustiategiak edo konpartimentuak ukuiluratzeko baldintza kontrolatuak betetzen dituela.

Zergatik aldatu da?

EFSAk zientzia-irizpena eman zuen 2011ko urriaren 3an, eta hauek dira ondorio nagusiak:

  • Trikinen presentzia honela sailkatu zuen: osasun publikorako maila ertaineko arriskua, txerri-haragia kontsumitzea dela eta.
  • Nagusiki, aske eta autokontsumorako hazitako txerriei egotzi zien trikinek EBn noizean behin presentzia izatea.
  • Ekoizpen-sistema zen trikinek infestatzeko arrisku-faktore nagusia.
  • Ofizialki aitortu da baztergarria dela ukuiluratzeko baldintza kontrolatuak betetzen dituzten ustiategietako txerriak infestatzeko arriskua.

Halaber, Animalien Osasunerako Mundu Erakundeak honezkero ez du herrialde edo eskualdeen arrisku-egoerarik aitortzen nazioarteko testuinguruan; aitzitik, hori aitortzeko, aintzat hartu behar da ukuiluratzeko baldintza kontrolatu zehatzak betetzen dituen ustiategi baten edo batzuen jokabidea.

Horren eraginez, legeria osasun publikorako benetako arriskuetara egokitzeko, erabaki dute araudi berri hori prestatu eta argitaratzea, sinplifikatu egiten baititu trikinek infestatzeko arriskua murrizteko neurriak.

Trikinosia – WIKI Elika

Trikinelosiaren fitxa – Elika

Eguneraketa data: 2025/07/18

FutureFoodS lankidetzaren hirugarren deialdiaren aurretiko argitalpena

Eusko Jaurlaritza ordezkatuz ELIKAk parte hartzen duen FutureFoods lankidetzak hirugarren deialdi irekiaren berri eman du. Deialdia azaroaren hasieran irekiko da eta nazioz gaindiko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako da. Eusko Jaurlaritzak gehienez…

2024ko urteko txostena: Elikagaien Segurtasuna Katalunian

Azken “Memòria anual sobre la situació de la seguretat alimentària, 2024” izeneko memoriak nabarmentzen du 2024an eta 2024an goranzko joera dagoela elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldietan. Hortaz, jarraipena egin behar da,…

Shamonda birusaren detekzioa Espainian

Europan 2026an zehar detektatu ondoren, Espainian lehen fokuak baieztatu dira. Culicoides generoko bektoreek transmititutako gaixotasun emergentea da, eta behiei eragiten die….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad