Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen.

Saio horiei esker, lortutako emaitzak aztertu dira, jarduketak ezartzea erraztu duten faktore nagusiak identifikatu eta prozesuko oztopoak hauteman. Era berean, gomendioak bildu dira esku-hartze horiek hobetu eta beste ikastetxe batzuetan errazago errepikatu ahal izateko.

Hezkuntzako esku-hartze horiek Fundació Espigoladors fundazioak koordinatu ditu eta gastronomiaren arloko jarduketetan, aldiz, GOe Tech Center izan da buru. Oro har, ikastetxe partaideek bi lan-ildoen balorazio positiboa egin dute, eta nabarmendu egin dute elikagaien xahuketa murrizteko eta eskolako komunitatean sentsibilizazioa areagotzeko egiten duten ekarpena.

Ongien baloratutako alderdiak izan dira, besteak beste, sukaldeko langileen inplikazioa eta esku-hartze horien gaitasuna xahututako elikagaien kopuruari buruzko hausnarketa sustatzeko eta jantokien eguneroko funtzionamenduan prebentzio-jardunbideak txertatzeko.

Hezkuntzaren arloko esku-hartzeak

Hezkuntzaren arloan, ikastetxeek nabarmendu dute komenigarria dela aldi berean egitea xahuketaren neurketak eta jolas pedagogikoak. Konbinazio horri esker, ikasleek eta inplikatutako hezitzaileek beren ekintzen emaitzak ikus ditzakete eta hobeto ulertu elikagaien xahuketaren eragina.

Proiektuan garatutako dinamika parte-hartzaileak identifikatu ziren inplikazio eta jokabide-aldaketak eragiteko gaitasuna handieneko elementu gisa.

Halaber, beharrezkotzat jotzen da familien parte-hartzea sustatzea, koherentzia handiagoa bermatzeko ikastetxean transmititzen diren mezuen eta familian gauzatzen diren jardunbideen artean.

Esku-hartze gastronomikoak

Esku-hartze gastronomikoei dagokienez, partaideek adierazi zuten komenigarria zela etorkizuneko jarduketetan prozedura soilagoak eta estandarizatuagoak aplikatzea. Horri esker errazago ezarriko lituzkete prozedura horiek sukaldean ari direnek, eta erraztasun handiagoa legoke proiektua amaitu ondoren ere haiei jarraipena emateko.

Familien inplikazioa ere elementu garrantzitsua da menuetan sartutako aldaketak finkatu eta epe luzera mantentzeko.

Amaitzeko, adierazi da denbora eta baliabide mugatuak izatea oztopo nagusietako bat dela esku-hartzeak ezartzeaz arduratzen diren hezkuntzako taldeentzat eta profesionalentzat.

Eragina

Saio horietan lortutako ondorioak baliagarriak izango dira GUSTOS proiektuak beste ikastetxe eta jatetxe-arloko enpresa batzuen esku jarriko dituen tresnak eta gomendioak hobetzeko. Horri esker sustatu egingo da garatutako irtenbideen transferentzia eta erreplikagarritasuna.

Eguneraketa data: 2026/07/22

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad