Txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten berria

EFSAk txosten bat argitaratu du berriki txerri-izurri afrikarraren (TIA) arrisku- eta babes-faktoreak ebaluatzeko etxeko txerrietan eta EBko basurdeetan. Horrez gain, txerri eta basurdeetan gaixotasuna kudeatzeko arintze-neurriak jaso ditu.

Txostenean TIAren bost alderdi epidemiologiko ebaluatzen dira, eta ondorioak, oro har, hauek izan ziren:

  • Biosegurtasun-neurriak eta nekazaritzako kudeaketa ezinbestekoak dira TIAren birusa nekazaritzako ustiategietan sartzea prebenitzeko. Zehazki, simaurra baserriaren inguruan barreiatzea edo oheko materiala erabiltzea arrisku-faktoreak dira; eltxo-sarea, ordea, babes-faktorea.
  • Basurde-dentsitatea aintzat hartu beharreko faktorea da; hala ere, eredu estatistikoen azterketan ez zen ikusi TIAren epidemiologian ondorio argiak dituenik. Horrez gain, egiaztatu zen basurdeen populazioari eragiten dioten faktoreek, hala nola landarediak, altitudeak, klimak eta hesiek, eragina dutela.
  • Ondorioztatu da Europan dauden kaparrek ez dutela eraginik egungo TIAren epidemian EBn gehien eragindako eremuetan. Bestalde, oraindik ez da zehaztu ukuiluetako euliek eta ezparek eragina duten, eta ikertu beharko da; izan ere, birusaren eraginpean daude eta birusa ustiategietan sartzeko gaitasuna dute.
  • Hesi eta oholesien erabilerak, beste kontrol-neurri batzuekin batera (animaliak sakrifikatzea eta hilotzak kentzea), basurdeen mugimendua modu efizientean murrizten lagun dezake, eta, ondorioz, baita TIA kudeatzen ere.
  • Gonadotropinen askapenerako hormonaren (GnRH) txertoak antisorgailu immunologiko gisa erabiltzeak basurdeen populazioa murrizten eta kontrolatzen lagun dezake. Nolanahi ere, oraindik ez da garatu basurdeentzako GnRHaren aurkako aho bidezko txertorik.
  • Ustiategiek lan-prozedura normalizatuak (LPN) sortu behar dituzte, animalien ongizatean dituzten arriskuak eta ondorioak identifikatzeko irizpideak eta prebentzio-neurriak eta neurri zuzentzaileak aintzat hartuta. LPNak noizbehinka berrikusi eta eguneratu behar dira, aurreko lanetako esperientzietan oinarrituta.

Risk and protective factors for ASF in domestic pigs and wild boar in the EU, and mitigation measures for managing the disease in wild boar

Eguneraketa data: 2025/08/18

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad