Home/Zer da elikakatea?

Zer da elikakatea?

Elikakatea manipulazio prozesua da: elikagaiaren jatorritik hasi eta elikagai hori kontsumituko den lekuraino heldu artekoa, hain zuzen. Eta kate-mailen arteko lotura garraioa litzateke.

Elikakateko mailak honako hauek dira:

Jatorria

Elikagaiak lortzen diren lekua da (abeletxea, ustiategia…).

Eraldaketa prozesua

Hainbat elikagai manipulatuak izaten dira bai bere ezaugarriak aldatzeko, bai iraupena luzatzeko; eta, horrela, batetik, elikagai ezberdinak sortu ahal dira, eta, bestetik, elikagaiak hobeto aprobetxatu ahal dira. Baina elikagai guztiak ez dira eraldatzen; izan ere, elikagai asko fresko kontsumitzen dira, hau da, inolako aldaketarik jasan gabe.

Biltegiratzea

Elikagaiak banatu aurretik, denbora tarte batean gorde egiten dira, eta horixe da biltegiratzea. Prozesu horretan, elikagaia kontserbatzeko ezaugarriak errespetatu egin behar dira, fabrikatzaileak zehaztu bezala.

Garraioa

Elikakateko elementu guztiak biltzen ditu garraioak, eta prozesuan elikagai bakoitza kontserbatzeko ezaugarriak errespetatu egin behar dira.

Salmenta

Etapa honetan elikagaiak kontsumitzailearen eskura jartzen dira: supermerkatuak, harategiak, arrandegiak, etab.

Kontsumoa

Elikagaien azken helmuga da kontsumoa. Eta honako leku hauetan gauzatzen da: etxeak, jatetxeak, eskoletako jantokiak, etab.

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad