852/2004 (EE) Erregelamenduak aukera ematen du, egoera jakin batzuetan, higiene- eta osasun-betekizunei buruzko ikuspegi malgu bati heltzeko, bai ekoizpen primarioari dagokionez, bai elikagaien transformazioari dagokionez; izan ere, baldintza horien ondorioz, salbuespenak ematen dira, eta eskakizunak egokitu egiten dira. Euskadin,honi erantzuna ematen dion Malgutzea izeneko araudi espezifikoa garatu da.
Aldi berean, salbuetsita daude Erregelamendu honen betebeharraz ekoizleak bere lehen mailako produktuen kantitate txikiak zuzenan hornitzea, bai azken kontsumitzaileari edo azken kontsumitzailea hornitzeko txikizkako salmenta-tokiko establezimenduei saldutako produktuak. Elikagaien segurtasuneko estandar egokiak betetzea ahalbidetuko duten irizpideak ezartzeko helburuarekin, Euskadin berariazko araudiak garatzen ari dira Kantitate txikiak izenez ezagutzen den merkaturatze mota hori arautzeko.
