Zientzia-iritzia: akrilamida elikagaietan – EFSA 2015

EFSAren CONTAM panelak zientzia-irizpena eman du elikagaietako akrilamidari buruz. Txostenean ondorioztatzen da elikagaien bidez sortzen den akrilamidarekiko esposizioaren gaur egungo mailek ez dutela zertan kezka-iturri izan, ondorio ez-neoplastikoei dagokienez; alabaina, animalien ebidentziak adierazten du kezka dagoela eragin neoplastikoen inguruan, nahiz eta epidemiologia-elkarteek ez duten frogatu akrilamida giza kartzinogenoa izan daitekeela.

Elikagaien bidezko esposizioa

Txostenean 43.419 elikagairen analisien emaitzak ebaluatu dira. Bada, akrilamidaren balio handienak kafean eta kafe-suzedaneoetan eta patata frijituetan daude. Zenbatetsi zen dietaren bidezko akrilamidarekiko batez besteko esposizioa 0,4-1,0 mg / gorputz-pisuaren kg / egun izan zela eta esposizio horren eragile nagusia patata frijituak izan zirela. Halaber, ikusi zen etxeko janariaren aldeko lehentasunak eragin nabarmena izan dezakeela dietaren bidez sortzen den akrilamidarekiko esposizioan.

Akrilamida sortzen da elikagai jakin batzuk 120° C-tik gora eta hezetasun gutxirekin prestatzen direnean, bereziki asparagina eta azukre murriztaileak dituzten elikagaiak direnean. Akrilamida, ahotik hartu ondoren, urdail-hesteetan xurgatzen da, eta metabolizatu egiten da (batez ere glutazioaren bidez, baina baita glizidamidaren epoxidazioaren bidez ere). Ustez, azken bide horretan dautza akrilamidaren genotoxikotasuna eta kartzinogenikotasuna.

Toxikotasuna

Gizakiekin eginiko azterlanen datuak ez dira behar bestekoak dosia-erantzuna ebaluatzeko. Animaliekin egindako esperimentazio-azterlanak oinarri hartuta, honako hauek identifikatu dira akrilamidaren toxikotasunaren gune kritiko gisa: neurotoxikotasuna, gizonen ugalketaren aurkako ondorioak, garapenerako toxikotasuna eta kartzinogenikotasuna.

CONTAM panelak honako balio hauek ezarri ditu arratoien neuropatia periferikorako: BMDL10-i dagokionez, 0,43 mg / gorputz-pisuaren kg / egun. Bestalde, honako hauek ezarri ditu arratoiek dituzten eragin neoplastikoetarako: 0,17 mg / gorputz-pisuaren kg / egun.

Informazio-fitxa

EFSAk informazio-fitxa bat argitaratu du kontsumitzaileentzat, eta horretan azaltzen du, modu sinplean, zer-nolako arriskua izan dezaketen herritarrek, akrilamida edo akrilamidaren ingesta gehien areagotzen duten elikagaiak hartzen dituztenean. Halaber, herritarrek kontsumo hori murrizte aldera egin ditzaketenak jasotzen dira.

Irizpena: akrilamida elikagaietan (EFSA)

Informazio-orria: akrilamida

Eguneraketa data: 2025/07/18

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…