Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030

Eusko Jaurlaritzak ZTBP 2030 onartu du. Plan horrek 18.600 milioi euroko inbertsioak aurreikusten ditu datozen 10 urteetan, eta barne hartzen du Eusko Jaurlaritzak urteko aurrekontuak % 6 handitzeko hartutako konpromisoa I+G+b babeste aldera.

Elikadurak berebiziko garrantzia du, eta arlo horretan sustatuko dira elikadura osasungarrira eta bizitzako etapa guztietara egokitutako elikadurara bideratutako elkarlaneko ikerketa eta berrikuntza.

Helburua

ZTBP 2030 I+G+b sustatzeko da, euskal ekonomiak lehiakortasuna hobetu dezan eta aurrera egin dezan Giza Garapen Iraunkorraren bidean, Euskadi digital, berde eta inklusibo baterantz.

Ikuspegia

“2030ean, Euskadi berrikuntza arloan aurreratuen dauden Europako eskualdeen artean egotea”.

Estrategia partekatua da, eta bertan parte hartzen dute erakunde publikoek, enpresek, unibertsitateek, ikerketa-zentroek, zentro teknologikoek eta eragile sozioekonomikoek.

Estrategia

ZTBP 2030 berria Euskadi Basque Country 2030 Agendan dago sartuta. Agenda horrek EAEren GIHekiko konpromisoak biltzen ditu. Plan berria hurrengo hamarkadarako estrategia orokorrean sartuta dago, eta lau erreferentzia ditu:

  1. Horizon Europe Esparru Programa. Berritzeko gaitasuna sakontzera dago bideratuta, eta xede du zientzia- eta teknologia-oinarriak sendotzea eta lehiakortasuna bultzatzea.
  2. Europako Itun Berdea. Klima Aldaketaren eta ingurumenaren degradazioaren erronkei erantzuten die.
  3. Europa Digital Programa. Ekonomiaren, industriaren eta gizartearen eraldaketa digitala babesteko programa.
  4. Berpiztu programa. Ekonomia eta enplegua berrindartzeko eta Euskadin COVID-19ak eragindako krisiaren ondorio sozioekonomikoei aurre egiteko programa.

Edukia

  • “ZTBP Euskadi 2020ko emaitzak ebaluatzea”

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren egungo egoera baloratzen da, aurreko planaren ezarpena eta emaitzak ebaluatzeko prozesu bikoitz batetik (barnekoa eta kanpokoa) abiatuta.

  • “Testuingurua eta egoeraren diagnostikoa”

Euskadiko egoera sozioekonomikoa eta lehiakortasuna, Euskadin epe ertain eta luzera eragina izango duten megajoera globalak eta trantsizioak deskribatzen dira, baita tokiko zein nazioarteko testuinguru estrategikoa ere.

  • “Planaren ildo estrategikoak”

2030erako ikuspegia hartzen dute, baita hori lortzeko 3+1 zutabe estrategikoak eta 4 helburu operatibo handiak ere.

  • “RIS3 Euskadi 2030 espezializazio adimendunaren oinarriak”

Espezializazio-arloen eboluzioa deskribatzen da, honako hauetan oinarrituta: 3 lehentasun estrategiko eta 4 aukera-esparru.

  • “I+Gari eta berrikuntzari laguntzeko tresna”

Planaren hedapenari euskarria ematen dioten laguntza-tresna eta -programa guztien edo policy mix-en etorkizuneko orientazioa deskribatzen da, bai Eusko Jaurlaritzarena, bai foru-aldundiena, eta eboluziorako abiapuntua da.

  • “Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren gobernantza”

Barneko gobernantza-eredua eta nazioarteko kooperazioaren eredua deskribatzen dira, baita monitorizazio-sistema, jarraipena eta planaren ebaluazioa ere.

  • “ZTBP 2030ren oinarri ekonomikoak”

Planak indarraldi osoan izango duen garapena gidatuko duten oinarri ekonomikoak definitzen dira, Eusko Jaurlaritzak I+b-rekin duen aurrekontu-konpromisoa barne.

Elikaduraren garrantzia

Aukera-esparru hau elikadura osasungarriarena da, I+b-ren bidez zahartze osasuntsurako kalitatezko elikagaiak garatzera bideratuta dago, eta, aldi berean, nekazaritzako elikagaien industriak euskal ekonomian duen pisua indartzen du.

Horretarako, Euskadiko elikagaien industriak espezializatu egin behar du balioa sortzen, prozesuak gero eta efizienteagoak baitira:

  • Ekoizpen‑ekosistema seguruagoak, iraunkorragoak eta osasungarriagoak.
  • Elikadura-osasuna binomioarekin geroz eta kontzientzia handiagoa duen biztanleriarentzat zerbitzu eta produktuen sorta berria garatzea.
  • Teknologia digital eta bioteknologiko berriak sartzea.

Hori guztia elikaduraren balio-katearen paradigmatik, lehen mailako ekoizpenetik elikagai osasungarrien kontsumora bitartean bultzatu behar da; elikagaien kontsumitzaileek balio-kate osoaren erdigune izan behar dute, eta sinergiak eta harremanak bilatu behar dira beste sektore ekonomiko, kultural eta sozial batzuekin.

Aukera-esparru horrek aurre egin beharko die, batetik, trantsizio teknologiko-digitalarekin lotutako zeharkako erronkei (horretarako, IKTak sartu beharko dira elikaduraren balio-kate osoan) eta, bestetik, trantsizio energetiko-klimatikoari (horretarako, egokitu egin beharko da ekonomia zirkularraren arabera; hau da, alferrik galtzea murriztu, elikadura-azpiproduktuak berreskuratu eta balioztatu, eta elikagaien paketatzea birdiseinatu beharko dira). Halaber, trantsizio sozial eta sanitarioa aukera-iturri bihurtu da.

Eguneraketa data: 2025/07/04

FSAIren gida RTEn Listeria monocytogenes-ren irizpideari buruz

Arau berria kontsumitzeko prest dauden zenbait elikagairi aplikatzen zaie, baldin eta Listeria haztea eragin badezakete eta kozinatu gabe eta mikroorganismoa ezabatuko duen beste tratamendurik aplikatu gabe kontsumitzen badira. Gehien eragindakoen…

Hegazti-gripearen Europako egoeraren eguneratzea

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHP) Europako egoerari buruzko informazioa eman du, 2026ko udaberriari dagokiona….

Teknika genomiko berriei (TGB) buruzko Erregelamendua

Europar Batasunak (EB) 2026/1388 Erregelamendua onetsi du, zeinak ezartzen baitu arau-esparru berri bat teknika genomiko berri (TGB) jakin batzuen bidez (hala nola edizio genetikoa) lortutako begetalentzat. Erregelamendu berri horren xedea…

“Fruktosa-iturririk gabekoa” aipamena erabiltzea: interpretazio-oharra

| Iturria: AESAN | Bi patologia daude, zeinak organismoan fruktosa behar bezala metabolizatzen eta xurgatzen uzten ez dutenak Fruktosa azukre bat da, frutetan, barazkietan eta eztian berez dagoena, baina badira propietate edulkoratzailea izateagatik erabiltzen diren…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad