Zoonosia, agerraldiak eta mikrobioen aurkako erresistentziak jakinarazteko gidak – EFSA 2016

EFSAk hainbat gida argitaratu ditu, 2003/99/EE zuzentarauaren esparruan, zoonosiaren eta agente zoonotikoen, elikadura jatorriko agerraldien eta mikrobioen aurkako agerraldien datu-bilketa bateratze eta arrazionalizatze aldera.

Gida hauek argitaratzearen helburua da EFSAri txostenak aurkezteko prozesua erraztea estatu kideei eta, era berean, biltzen diren datuak garrantzitsuak eta aztertzeko errazak izatea Europar Batasunarentzat.

Estatu kideek gida honetan oinarritu beharko dute 2015etik aurrera, informazioa jakinarazteko.

Zoonosia eta agente zoonotikoak

Gida honek EFSAren gaur egungo datu-bilketa sisteman sartuta dauden animalien, elikagaien eta pentsuen zoonosi eta agente zoonotiko guztiei erantzuten die, eta jarraibide zehatzak ematen ditu erabilitako laginketa- eta kontrol-sistemen deskribapenei buruzko datuen aurkezpenari (taula zein testu formatukoak) buruz.
Datu batzuetan komeni izaten da urteetako joerak biltzea, eta datu horiek azpimarratzen dira bereziki gidan.

Elikadura jatorriko agerraldiak

Gida honek zehaztapen tekniko eguneratuak ematen ditu, elikadura jatorriko agerraldiei buruzko informazioa emateko. Definizio argigarriak ere ematen ditu elikadura jatorriko agerraldien datuei buruz eta jakinarazi behar diren aldagaiei buruz. Horrez gain, gida bat ere ematen du honako hauek jakinarazteari eta sailkatzeari buruzko adibide batzuekin: agente eragileak, inplikatutako elikagaiak, esposizio-lekuak, arazoen jatorrizko lekuak eta agerraldia sorrarazten duten faktoreak.

Mikrobioen aurkako erresistentziak

Gidaliburu honek jarraibideak ematen ditu elikagaietarako animalietako eta horietatik eratorritako elikagaietako mikrobioen aurkako erresistentzia jakinarazteko. Gida hau Salmonella, Campylobacter coli eta Campylobacter jejuni bakterietarako da, zehazki.

Horrez gain, metizilinaren aurkako erresistentzia duten Escherichia coli, Enterococcus eta Staphylococcus aureus bakterioen adierazleentzako jarraibideak ere ematen ditu.

Zoonosia jakinarazteko gida (EFSA)

Elikadura jatorriko agerraldiak jakinarazteko gida (EFSA)

Mikrobioen aurkako erresistentziak jakinarazteko gida (EFSA 2016)

Elikagai berri baten susmoa dagoenerako protokoloa

| Fuente: AESAN | AESANek “Elikagai berri baten presentziagatiko susmoaren aurreko protokoloa” izeneko orientazio-dokumentua argitaratu du, 2026/03/18an Batzorde Instituzionalean onartua. Dokumentuak argitzen du nola jokatu behar den elikagai berri baten susmoaren aurrean, operadoreak berak…

562/2025 Errege Dekretuaren arabera bigarren peritu-irizpena eskatzeko eredua

| Iturria: AESAN | Kontrol ofizialak eta arlo horretako beste jarduera ofizial batzuk antolatzeko eta gauzatzeko arau-esparru berriak, uztailaren 1eko 562/2025 Errege Dekretuak, funtsezko aldaketa dakar eta kontrol ofizialeko zerbitzuak modernizatzea elikadura-kate osoan. 562/2025 Errege…

Q sukarrari buruzko ebaluazio epidemiologiko berria

| Iturria: Osasun Ministerioa | Osasun Ministerioak Q sukarrari buruzko arrisku-ebaluazio berri bat argitaratu du, eta horren bidez jakinarazi du arriskua “oso txikia” dela biztanleria orokorrarentzat eta “neurrizkoa” animaliekin lan egiten dutenentzat. Ebaluazioan 2016. eta…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad