Zoonosien joerak eta iturriak, 2016. urtea

EFSAk eta EGDCk argitaratu berri duten txostenaren arabera, iazko datuekin erkatuz gero, gora egin dute Samonellaren, Campylobacteren eta Listeriaren kasuen kopuruek. Txostena 2016an Europar Batasuneko 28 estratu kideek bildutako datuetan oinarritzen da.

Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunen agerraldiei buruzko jakinarazpen gehixeago egin dira 2015ean baino. Hala ere, zifra hori 2010ean eta 2016an Europar Batasunean jakinarazitako agerraldien batez bestekoaren nahiko antzekoa da.

Salmonella

Elikagaien bidez transmititzen diren Salmonella agerraldi eta salmonellosi-kasu gehien eragin duen Salmonellaren serotipoa Salmonella enteritidis izan da. EBren zaintza eta eskortako hegaztiak kontrolatzeko neurriak ezarri zirenetik, hau da 2007tik, kasuen kopuruak etengabe egin du behera. Hala ere, azken urte honetan ez zaio beheranzko joera horri eutsi.

Salmonella enteritidisaren prebalentziak gora egin du oilo erruleetan, % 0,7tik % 1,21era 2014az geroztik. Epe horretan bertan, gizakietan detektatutako kasuek % 3 egin dute gora. Igoera hori EBn duela gutxi izandako agerraldien ondorio da, eta horrek adierazten du ezinbestekoa dela arriskua kudeatzeko neurriak hartzen jarraitzea.

2016an, gizakien 94.530 salmonellosi-kasu jakinarazi dira EBn, eta horietatik % 59 S. enteritidisak eragin ditu. Kasu horiek, nagusiki, honako elikagai hauen kontsumoarekin lotzen dira: arrautzak, arrautzez eginiko produktuak eta hegazti-haragia.

Campylobacter

Campylobacter da elikagaien bidez transmititzen den eta gizakietan kasu gehien eragin duen patogenoa. 2016an, 246.307 pertsonatan detektatu zen, hau da, 2015ean baino % 6,1 gehiago. Oilasko-haragian Campylobacter ugari dago; hortaz, arriskua kudeatzeko neurrien helburua kontzentrazio hori murriztea izango da.

EBn kasu asko detektatu badira ere, pazienteen % 0,03 baino ez dira hiltzen.

Listeria

2016an, 2.536 kasu jakinarazi ziren, 2015ean baino % 9,3 gehiago. Infekzio horiek, oro har, aurrekoak baino larriagoak dira, eta kasuen % 97 ospitaleratu egin behar izan dira. Guztira 247 heriotza-kasu jakinarazi ziren; gehienak 64 urtetik gorakoak ziren, eta horien heriotza-tasa % 18,9koa da. Adinean aurrera egin ahala, gora egiten du heriotza-tasak: 84 uretik gorakoen artean % 26,1ekoa da tasa. Horrenbestez, adinduenek osatzen dute arrisku-talde nagusia.

EBn kasu asko detektatu badira ere, pazienteen % 0,03 baino ez dira hiltzen.

Elikagaiek eragindako agerraldiak

Salmonella izan zen elikagaiek eragindako agerraldien arrazoi nagusia (% 22,3), eta ospitaleratze eta heriotza gehien eragin duena (agerraldien ondoriozko ospitaleratze-kasu guztien % 45,6 eta heriotza-kasu guztien % 50).

Hegazti-gripeak eragindako konfinamendua kentzea

Gaur, apirilaren batean, Estatuko Aldizkari Ofizialean apirilaren 31ko APA/300/2026 Agindua argitaratu da. Agindu horrek hegaztien gripearen aurkako neurriei buruzko APA/1288/2025 Agindua aldatzen du….

Mingain urdina kontrolatzeko estrategia berria

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2026rako minagain urdina gainbegiratu eta kontrolatzeko estrategia eguneratu du, penintsulan 3 eta 8 serotipoek zirkulazio handia izan duten aldi baten ondoren…

ACSAren pastelgintzako jardunbide egokien gida

| Iturria: ACSA | Kataluniako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (ACSA) Pastelgintzaren sektorerako jardunbide egokien gidaren bigarren edizioa argitaratu du. Gida elikagaien arloko eragileei zuzenduta dago, APPCCaren printzipioetan oinarritutako autokontrol-sistemen ezarpena errazteko, (EE) 852/2004 Erregelamenduan xedatutakoaren…

Biosegurtasunari buruzko kontzientziazioa EBko hegazti-sektorean

EFSAk argitaratu berri du EBrekin koordinatutako biosegurtasuneko komunikazio-kanpaina baterako oinarri sendoa duen eta ebidentzia zientifikoan oinarrituta dagoen txosten tekniko bat, Europako hegazti-sektore osoan hegazti-gripearen inguruko kontzientzia sortzeko, erresilientzia indartzeko, portaera-aldaketan…

Sukralosa (E 955) berrebaluatzea elikagai gehigarria den aldetik

Sukralosa (E 955) Europar Batasunean elikagai-gehigarri gisa baimendutako edulkoratzaile bat da. Batasunean 2009ko urtarrilaren 20a baino lehen edulkoratzaile gisa erabiltzeko baimenduta zegoenez, EFSAk arriskuaren beste ebaluazio bat egin behar dien…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad