Itsasoko produktuen segurtasunari buruzko ikerketako erreferentziako Europako zazpi erakundek itsaskietako kutsatzaileentzako arriskuen ebaluaziorako estrategiei (RASCS) buruzko proiektu bat egin dute bi urtez (2021-2023). Hain zuzen, honako erakunde hauek parte hartu dute: IPMA (Portugal), Istituto Superiore di Sanità (Italia), Ganteko Unibertsitatea (Belgika), BfR (Alemania), ANSES (Frantzia), CREDA eta IRTA (Espainia). Proietkuari esker, hiru helburu nagusi lortu dira: Parte-hartzaileek itsas jatorriko elikagaietako kutsatzaileen arriskuen ebaluazioaren arloan dituzten ezagutzak nabarmen hobetzea.
EFSAk arriskuen ebaluazioaren arloan dituen helburu eta tresnei buruzko kontzientziazioa areagotzea.
Diziplina anitzeko erakunde adituen arteko loturak eta sareak indartzea. Itsas jatorriko elikagaietako kutsatzaileen arriskuen ebaluazioa oso interesgarria da, giza osasunean, abereen ...
Laburpena
Itsas biotoxinak hainbat itsas mikroorganismok, eskuarki algek, sintetizatzen dituzten toxinak dira. Alga horien hazkunde edo loratze handia dagoenean (“marea gorriak”), toxina horiek masiboki ekoizten dira, eta hori kaltegarria da itsas ekosistemarako. Ondorioz, itsas organismoek, hala nola molusku bibalbioek, gasteropodoek eta krustazeoek toxina horiek metatzen dituzte, eta kontsumitzen badira, gizakien osasunarentzat arriskua ekar dezakete.
Hainbat itsas biotoxina mota daude, haien egitura kimikoaren arabera, eta askotariko intoxikazioak sortzen dituzte; intoxikazio larrien kasuetan heriotzak ere eragin ditzakete.
EFSAk legez araututako askotariko itsas biotoxinen arriskuen ebaluazio ugari egin ditu, eta ondorioztatu du balitekeela egungo mugek ez babestea biztanle-talde guztiei, muturrek kontsumoa eginez gero.
Europako araudiak itsas biotoxinekin ...
Batzordearen 2021/1709 (EB) Betearazpen Erregelamendua argitaratu da, 2021eko irailaren 23koa, 2019/627 (EB) Betearazpen Erregelamendua aldatzen duena, animalia-jatorriko produktuetan kontrol ofizialak egiteko xedapen praktiko uniformeei dagokienez. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/63/EB Zuzentarauaren 4. artikuluan eskatzen zaie Europar Batasuneko estatuei, posible denean, animalia biziak ez darabiltzaten metodoak erabiltzeko. Erregelamendu berri horrek eten egin ditu arratoietan moluskuen intoxikazio paralizatzailea (PSP, ingelesez: Paralytic Shellfish Poisoning) hautemateko biosaiakuntzak. Orain arte metodo alternatibo gisa zegoen baimenduta EN 14526 arauan, baina arestian aipatutako zuzentarauan ezarritakoarekin bat, debekatu egin da, animalia biziak baliatzen ez dituzten metodo baliozkotuak erabiltzeko betebeharra baitago.
Horregatik, erabiltzen diren metodoek honako konposatu hauek zehaztu beharko dituzte, gutxienez: a) ...
EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Aditu Taldeak (CONTAM) ebaluazio bat egin du bieirek itsas algen ondorioz dituzten biotoxinak aztertzeko, eta ondorioztatu du maskorra kenduz gero asko murrizten direla bieiren zati jangarrian dauden toxinen mailak. Ebaluazio hori egiteko,EFSAk elementu hauen mailei buruzko datuak erabili ditu: azido okadaikoa (OA), yesotoxinak (YTX) eta azaspirazidoen (AZA) taldeko toxinak. Zehazki, bi bieira-espezie aztertu ditu datu horiek eskuratzeko: Aequipecten opercularis eta Pecten maximus.
Pecten maximus espezieko bieiren kasuan, analisi estatistikoak agerian utzi zuen bieira osoetako toxinen mailak ez duela 256 μg OA baliok./kg edo 217 μg AZA1 baliok./kg gainditu behar gonadetan dauden toxinen mailak legezko mugen azpitik egoteko. Alabaina, ezin izan ...
EFSAk arrisku emergentetzat jo zuen ziguatera 2014an. Hori dela eta, 2015ean “Risk characterizacion of ciguatera food poising in Europe” (Eurocigua) lankidetzarako esparru-proiektu bat jarri zen martxan (FPA), AESANek koordinatutakoa eta EFSAk diruz lagundutakoa, Europar Batasuneko beste 14 erakunderen lankidetzarekin.
Proiektuaren iraupena 4 urtekoa da (2016- 2020).
Proiektuaren helburua da Europako elikagaietan eta fitoplanktonean (Gambierdiscus spp. dinoflagelatua) ziguatoxinaren presentzia ebaluatzea, eta lagin kutsatuetan ziguatoxinaren presentzia hauteman, kuantifikatu eta berresteko metodoak garatu eta baliozkotzea.
Ziguatera ziguatoxina (CTX) izeneko biotoxinak irensteagatiko elikadura-intoxikazio bat da, arraina kontsumitzearen bidez. Ziguatoxinari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu arrisku emergente horri buruz ELIKAk eginiko fitxa.
...
Laburpena
Ziguatoxinak (CTX) Gambierdiscus toxicus mikroalga dinoflagelatuek sortutako toxinak dira, eta alga horiek jaten dituzten ur tropikaletako arrain eta itsaskietan pilatzen dira. Ziguatoxinak dituzten arrain edo itsaskiak jaten dituzten pertsonek ziguatera (CFP) izeneko elikadura-intoxikazioa izan dezakete, gaur egun itsasoko biotoxinengatiko mundu-mailako intoxikazio ohikoena dena.
Alga horiek ur beroetan bizi diren arren, ozeano eta itsasoen berotze globalaren eraginez, gero eta ohikoagoak dira eremu epeletan. Klima-aldaketaz gainera, merkataritzaren globalizazioak ere areagotzen du ziguatoxinen presentzia Europan; eta, horrenbestez, ziguatera giza osasunari begirako gorabidean dagoen arrisku bat da Europar Batasuneko herrialdeetan.
Ziguaterak askotariko sintomak ditu, efektu gastrointestinal, kardiobaskular eta neurologikoekin, eta urtean 10.000-50.000 pertsonari eragiten dio mundu ...
OMEk elikagaietako toxina naturalen fitxa bat argitaratu du, eta bertan zehatz-mehatz azaldu du haietako bakoitza, haien kausak, elikagaietara transmititzeko moduak, elikagai kaltetu nagusiak eta toxina naturalak dituzten elikagaiak jaten dituzten pertsonentzako toxikotasuna.
Zer dira toxina naturalak?
Toxina naturalak organismo biziek naturalki ekoizten dituzten konposatu toxikoak dira. Horrenbestez, berez ez dira kaltegarriak ekoizten dituzten organismoentzat, baina toxikoak izan daitezke elikagaien bidez jaten dituzten animalia eta pertsonentzat.
Nola ekoizten dira?
Toxina batzuk landareek ekoizten dituzte, harraparien, intsektuen edo mikroorganismoen aurkako defentsa naturalerako mekanismo gisa, edota mikroorganismoek (hala nola onddoek) eragindako infestazioaren ondorioz, estres klimatikoari erantzuteko (lehorteei, hezetasunari eta muturreko tenperaturari, adibidez). Toxina naturalen beste iturri bat ozeano ...
Txosten tekniko honetan honako hauek laburbiltzen dira: EFSAren Arrisku Emergenteak identifikatzeko prozeduran inplikatutako talde guztien jarduerak, 2016. urtean hautemandako arazoak, garatzen ari diren metodologien deskribapena eta elkarlanean gauzatu diren jarduerak.
2016an, guztira 17 balizko arrisku emergente eztabaidatu ziren; arrisku horiek, sarri, kontsumo-pauta berriei lotuta zeuden.
Arriskuei loturiko faktore horiek ulertzea funtsezkoa da Arrisku Emergenteak identifikatzeko prozedurarako, baita arriskuei loturiko alderdi sozialak, jokabideak eta arlo ekonomikoak aintzat hartzea eta elikagaien hornidura-katea sakon ezagutzea ere.
Taula honetan, ager daitezkeen arriskuak zerrendatu dira (epe ertainera: 2-5 urte): Landareen izurriak eta gaixotasun inbasiboak
Animalien gaixotasun inbasiboak
Mikrobioen aurkako erresistentzia
Elikagai-osagarriak
Itsas biotoxina emergenteak
Substantzia kimikoekiko esposizio anitza
Elikadura-iruzurra
Ekonomia zirkularra
Elikagaiak ekoizteko teknologia berriak
Kontsumo-ereduen aldaketa, “osasungarriagoak” ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.