TRATAMENDU-JARDUERA: LANGILEAK | TRATAMENDU-JARDUERA: LANGILEAK |
Tratamenduaren arduraduna | ELIKA / NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN SEGURTASUNERAKO EUSKAL FUNDAZIOA, GRANJA MODELO Z/G (01192) Arkauti-Araba Datuak babesteko ordezkariaren kontaktua: dpd@elika.eus |
Xedea | Langile funtzionarioen eta lan-kontratudunen administrazio-, kontabilitate- eta zerga-kudeaketa; nominak egitea eta ordaintzea; altak eta bajak; kontratuak eta langileen hautaketa; lanaldiaren erregistroa; lan-arriskuen prebentzioa eta osasunaren zaintza... |
Oinarri juridikoa | DBEO: 6.1.a) Baimena (webgunean/intranetean, katalogoetan, dosierretan eta sare sozialetan erabilitako argazkiak edo bideoak) DBEO: 6.1.b) Pertsona interesduna alderdi den kontratu bat gauzatzeko edo hark eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezko tratamendua. DBEO: 6.1.c) Tratamenduaren arduradunari aplika dakiokeen lege-betebehar bat betetzeko beharrezko tratamendua. DBEO: 6.1.e) Interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egindako eginkizun bat betetzeko beharrezko tratamendua. - Funtzio Publikoa Berritzeko Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/1984 Legea. - Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea. - Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa. - Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legea onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua. - Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua. - Lanaldiko Lan-prekarietatearen aurkako Borrokari buruzko 8/2019 LED. - Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Legea. |
Interesdunen kategoria | Langile lan-kontratudunak eta funtzionarioak (finkoak, aldi baterakoak, praktikaldian daudenak, bekadunak...) eta haien senideak |
Kategorien eta datu-moten deskribapena | Identifikazio-datuak: NANa; GSko zk.; izen-abizenak; helbidea (posta-helbidea eta helbide elektronikoa); telefonoa; sinadura; irudia (NANeko argazkia); irudi korporatiboak; Ezaugarri pertsonalen datuak: egoera zibila; familia-datuak (familia-inguruabarrak lanaldia murrizteko, lana eta familia bateragarri egiteko...); jaioteguna; jaioterria; adina; hizkuntzak. Datu akademiko eta profesionalak: prestakuntza, titulazioak; lanbide-esperientzia. Enpleguari buruzko xehetasun-datuak: lanbidea; lanpostuak; erakundean duen antzinatasuna; nominako datu ez-ekonomikoak; lanaldiaren erregistroko datuak. Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruei buruzkoak: diru-sarrerak, bankuko datuak; BGAEen pentsio-planak; nominako datu ekonomikoak; zerga-kenkarien datuak, zergak; aseguruak (bizi-asegurua eta istripu-asegurua); kreditu-txartelak (gerentzia), maileguak edo aurrerakinak langileei hitzarmen bidez. Ondasunen eta zerbitzuen transakzioak: ukituak jasotako ondasunak eta zerbitzuak. Datuen kategoria bereziak: osasun-datuak (gaixotasunagatiko bajak, lan-istripuak eta desgaitasun-maila, diagnostikorik sartu gabe), sindikatu-afiliazioa (hala badagokio), ordezkari sindikala (hala badagokio), norberaren eta hirugarrenen bertaratzearen egiaztagiriak. |
Hartzaileak | - Zerga-administrazioa: zerga-betebeharrak betetzea. - Neiker: baserrira sartzeko matrikula-irakurgailurako Elikako langileen matrikulak jakinarazten dira. - Langileei kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko eta izapidetzeko banku-erakundeak; - Gizarte Segurantzako erakundeak: GSDO, SEPE, lan-ikuskaritza... lege-betebeharrak betetzeko - Prestakuntza-erakundeak - Ibilgailuen renting-enpresak (ohiko gidariaren izena eta NAN) - Osasun-erakundeak: gizarte-segurantza, kanpoko prebentzio-zerbitzua eta osasun-zaintzarako eta laneko arriskuen prebentzioko betebeharrak betetzeko mutualitatea -Aseguru-artekaritzak eta aseguru-erakundeak: langileen istripu-aseguruetarako eta bizi-aseguruetarako |
Nazioarteko transferentziak | Ez dago aurreikusita datuen nazioarteko transferentziarik. |
Ezabatzeko epea | Datuak kontratu-harremanak irauten duen bitartean gordeko dira, eta, behin hori amaituta, gorde egingo dira, interesdunak horiek ezabatzea eskatzen ez duen bitartean, harekin harremanetan egoteko eta komunikatzeko, ziurtagiriak emateko, urteurrenetarako, eta inaugurazioetarako eta antzeko ekitaldietarako gonbidapenak egiteko; halaber, ezabatzeko eskatuta ere, beharrezko epeetan gordeko dira: a).- lege-betebeharrak betetzeko edota b).- edozein erantzukizun preskribatzeko aurreikusitakoetarako edota c).- alderdien arteko harremanaren ondoriozko erreklamazioak gauzatzeko edo defendatzeko. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da. Tratamendu-jarduera honen datu ekonomikoak Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean xedatutakoaren babesean gordeko dira. |
Eskubideak | Hala dagokionean, datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu, horien aurka egin, horien eramangarritasuna eskatu eta horien tratamendua mugatu dezakezu; horrez gain, aukera izan dezakezu soilik automatizatutako erabakiak ez hartzeko, gure webguneko (www.elika.eus) pribatutasun-politikan ageri den informazio gehigarri eta osoan zehazten den bezala. |
Segurtasun-neurriak | Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (Segurtasun-neurriak) ezarritakoekin (Administrazio Elektronikoaren eremuan Segurtasunaren Eskema Nazionala arautzen duen 3/2010 Errege Dekretua); segurtasun-neurri horiek Agentziaren datuak babesteko eta informazioaren segurtasunerako politika osatzen duten dokumentuetan daude azalduta. |