FAOk argitaratutako txostenak 2002 eta 2024 urteen artean disruptore endokrino jakin batzuekiko giza-esposizioan izandako joeren inguruan argitaratutako ebidentzia zientifikoak laburbiltzen ditu. Txostenaren ondorio nagusia da industriaren borondatezko neurriek eta substantzia kimikoak fabrikatzeko eta erabiltzeko arauzko murrizketek konposatu horiekiko esposizioa murrizteko neurri gisa funtzionatu dutela. Hala ere, mekanismo horiek guztiak esposizioa murrizteko eraginkorrak izan diren arren, ez dute ezabatu. Ikerketaren ondorioak konposatuen multzoaren arabera zehaztuko ditugu: Konposatu organokloratuak. Konposatu organokloratu askoren fabrikazioa eta erabilera (adibidez, DDT) 80ko hamarkadan amaitu zen, eta txosteneko ikerketa guztiek adierazi dute konposatu horien edukiak behera egiten jarraitzen duela elikagaiak ekoiztera bideratutako animalietan eta gizakien esposizioan, salbuespen gisa erabiltzen jarraitzen den ...
Osasun publikoaren 2023ko txostenak Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako talde teknikoek lortutako emaitzak eta egindako jarduketak laburtzen ditu. ELIKAGAIEN SEGURTASUN MIKROBIOLOGIKOA Segurtasun Mikrobiologikorako Programak zaintza- eta kontrol-jarduketak garatzen ditu, nagusiki hiru jarduketa-ildoren bidez: Elikagaiak ekoizteko establezimenduen kontrol ofizialean egiaztapen analitikoa egiteko plana Patogenoen zaintzarako plan horizontala Kontsumitzeko prest dauden elikagaiak ekoiztean erabilitako lan-eremu eta tresnetan L. monocytogenes bakterioa kontrolatzeko plana EGIAZTAPEN ANALITIKOAREN PLANA Plan horren baitan, aztertutako laginen % 99 egokia izan da aztertutako segurtasun-parametroen arabera (709tik 702). Sektoreka, honako hauek izan dira ez-betetzeak, emaitza ez-onargarrien arabera banatuta: esneki-sektorea, enterotoxina estafilokozikoa eta L. monocytogenes aurkitzeagatik (>100 ufc/g) ardi-esne gordinezko gazta onduaren 2 laginetan, hurrenez hurren haragi-sektorea, ...
Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, obesitatea eta gehiegizko pisua epidemia izatera iritsi dira mundu mailan; haurren obesitateak prebalentzia handia du eta goranzko joera azken bi hamarkadetan.
Elikadura-ohiturak hobetzea eta jarduera fisiko gehiago egitea izan da obesitatea murrizteko xede nagusia. Hala ere, obesitatea ohitura osasungarriak dituzten herrialdeetan nabarmen gora egiten jarraitzeak iradokitzen du tartean ingurumen-faktoreak egon daitezkeela, besteak beste, jarduera obesogenikoa duten substantzia kimikoekiko esposizioa.
Obesogenoak honela definitzen dira funtzionalki: obesitatea bultzatzen duten konposatu kimikoak, zelula adiposoen kopurua eta/edo dagoeneko badauden adipozitoetan gantzen pilaketa areagotzen dutenak. Gehien ikertu diren konposatu horien artean plastikoaren industrian erabiltzen diren substantziak daude. Horiekiko esposizioa zenbait bideren bidez ...
Laburpena
Konposatu horiek aplikazio industrial ugari dituzte, eta etxeko objektu askotan ere aurki daitezke; duela gutxi arte jostailuak fabrikatzeko ere erabiltzen ziren.
Ftalatoak eguneroko erabilerako produktuetan erabiltzen diren sustantziak direnez, biztanleria orokorrak hainbat bide eta iturriren bidezko esposizioa izan dezake.
Ftalatoen esposizio-bide nagusiak ahozkoa (hautsa eta elikagaiak jateagatik edo ahoan sartzen diren produktuengatik), birikakoa (suspentsioko hautsa arnasteagatik) eta azalekoa (material eta hautsarekin kontaktuan egoteagatik) dira.
Elikagaien bidezko esposizioa da esposizio-iturri handiena; izan ere, elikagaiek ftalato kopuru txikiak izan ditzakete ingurumeneko kutsaduraren ondorioz (aireko partikulak), ekoizpen-prozesuan zehar gertatzen de hainbat materialekiko kontaktuaren ondorioz (hautaketa-mahaiak, garraio-lineak, etab.) eta enbalatze-materialekiko kontaktuaren ondorioz (filmak, bandejak, etab.).
Dena den, EFSAri ...
Laburpena
Mikroplastikoak eta nanoplastikoak produktu plastikoen forma mikroskopikoak dira, 5 mm baino gutxiagokoak. Hein batean, makroplastikoak zatitzearen ondorioz sortzen dira, eta, degradatzeko zailak direnez, hainbat hamarkada igarotzen dituzte ingurumenean, batez ere ur-inguruneetan. Mikroplastikoak eta nanoplastikoak elikatze-katera sar daitezke eta itsasotik datozen elikagaietan egon daitezke, hala nola arrainetan, krustazeoetan, moluskuetan eta arrain-irinetan. Horrez gain, beste elikagai batzuetan ere ager daitezke, kantitate txikiagoan bada ere; esaterako, eztian, garagardoan edo mahaiko gatzean. Gizakiek mikroplastiko eta nanoplastikoekiko esposizioa izan dezakete, arnasketaren bidez, elikaduraren bitartez edo bide topikotik.Gaur egun mikroplastikoen eta nanoplastikoen esposizioari eta toxikotasunari buruz dugun ebidentzia zientifikoa oso mugatua da. Dena den, EFSAk adierazi zuenez, bere ...
ACSAren Elikadura Segurtasuneko Zientzia Batzorde Aholkulariak onetsitako txosten honetan bildu dira elikakatean dauden mikroplastikoen eta nanoplastikoen inguruko ezagutza guztiak eta giza osasunean izan ditzaketen ondorioak. Oso gutxi dakigu mikroplastikoen presentziari, esposizioari eta toxikozinetikari buruz. Ziurgabetasun asko daude eta erabateko fidagarritasuna duten oso azterlan gutxi egin dira, askotariko metodo eta tresnak erabili baitira mikroplastikoen partikulen laginak bildu eta aztertzeko.
Nanoplastikoen kasuan, ziurgabetasun horiek are handiagoak dira, eta datuak falta dira arriskuen ebaluazioa egin ahal izateko.
Gaur egun erabilgarri dauden datu gutxi horiek aztertuta, txostenak adierazten du ez dela aurreikusten elikagaien bidez jandako mikroplastiko-partikulek berehalako arriskurik ekarriko dutenik kontsumitzaileen osasunerako.
Adierazten du, halaber, datuak falta direnez, ...
Disruptore endokrinoak (DE) hormonen funtzionamenduan eragiten duten substantziak dira, eta kalteak eragin ditzakete osasunean. Askotariko produktu kimikoek eragiten dute disrupzio endokrinoa. Zaila da horiek identifikatzeko irizpidea zientifikoki zehaztea, eta ondorio garrantzitsuak izan ditzake esparruko erakunde eta enpresa askotan. Europako Batzordeak zenbait urtez atzeratu ditu irizpide zientifikoak ezartzeko erabakiak, baina azkenean 2017ko irailaren 4an ezarri zituen asaldura endokrinoaren propietateak zehazteko irizpide zientifikoak. Horretarako, Batzordearen 2017/2100 Erregelamendu Delegatua (EB) egin zuen, zeina 2018ko ekainaren 7an sartu baitzen indarrean estatu kide guztietan. Elikakatearekin zerikusia duten hainbat eragilek osaturiko lan-mahai bat bildu zen 2016ko azaroaren 29an eta 30ean, eta bertan Europako araudi berria indarrean sartzearen ondorio ...
Ministro Eskandinaviarren Kontseiluak (NMC) azterlan bat argitaratu du, Uppsalako Unibertsitateak eta Suediako Elikadura Agentziak egina; bertan, elikagai gordinetan (prozesatu gabeetan) dauden fitoestrogeno multzo hauen mailak aztertu dituzte: isoflabona, lignanoak, estilbenoak eta kumestanoak.
Azterlanaren egileen arabera, elikagaietan dauden hainbat fitoestrogenoren mailei buruzko informazio zehatza eduki behar da gure dietan fitoestrogenoak edukitzeak zer eragin izan ditzakeen ebaluatzeko: baliteke kaltegarria izatea edo, alderantziz, fitoestrogenoek, etengailu endokrino gisa, eragin kaltegarriak murrizten laguntzea. Zer dira fitoestrogenoak?
Elikagaietako etengailu endokrinoak aztertzean, elikagaietan dauden ingurumeneko kutsatzaile kimikoak hartzen dira kontuan nagusiki, hala nola hidrokarburo aromatiko poliziklikoak, A bisfenola, produktu fitosanitarioak, dioxinak, PCBak eta ftalatoak. Alabaina, aintzat hartu behar da estrogeno-konposatu ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.