Bilaketa emaitza: biotoxina

Itsaskietako kutsatzaileentzako arriskuen ebaluaziorako estrategiak

Itsasoko produktuen segurtasunari buruzko ikerketako erreferentziako Europako zazpi erakundek itsaskietako kutsatzaileentzako arriskuen ebaluaziorako estrategiei (RASCS) buruzko proiektu bat egin dute bi urtez (2021-2023). Hain zuzen, honako erakunde hauek parte hartu dute: IPMA (Portugal), Istituto Superiore di Sanità (Italia), Ganteko Unibertsitatea (Belgika), BfR (Alemania), ANSES (Frantzia), CREDA eta IRTA (Espainia). Proietkuari esker, hiru helburu nagusi lortu dira: Parte-hartzaileek itsas jatorriko elikagaietako kutsatzaileen arriskuen ebaluazioaren arloan dituzten ezagutzak nabarmen hobetzea. EFSAk arriskuen ebaluazioaren arloan dituen helburu eta tresnei buruzko kontzientziazioa areagotzea. Diziplina anitzeko erakunde adituen arteko loturak eta sareak indartzea. Itsas jatorriko elikagaietako kutsatzaileen arriskuen ebaluazioa oso interesgarria da, giza osasunean, abereen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Itsas Biotoxinak

Laburpena Itsas biotoxinak hainbat itsas mikroorganismok, eskuarki algek, sintetizatzen dituzten toxinak dira. Alga horien hazkunde edo loratze handia dagoenean (“marea gorriak”), toxina horiek masiboki ekoizten dira, eta hori kaltegarria da itsas ekosistemarako. Ondorioz, itsas organismoek, hala nola molusku bibalbioek, gasteropodoek eta krustazeoek toxina horiek metatzen dituzte, eta kontsumitzen badira, gizakien osasunarentzat arriskua ekar dezakete. Hainbat itsas biotoxina mota daude, haien egitura kimikoaren arabera, eta askotariko intoxikazioak sortzen dituzte; intoxikazio larrien kasuetan heriotzak ere eragin ditzakete. EFSAk legez araututako askotariko itsas biotoxinen arriskuen ebaluazio ugari egin ditu, eta ondorioztatu du balitekeela egungo mugek ez babestea biztanle-talde guztiei, muturrek kontsumoa eginez gero. Europako araudiak itsas biotoxinekin ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Itsas biotoxinei eta arrainean dauden kutsatzaileei buruzko xedapen berriak

Batzordearen 2021/1709 (EB) Betearazpen Erregelamendua argitaratu da, 2021eko irailaren 23koa, 2019/627 (EB) Betearazpen Erregelamendua aldatzen duena, animalia-jatorriko produktuetan kontrol ofizialak egiteko xedapen praktiko uniformeei dagokienez. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/63/EB Zuzentarauaren 4. artikuluan eskatzen zaie Europar Batasuneko estatuei, posible denean, animalia biziak ez darabiltzaten metodoak erabiltzeko. Erregelamendu berri horrek eten egin ditu arratoietan moluskuen intoxikazio paralizatzailea (PSP, ingelesez: Paralytic Shellfish Poisoning) hautemateko biosaiakuntzak. Orain arte metodo alternatibo gisa zegoen baimenduta EN 14526 arauan, baina arestian aipatutako zuzentarauan ezarritakoarekin bat, debekatu egin da, animalia biziak baliatzen ez dituzten metodo baliozkotuak erabiltzeko betebeharra baitago.   Horregatik, erabiltzen diren metodoek honako konposatu hauek zehaztu beharko dituzte, gutxienez: a) ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Bieirek itsas biotoxinak izateko duten arriskuaren ebaluazioa

EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Aditu Taldeak (CONTAM) ebaluazio bat egin du bieirek itsas algen ondorioz dituzten biotoxinak aztertzeko,  eta ondorioztatu du maskorra kenduz gero asko murrizten direla bieiren zati jangarrian dauden toxinen mailak. Ebaluazio hori egiteko,EFSAk elementu hauen mailei buruzko datuak erabili ditu: azido okadaikoa (OA), yesotoxinak (YTX) eta azaspirazidoen (AZA) taldeko toxinak. Zehazki, bi bieira-espezie aztertu ditu datu horiek eskuratzeko: Aequipecten opercularis eta Pecten maximus.   Pecten maximus espezieko bieiren kasuan, analisi estatistikoak agerian utzi zuen bieira osoetako toxinen mailak ez duela 256 μg OA baliok./kg edo 217 μg AZA1 baliok./kg gainditu behar gonadetan dauden toxinen mailak legezko mugen azpitik egoteko. Alabaina, ezin izan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrisku emergentea: ziguatera

EFSAk arrisku emergentetzat jo zuen ziguatera 2014an. Hori dela eta, 2015ean “Risk characterizacion of ciguatera food poising in Europe” (Eurocigua) lankidetzarako esparru-proiektu bat jarri zen martxan (FPA), AESANek koordinatutakoa eta EFSAk diruz lagundutakoa, Europar Batasuneko beste 14 erakunderen lankidetzarekin. Proiektuaren iraupena 4 urtekoa da (2016- 2020). Proiektuaren helburua da Europako elikagaietan eta fitoplanktonean (Gambierdiscus spp. dinoflagelatua) ziguatoxinaren presentzia ebaluatzea, eta lagin kutsatuetan ziguatoxinaren presentzia hauteman, kuantifikatu eta berresteko metodoak garatu eta baliozkotzea. Ziguatera ziguatoxina (CTX) izeneko biotoxinak irensteagatiko elikadura-intoxikazio bat da, arraina kontsumitzearen bidez. Ziguatoxinari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu arrisku emergente horri buruz ELIKAk eginiko fitxa. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ziguatoxinak

Laburpena Ziguatoxinak (CTX) Gambierdiscus toxicus mikroalga dinoflagelatuek sortutako toxinak dira, eta alga horiek jaten dituzten ur tropikaletako arrain eta itsaskietan pilatzen dira. Ziguatoxinak dituzten arrain edo itsaskiak jaten dituzten pertsonek ziguatera (CFP) izeneko elikadura-intoxikazioa izan dezakete, gaur egun itsasoko biotoxinengatiko mundu-mailako intoxikazio ohikoena dena. Alga horiek ur beroetan bizi diren arren, ozeano eta itsasoen berotze globalaren eraginez, gero eta ohikoagoak dira eremu epeletan. Klima-aldaketaz gainera, merkataritzaren globalizazioak ere areagotzen du ziguatoxinen presentzia Europan; eta, horrenbestez, ziguatera giza osasunari begirako gorabidean dagoen arrisku bat da Europar Batasuneko herrialdeetan. Ziguaterak askotariko sintomak ditu, efektu gastrointestinal, kardiobaskular eta neurologikoekin, eta urtean 10.000-50.000 pertsonari eragiten dio mundu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuen Fitxak

Metalak Aluminioa - 2020 Artsenikoa - 2024 Beruna - 2023 Kadmioa - 2023 Kromoa - 2020 Merkurioa - 2023   Mikotoxinak Aflatoxinak - 2023 Alternaria - 2022 A-okratoxina - 2023 Deoxinibalenola - 2023 Fumonisinak - 2023 Nibalenola - 2022 Patulina - 2023 Zearalenona - 2023   Prozesu kutsatzaileak A Bisfenola - 2023 Akrilamida - 2020 Dioxinak, Furanoak eta PCBak - 2023 Ftalatoak - 2020 Glizerolaren eratorritako-kutsatzaileak (MCPD, Glizidola, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Toxina naturalak elikagaietan

OMEk elikagaietako toxina naturalen fitxa bat argitaratu du, eta bertan zehatz-mehatz azaldu du haietako bakoitza, haien kausak, elikagaietara transmititzeko moduak, elikagai kaltetu nagusiak eta toxina naturalak dituzten elikagaiak jaten dituzten pertsonentzako toxikotasuna. Zer dira toxina naturalak? Toxina naturalak organismo biziek naturalki ekoizten dituzten konposatu toxikoak dira. Horrenbestez, berez ez dira kaltegarriak ekoizten dituzten organismoentzat, baina toxikoak izan daitezke elikagaien bidez jaten dituzten animalia eta pertsonentzat. Nola ekoizten dira? Toxina batzuk landareek ekoizten dituzte, harraparien, intsektuen edo mikroorganismoen aurkako defentsa naturalerako mekanismo gisa, edota mikroorganismoek (hala nola onddoek) eragindako infestazioaren ondorioz, estres klimatikoari erantzuteko (lehorteei, hezetasunari eta muturreko tenperaturari, adibidez). Toxina naturalen beste iturri bat ozeano ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuen Infogramak

Anisakis - 2021 Bacillus - 2021 Birus enterikoak - 2021 Brucella - 2021 Campylobacter - 2023 Coxiella - 2021 Clostridium - 2021 Cronobacter - 2021 Criptosporidium - 2022 Echinococcus - 2022 Escherichia Coli - 2021 Giardia Lamblia - 2022 Listeria - 2021 Mycobacterium - 2021 Salmonella - 2021 Shigella - 2021 Staphylococcus - 2021 Toxiinfekzioen buruzko informazio-orria - 2021 Toxoplasma - 2021 Trichinella - 2021 Vibrio-2022 Yersinia - 2021 A Okratoxina - 2021 Aflatoxinak - 2021 Aluminioa - 2021 Artsenikoa - 2023 Beruna - 2021 Deoxinibalenola - 2021 Dioxinak, Furanoak eta PCBak - 2021 Ftalatoak - 2022 Fumonisinak - ...

Elika Etxea

Irakurri gehiago

Arrisku emergenteak: arrisku horiei loturiko faktoreei buruzko txostena

Txosten tekniko honetan honako hauek laburbiltzen dira: EFSAren Arrisku Emergenteak identifikatzeko prozeduran inplikatutako talde guztien jarduerak, 2016. urtean hautemandako arazoak, garatzen ari diren metodologien deskribapena eta elkarlanean gauzatu diren jarduerak. 2016an, guztira 17 balizko arrisku emergente eztabaidatu ziren; arrisku horiek, sarri, kontsumo-pauta berriei lotuta zeuden. Arriskuei loturiko faktore horiek ulertzea funtsezkoa da Arrisku Emergenteak identifikatzeko prozedurarako, baita arriskuei loturiko alderdi sozialak, jokabideak eta arlo ekonomikoak aintzat hartzea eta elikagaien hornidura-katea sakon ezagutzea ere. Taula honetan, ager daitezkeen arriskuak zerrendatu dira (epe ertainera: 2-5 urte): Landareen izurriak eta gaixotasun inbasiboak Animalien gaixotasun inbasiboak Mikrobioen aurkako erresistentzia Elikagai-osagarriak Itsas biotoxina emergenteak Substantzia kimikoekiko esposizio anitza Elikadura-iruzurra Ekonomia zirkularra Elikagaiak ekoizteko teknologia berriak Kontsumo-ereduen aldaketa, “osasungarriagoak” ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago