Bilaketa emaitza:

SCIRI Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren 2022ko urteko memoria

2022an, SCIRIren bidez, elikagaiei buruzko 880 espediente kudeatu dira guztira; horietatik 363 alertak izan ziren, 254 informazioak, 255 ukatzeak eta 8 “berritasun” gisa sailkatutakoak. Azaldutako datuak aztertuta, ondoriozta daiteke 2022an alerta-espedienteen kopurua % 23,3 murriztu dela 2021arekin alderatuta (hainbat elikagaitan etileno-oxidoa detektatu izanak markatu zuen urte hori). Hala ere, datuak 2018koekin (pandemia aurrekoa) alderatuz gero, % 39,1eko igoera izan da. Hiru izan dira SCIRI 2022an markatu duten gertaera garrantzitsuak: Txokolatezko produktuen kontsumoarekin lotuta, nazio anitzetan gertatu zen salmonellosiaren agerraldia Elikagaiak ukitzeko materialetan banbua eta bestelako landare-zuntzak erabiltzea plastikoarekin batera Kontsumitzaileei informazio zuzena bermatzeko dauden legezko betebeharrak errespetatzen ez ziren elikagaietan alergenoak (intolerantzia eragiten duten ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hegaztien gripearen zaintzari buruzko urteko txostena

EFSAk irizpen zientifiko bat argitaratu berri du. Bertan, 2022an Europa mailan ezarritako zaintza-programak ebaluatzen dira. Dokumentuak EBko kide diren herrialdeetako PHHG eskortako hegaztien eta hegazti basatien zaintza aktiboko eta pasiboko programen emaitzak biltzen ditu. Txostenean nabarmentzen denez, zaintza-esparru berrian, aldaketa nagusia da Antseriformeen espezieko ahate, antzara eta eskortako hegaztientzako inkesta birologikoak sartzea ehiza- edo galeper-hornidurarako. Egindako zaintza-jarduera guztiak arriskuaren ebaluazioan oinarritzen dira, eta, beraz, oso heterogeneoak dira herrialdeen arabera. Hala ere, hiru zaintza-estrategia nagusi sailka daitezke: azterketa serologikoetan oinarrituta (adibidez: Herbehereak, Errumania, Belgika, Alemania, Polonia, Hungaria, Irlanda, Bulgaria, Austria, Kroazia, Eslovenia, Grezia, Suitza, Zipre, Letonia, Lituania, Islandia eta Malta), inkesta birologikoetatik abiatuta ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Alkohola eta minbizia EBn: ekintzarako deia

Minbizia, gaur egun, bigarren heriotza-kausa de Europar Batasunean (EB). Han, minbizi- eta heriotza-kasuak gora egiten ari dira. Minbizia gaixotasun konplexua da eta ingurumen-faktoreek eta faktore genetikoek eragiten diote. Hala ere, neurri handi batean, transmitigarriak ez diren beste gaixotasun askoren portaera berberek ere eragiten diote: tabakismoa, alkoholaren kontsumoa, ariketa fisikorik ez egitea eta dieta ez osasungarriak. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) “Alkohola eta minbizia EBn: ekintzarako deia” dokumentua argitaratu berri du: Europak du, mundu mailan, alkoholaren kontsumo-maila handiena. Alkohol gehien kontsumitzen den 10 herrialdeetatik 7 EBkoak dira, eta alkoholari egotzi ahal zaizkion 10 heriotzetatik 3 minbiziak eragin zituen. 1988an IARCk edari alkoholdunak kartzinogeno gisa ...

Irakurri gehiago

“Food 2030”: Europako I+b politika, elikadura-sistema jasangarriak, osasungarriak, klimarekiko erresilienteak eta inklusiboak sustatzeko

Argitalpen berri horrek Europako Batzordearen Food 2030 ekimenaren eguneratzea eskaintzen du eta haren helburua da Horizon Europerekin, Baserritik mahaira estrategiarekin, Europako Itun Berdearekin eta beste arlo batzuekin lotutako ikerketa- eta berrikuntza-politikei buruzko etorkizuneko hausnarketa bideratzea. Gainera, azpimarratzen du B+i-ren diziplina arteko eta diziplinaz gaindiko ikuspegi sistemikoa ezinbestekoa dela arrakasta izan eta eragina hobetzeko.  Aldaketek, teknikoak eta akademikoak izateaz gain, alderdi sozial, juridiko, ekonomiko, finantzario, etiko eta filosofikoak ere hartzen dituzte eta horiek osorik integratu behar dira etorkizuneko politiketan eta I+b programetan. “Food 2030” politika eguneratuak 11 ekintza-bide ezartzen ditu, eta horietan ikerketak eta berrikuntzak, zehazki, nutrizioarekin, klimarekin, zirkularitatearekin eta komunikazioekin lotutako onurak ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Itsaskietako kutsatzaileentzako arriskuen ebaluaziorako estrategiak

Itsasoko produktuen segurtasunari buruzko ikerketako erreferentziako Europako zazpi erakundek itsaskietako kutsatzaileentzako arriskuen ebaluaziorako estrategiei (RASCS) buruzko proiektu bat egin dute bi urtez (2021-2023). Hain zuzen, honako erakunde hauek parte hartu dute: IPMA (Portugal), Istituto Superiore di Sanità (Italia), Ganteko Unibertsitatea (Belgika), BfR (Alemania), ANSES (Frantzia), CREDA eta IRTA (Espainia). Proietkuari esker, hiru helburu nagusi lortu dira: Parte-hartzaileek itsas jatorriko elikagaietako kutsatzaileen arriskuen ebaluazioaren arloan dituzten ezagutzak nabarmen hobetzea. EFSAk arriskuen ebaluazioaren arloan dituen helburu eta tresnei buruzko kontzientziazioa areagotzea. Diziplina anitzeko erakunde adituen arteko loturak eta sareak indartzea. Itsas jatorriko elikagaietako kutsatzaileen arriskuen ebaluazioa oso interesgarria da, giza osasunean, abereen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ardoaren etiketei buruzko berriak

2021/2117 (EB) Erregelamenduak ardoak etiketatzeko arauak aldatzen ditu, eta nahitaezko aipamen guztiak adierazi beharko dira, 1169/2011 (EB) Erregelamenduarekin bat, zeina kontsumitzaileari emandako elikadura-informazioari buruzkoa den. 2023ko abenduaren 8tik aurrera, egun etiketan adierazten diren aipamenez gain, nahitaezkoa izango da osagaien zerrenda eta informazio nutrizionala adieraztea ardoetan.   BERRITASUNAK ETIKETAN   Nahitaez adierazi beharko dira hauek: osagaien zerrenda eta informazio nutrizionala Osagaien zerrendan ardoaren osagai guztiak jasoko dira, pisu handienetik txikienera.   Informazio nutrizionala taulatan jasoko da, 100 ml-ko neurritan. Energia-balioaz gain, hauen kopuruak jasoko ditu: gantzak, gantz aseak, karbohidratoak, azukreak, proteinak eta gatza.   Bi aukera daude etiketan informazioa emateko: Informazio guztia etiketa fisikoan edo informazio berriaren zati bat etiketa digital batean, ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Elikagaien industriako autokontrolerako arduradunaren eskuliburua – ACSA

ACSAk (Agència Catalana de Seguretat Alimentària) “Elikagaien industriako autokontrolerako arduradunaren eskuliburua” argitaratu du, elikagaien industrian bermatu beharreko betekizunei buruzko orientabide praktiko gisa balio dezan. Eskuliburuak erreferente gisa balio du elikagaien enpresa txiki eta ertainetan elikagaien autokontrola eta manipulazioa gainbegiratzeaz arduratzen diren pertsonak prestatzeko, hala arduraduna operadorea bera denean zein funtzio hori eskuordetu zaien pertsonen kasuan. 2004ko apirilaren 29ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 852/2004 (EB) Erregelamenduak, elikagai-produktuen higieneari buruzkoak, espresuki ezartzen du elikagaien enpresetako operadoreek, elikagaien higieneari dagokionez, elikagai-produktuen manipulatzaileen gainbegiraketa eta heziketa edo prestakuntza bermatu behar dituztela, haien lan-jarduerarekin bat. ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Europako arrisku mikrobiologikoak 2023an

EFSAren arrisku mikrobiologikoen ebaluaziorako sare zientifikoak (MRA) lankidetza zientifikorako esparrua eskaini nahi du; horretarako, jarduerak koordinatu eta informazioa eta ezagutzak trukatu nahi ditu, baita baterako proiektuak garatu eta praktika onak identifikatu ere. MRA sarea 2007an sortu zuen EFSAk eta gaur egun MRA Sarean Europar Batasuneko 25 estatu kide daude eta bi herrialde begirale (Suitza eta Norvegia). Urrian egin zen 23. bileran honako arrisku mikrobiologiko hauei buruz egindako azterlanak aurkeztu ziren: Opinión científica sobre Patogenicidad de Escherichia coli productora de toxina Shiga (STEC) Riesgos microbiológicos debidos a cortes de electricidad Evaluación de riesgos del calentamiento de huevos Almacenamiento refrigerado de los huevos ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrautzak merkaturatzeko arau berriak

«Ingurumena errespetatzen duen elikadura jasangarri eta osasuntsurako "Baserritik mahaira” estrategia» izeneko 2020eko komunikazioan, Batzordeak adierazi zuen merkaturatzeko arauak berrikusiko zituela, nekazaritza jasangarriko produktuak onartzeko eta hornitzeko. Horrez gain, jasangarritasun‑irizpideen funtzioa indartzeko asmoa adierazi zuen, elikagaien galera eta xahutzeari buruzko arau horien balizko inpaktuak aintzat hartuta.   Arrautzak merkaturatzeko arauei buruzko hiru erregelamendu argitaratu dira (bi delegatu eta betearazteko bat):   Batzordearen 2023/2464 Erregelamendu Eskuordetua (EB), arrautzak merkaturatzeko arauei dagokionez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamendua (EB) aldatzen duena. Batzordearen 2023/2465 Erregelamendu Eskuordetua (EB), arrautzak merkaturatzeko arauei dagokionez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamendua (EB) osatzen duena eta Batzordearen 289/2008 Erregelamendua (EE) indargabetzen duena. Batzordearen 2023/2466 Betearazpen ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Espainiako haur eta helduen obesitatearen mapa

Carlos III.a Osasun Institutuko (ISCIII, gaztelaniazko siglengatik) Epidemiologia Zentro Nazionaleko eta Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziako (AESAN) ikertzaileen talde batek Espainian gainpisuaren eta obesitatearen prebalentzia neurtzeko ikerketa bat egin du. Ikerketak helduei nahiz haurrei buruzko informazioa jasotzen du, eta datuak sexu, adin, kokaleku geografiko eta aldagai sozioekonomikoen arabera banakatzen dira. Emaitzekin Espainiako gainpisuaren eta obesitatearen mapa osatu da. Datuen oinarria ENE-COVID galdetegian bildutako informazioa da; azterlan horren bidez Espainian 2020an COVID-19agatiko infekzioaren seroprebalentzia aztertu zen. Guztira 57.131 helduk eta 10.543 haurrek parte hartu zuten. ISCIII eta AESANeko taldeak Espainiako haur, nerabe eta helduen gainpisuaren eta obesitatearen estatu-, erkidego- eta probintzia-mailako prebalentzia ...

Irakurri gehiago