2023ko hirugarren lauhilekoan elikagaiei buruzko 1485 jakinarazpen izan dira. Horietatik 440 alertak izan dira (%29,5), 552 informazio-jakinarazpenak (%37,5) eta 493 mugan egin diren ukapenak (%33).
Gehien jakinarazi diren kutsadurak:
Elikagai-osagarrietan debekatutako substantziak
Etiketan deklaratu gabeko alergenoak
Salmonella enteritidis eta salmonela oilaskoan
Produktu desberdinen egoera higieniko txarra
Aflatoxinak fruitu lehor desberdinetan, gehien bat kakahuetetan
Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak:
1. Turkia
2. India
3. Herbeherak
4. EEBB
5. Polonia
6. Frantzia ...
2023ko bigarren lauhilekoan elikagaiei buruzko 1434 jakinarazpen izan dira. Horietatik 388 alertak izan dira (%27), 560 informazio-jakinarazpenak (%39) eta 486 mugan egin diren ukapenak (%34).
Gehien jakinarazi diren kutsadurak:
Elikagai-osagarrietan debekatutako substantziak edo osagai berriak
Salmonela enteritidis eta salmonela oilaskoan
Etiketan deklaratu gabeko alergenoak
Fitosanitarioen hondakinak zitrikoetan (laranja, limoi, mandarina eta pomeloetan)
Aflatoxinak fruitu lehorretan
Klorpirifos-a ekilore eta soja oliotan
Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak:
1. Turkia
2. Polonia
3. India
4. Espainia
5. Frantzia
...
2023ko lehenengo lauhilekoan elikagaiei buruzko 1286 jakinarazpen izan dira. Horietatik 349 alertak izan dira (%27), 502 informazio-jakinarazpenak (%39) eta 435 mugan egin diren ukapenak (%34). Gehien jakinarazi diren kutsadurak: Elikagai-osagarrietan debekatutako substantziak Salmonela enteritidis eta salmonela oilaskoan Etiketan deklaratu gabeko alergenoak Fitosanitarioen hondakinak zitrikoetan (laranja, limoi, mandarina eta pomeloetan) Salmonela sesamoan Aflatoxinak kakahuetetan Norobirusa ostretan Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak: 1. Turkia 2. India 3. Polonia 4. Frantzia 5. Herbehereak ...
AESANek elikagaien segurtasunerako interesik handieneko arrisku kimiko eta biologikoen prospekzio-txostenak eguneratu ditu, gizakiarentzako kaltegarriak izan daitezkeen arriskuak identifikatu eta horien kudeaketarako gomendioak emateko, dela ikerketa‑beharrak identifikatzeko, dela elikakatearen kontrol ofizialean kontuan izateko balizko orientazioak identifikatzeko. * Arrisku biologiko bakoitzaren identifikazioa deskribatu da, elikagaietan duten prebalentzia, determinatzeko metodoak eta gizakiaren osasunean duen eragina. ESKAPE bakterioak (erresistentzia anitzeko bakterioa, pertsonetan klinika oso konplexua eragiten du): Acinetobacter spp., Klebsiella pneumoniae eta Pseudomonas aeruginosa bakterioen erresistentzia anitzeko anduiak ugaritzea da infekzio nosokomialen zergati garrantzitsuetako bat. Hori dela eta, beharrezkoa da kontsumitzeko prest dauden elikagaietan horien prebalentzia ezagutzea, hala nola entsaladetan eta landare jatorriko elikagai freskoetan. Campylobacter: Behi-, ...
2022ko lehenengo lauhilekoan elikagaiei buruzko 1368 jakinarazpen izan dira. Horietatik 374 alertak izan dira (%27,5), 420 informazio-jakinarazpenak (%30,5) eta 574 mugan egin diren ukapenak (%42). Gehien jakinarazi diren kutsadurak: Klorpirifos hondakina zitrikoetan (laranja, limoi, mandarina eta pomeloetan)
Elikagai-osagarrietan debekatutako substantziak
Etiketan deklaratu gabeko alergenoak
Etileno oxidoa elikagaien gehigarrietan eta aditiboetan
Aflatoxinak kakahuetetan
Salmonela enteritidis eta salmonela oilaskoan
Salmonela piper beltzan Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak: 1. Turkia 2. India 3. Polonia 4. Frantzia 5. Holanda ...
2021eko bigarren lauhilekoan elikagaiei buruzko 1422 jakinarazpen izan dira. Horietatik 512 alertak izan dira (%36), 464 informazio-jakinarazpenak (%32,5) eta 446 mugan egin diren ukapenak (%31,5).
Gehien jakinarazi diren kutsadurak: Etileno oxidoa aditivo eta gehigarrietan Salmonela eta Salmonela enteritidis oilaskoan Aflatoxinak kakahuete Fitosanitarioen hondakinak piper eta zitrikoetan Listeria gazta bigunetan eta ahuntz-gaztan Merkurioa ezpata-arrainan Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak: 1. Turkia 2. Polonia 3. India 4. Holanda 5. Brasil ...
2021ko lehenengo lauhilekoan elikagaiei buruzko 1229 jakinarazpen izan dira. Horietatik 404 alertak izan dira (%33), 387 informazio-jakinarazpenak (%31,5) eta 438 mugan egin diren ukapenak (%35,5).
Gehien jakinarazi diren kutsadurak:
Etileno oxidoa sesamo hazietan
Fitosanitarioen hondakinak piper eta zitrikoetan
Aflatoxinak kakahuete eta pistatxoetan
Salmonela enteritidis oilaskoan
Listeria gazta bigunetan eta ahuntz-gaztan
Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak:
1. Turkia
2. India
3. Polonia
4. Holanda
5. Espainia
Lauhileko honetan ere etileno oxidoaren maila altuak detektatu dira sesamo hazietan –gehienak Indiatik ekarritakoak– edo hazi horiek zituzten produktuetan: ogia, tahinia, atun-tatakia…. Halare, aurreko lauhilekoan baino gutxiago izan da.
...
2019an, guztira 4.118 jakinarazpen transmititu ziren elikagaiekin eta pentsuarekin lotutako alerta azkarren sistemaren bidez (RASFF). Jakinarazpen horietatik 1.175 alerta gisa sailkatu ziren, 546 segimendu-txosten gisa, 882 ohartarazpen gisa, 1.499 mugako ukatze gisa eta 18 informazio-jakinarazpen gisa. 2018. urtearekin alderatuta, osasunerako arrisku larria dakarten alerta-jakinarazpenen kopuruak % 5 egin zuen gora.
Alerten gorakada nabarmena izan da seigarren urtez jarraian.
Jakinarazpenen kopurua produktuen arabera: Herrialde kideetako RASFF jakinarazpenen zati handi bat animalia-jatorriko elikagaietako mikroorganismo patogenoei dagokie nagusiki. Salmonella da, berriro ere, herrialde kideetako elikagaietan gehien jakinarazten den patogenoa (371 jakinarazpen, % 51 gehiago), eta gauza bera gertatzen da kide ez diren herrialdeetan ere (347 jakinarazpen).
Jakinarazpen gehienak haragiarekin lotutakoak dira, ...
FAOk txosten bat argitaratu berri du, klima-aldaketak eta elikagaien segurtasunarekin lotutako arriskuek izan dezaketen aurreikusteko moduko erlazioa agerian jartzeko helburuarekin. Espero da klima-aldaketak eragina izatea osasun publikoan, elikagaien segurtasunean, ekonomia nazionaletan eta nazioarteko merkataritzan; horrenbestez, beharrezkoa da klima-aldaketaren erronkak berekin dakartzan ondorio gehigarriak ondo ulertzea. Dokumentu honen xedea da aurrean dugun erronka konplexua agerian jartzen laguntzea. Txostenak hiru kapitulu ditu. Lehenengoan (sarrera), alderdi hauek daude zehaztuta: txostenaren helburuak, klima-aldaketaren egungo egoera eta etorkizunean ekar ditzakeen arriskuak, baita «elikagaien segurtasuna» kontzeptuaren bi adieren arteko interrelazioa ere. Hauek dira bi adiera horiek: elikagaien erabilgarritasuna (food security) eta elikagaien kaltegabetasuna (food safety). Lehen adierak ...
Ikerketa honetan, aflatoxinek elikagaietan duten presentziari buruzko 200.000 emaitza analitikotik gora erabili dira. Aleak eta alez egindako produktuak izan dira elikagaien bidezko AFB1ekiko batez besteko esposizio-mailarik handiena eragin dutenak adin-tarte guztietan. Aldiz, esne likidoa eta hartzitutako esnekiak izan dira AFM1ekiko batez besteko esposizio-mailarik handiena eragin dutenak. Aflatoxinak genotoxikoak dira eta AFB1ek kartzinoma hepatozelularrak (CHC) eragin ditzake gizakiengan.EFSAren Elikakateko Kutsatzaileei buruzko Taldeak (CONTAM) aflatoxinek gizakiontzat duten toxikotasuna ebaluatzen duen iritzi zientifikoa eman du. Bertan, Europar Batasuneko (EB) herritarrek aflatoxinekiko duten esposizioa baloratu eta herritarrek elikaduraren bidezko esposizioagatik izan ditzaketen arriskuak baloratu ditu. Honako aflatoxina hauek aztertu dira, zehazki: B1 aflatoxina (AFB1), B2 ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.