Europar Batasunak EFSAri eskatu dio eskura dagoen informazio zientifiko berria ebaluatu eta 2004an argitaratutako Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) egindako irizpen zientifikoa eguneratu dezala.
OTA Aspergillus eta Penicillium generoko hainbat onddok ekoizten dute. Animalia-espezie gehienen kasuan, berehala digestio-hoditik hedatzen da, albumina plasmatikoei estu lotu eta mikrobiota erruminalak desintoxikatzen du, nagusiki okratoxina-alfa bihurtuz.
Orokorrean, OTAk giltzurrunen eta gibelaren funtzioa eta egitura narriatzen ditu, immunoezabatzea dakar eta errendimendu zooteknikoari eragiten dio (adibidez, gorputz-pisua areagotzen du, elikagai/irabazte erlazioa, etab.); espezie monogastrikoak hausnarkariak baino minberagoak dira, okratoxina-alfarako desintoxikazio mugatua dela eta. Txerrien kasuan, OTA batez ere gibelean eta giltzurrunean agertu da.
CONTAM panelak honako hauek hartu zituen animalien ...
FAOk txosten bat argitaratu berri du, klima-aldaketak eta elikagaien segurtasunarekin lotutako arriskuek izan dezaketen aurreikusteko moduko erlazioa agerian jartzeko helburuarekin. Espero da klima-aldaketak eragina izatea osasun publikoan, elikagaien segurtasunean, ekonomia nazionaletan eta nazioarteko merkataritzan; horrenbestez, beharrezkoa da klima-aldaketaren erronkak berekin dakartzan ondorio gehigarriak ondo ulertzea. Dokumentu honen xedea da aurrean dugun erronka konplexua agerian jartzen laguntzea. Txostenak hiru kapitulu ditu. Lehenengoan (sarrera), alderdi hauek daude zehaztuta: txostenaren helburuak, klima-aldaketaren egungo egoera eta etorkizunean ekar ditzakeen arriskuak, baita «elikagaien segurtasuna» kontzeptuaren bi adieren arteko interrelazioa ere. Hauek dira bi adiera horiek: elikagaien erabilgarritasuna (food security) eta elikagaien kaltegabetasuna (food safety). Lehen adierak ...
EFSAk elikagaietan aurki daitekeen A okratoxinaren (OTA) arriskua ebaluatu du, Europako Batzordeak hala eskatuta, 2006ko iritzia eguneratze aldera.
OTA genotoxikoa da, hala in vitro nola in vivo; hala ere, genotoxikotasunaren mekanismoak ez daude argi. Ekintza-modu genotoxiko eta ez-genotoxiko zuzen eta zeharkakoek tumoreen formazioan eragina izan dezakete. Duela gutxi egindako ikerketek zalantzak piztu dituzte giltzurrunetako kartzinogenizitateari loturiko ekintza-moduari dagokionez; hori dela eta, ez da egokia osasunean oinarritutako gutxi gorabeherako balio bat ezartzea (VHGB). Horren ordez, esposizio-marjinan (MOE) oinarritutako hurbilketa bat aplikatu da.
Ondorio ez-neoplasikoak karakterizatzeko erabili den BMDL10 4,73 µg /gorputzeko pisuaren kg/egun izan da esperimentuetako animalien kasuan. Ondorio neoplasikoetarako, berriz, 14,5 µg /gorputzeko ...
Laburpena
A okratoxina (OTA) mikotoxina bat da, eta Aspergillus eta Penicillium generoetako onddoek sortzen dute, batik bat, hauek: Penicillium verrucosum, Aspergillus ochraceus eta Nigri sekzioko Aspergilli, bereziki A. carbonarius.
Okratoxinak eskualde geografiko heze eta epel zein hotzetako zerealetan eta lekaleetan egoten dira nagusiki, baita ehotze-produktuetan ere, besteak beste: kafea, kakaoa eta eratorriak, ardoa eta edari alkoholdunak, fruitu lehorrak, mahaspasak eta pikupasak eta mahats-zukua. Molekula nahiko egonkorra denez, normalean neurri handi edo txikiagoan ekoizpen-prozesu gehienetan irauten duena, gizakiak kontsumitzen dituen elikagaietan egon daiteke.
IARCk OTA gizakientzako balizko kartzinogeno gisa sailkatu du (2B taldea), haren propietate kartzinogeno, nefrotoxiko, teratogeno, immunotoxiko eta, litekeena denez, neurotoxikoengatik. EFSAk ...
Mikotoxina esaten zaie nagusiki Aspergillus, Penicillium eta Fusarium generoetako onddoek sortzen dituzten konposatu toxikoei
EFSAk MYCHIF izeneko azterlan bat argitaratu du, elikagai eta pentsuetan dauden mikotoxinen nahasketen arriskuak ebaluatzeko metodo berritzaile eta integratu bat garatzeko, zenbait ereduren babesa izango duena. Azterlan horrek zenbait azterketa-esparru hartzen ditu barnean:
Onddoen hazkuntzari eta mikotoxinen sorrerari buruzko literatura zabala dugu eskura, baita landare-patogeno interakzioari eragiten dioten faktoreei buruzkoa ere. Artoaren eta ale txikien kasuan (esaterako, garagarra, oloa, garia eta beste batzuk), prebentzio-ekintzak ezarri dira mundu guztian, bai uztaren aurretik, bai laborantza-sistemaren eta uzta kudeatzeko sistemaren parte gisa, eta baita uztaren ondoren ere, aleak biltegiratzeko, prozesatzeko ...
Gaur egun, merkatuan badaude A okratoxina (OTA) eduki lezaketen zenbait elikagai osagarri eta infusio; hori horrela bada, produktu horien kontsumitzaileen osasuna arriskuan egon liteke. OTA hainbat onddok, besteak beste, Aspergillus ochraceus eta Penicillium verrucosum espezietakoek, naturalki sortutako mikotoxina bat da, landare-jatorriko produktu askotan aurki daitekeena; esaterako, zerealetan, kafe-aleetan, kakaoan, espezietan eta fruitu lehorretan.
Nagusiki, aleak biltegiratzeagatik sortzen da, eta 250 ºC-tik gorako tenperaturetan hainbat minutuz edukita suntsitzen da. Kafea mikotoxina horren gehieneko presentzia mugatuta duen elikagaietako bat da, baina soil-soilik aplika dakioke kafe txigortuari, aleetan nahiz ehotuta (5 μg/kg), eta kafe disolbagarriari (berehalako kafea) (10 μg/kg). Alabaina, egun indarrean dagoen Europako araudiak (1881/2006 ...
EFSAk urteko txostena egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europar Batasuneko animalia bizietan eta animalia-jatorriko produktuetan duten presentziari buruz; txosten hori osatzeko, 2017an egindako analisietan jasotako datuak erabili ditu.
Txostenak datu hauek aipatzen ditu, besteak beste: EBko 27 estatu kideetatik 708.880 lagin igorri ziren.
Lagin horietatik 360.293 bideratu egin ziren, 55.088 produktu susmagarrietatik hartu ziren, 16.542 inportatutako produktuetatik eta 276.957 lagin legeria nazionalek garatutako programen esparruan planteatu ziren.
Estatu kide gehienek bete zituzten Kontseiluaren 96/23/CE Zuzentarauan eta Batzordearen 97/747/CE Erabakian ezarritako gutxieneko laginketa-maiztasunaren eskakizunak. 708.880 laginetatik
onargarriak ez zirenak A3 -Esteroideak
Laginen % 0,32 ez ziren onargarriak (esteroide anabolizatzaileenak, denak ala denak) – % 0,28 behienak, ...
Landare-osasunearen inguruko 43/2002 Legeak, landare-ekoizpenean gertatzen diren izurrien kontrako markoa ezartzen du. Hauek dira mahastiei eragiten dieten izurri nagusiak: 1. Mordoen sitsa
2. Armiarma horia
3. Pirala
4. Akariosia
5. Altica
6. Har grisak
7. Erinosia
8. Eltxo berdea Hauek dira mahastiei eragiten dieten gaixotasun nagusiak: 1. Mildiua
2. Oidioa
3. Usteldura grisa
Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren bidez ezartzen da produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa esparrua.
Europako araudiak Europar Batasuneko estatu kide guztiei ezartzen die Kontrol Ofizialerako Planak egiteko betebeharra, bat etorriz Kontrol Ofizialei buruzko 882/2004 (EE) eta 2017/625 (EB) Erregelamenduekin.
Erregelamendu horien arabera, europako Estatu bakoitzak hainbat urtetarako Plan Nazionala burutu eta indarrean jarri beharko du. Elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko ...
Landare-osasunearen inguruko 43/2002 Legeak, landare-ekoizpenean gertatzen diren izurrien kontrako markoa ezartzen du. Hona hemen zerealek izaten dituzten gaixotasun nagusiak: 1. Zerealaren ikatza
2. Txantxarra edo gariaren ikatza
3. Helmintosporiosia
4. Oidioa
5. Fusariosia
6. Rincosporiosia
7. Herdoil horia
8. Herdoil nabarra
9. Septoriosia Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren bidez ezartzen da produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa esparrua. Europako araudiak Europar Batasuneko estatu kide guztiei ezartzen die Kontrol Ofizialerako Planak egiteko betebeharra, bat etorriz Kontrol Ofizialei buruzko 882/2004 (EE) eta 2017/625 (EB) Erregelamenduekin. Erregelamendu horien arabera, europako Estatu bakoitzak hainbat urtetarako Plan Nazionala burutu eta indarrean jarri beharko du. Elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.